Ogi apurrak

26306 - Prestatzaileen Prestakuntza



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Prestatzaileen Prestakuntza ikasgaia 5en Moduluaren barnean dago, hain zuzen ere Hezkuntzako Esku-hartzea.Ikasgaiaren xedeak bi dira: alde batetik, prestakuntza prozesuen diseinuetan parte hartzen duten elementuen inguruko testuinguruketan, analisian eta hausnarketan arreta ipini eta, beste aldetik, koherentzia topatu prestakuntza diseinuen fokapenean, prestakuntza kokatzen den ereduetan eta prestakuntza estrategi posibleen aplikazioetan. Ikuspuntu honetatik hasita, ikasgaiaren garapenean egoera erreal eta kasu praktiko ezberdinak aurkezten dira eta horiek abiapuntua hartuta erabaki informatuak eta adostuak hartu behar dira.
Ikasgai hau zailtasun handirik gabe garatzeko Didaktika orokorra, Curriculumaren diseinua eta berrikuntza, eta Hezkuntza erlazioa eta komunikazioa prozesuak ikasgaien oinarrizko edukiak menperatzea komenigarria da. Gainera, talde laneko oinarrizko ezagutzak eduki behar dira eta lauhilekoan zehar jarrera irekia eta parte hartzailea adierazi.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK
Ondoren ikasgaiak lantzen dituen moduluko gaitasunak jasotzen dira (* zeharkakoa):
M5C3. Prestakuntzako eta metodologiako hainbat estrategia erabiltzea, hezkuntza-eragileen artean esku hartzeko.
M5C4. Profesionalentzat prestakuntza-proposamenak diseinatzea, esku hartzeko testuinguruei egokituak.
M5C5*. Erabaki komunak hartzea errazten duten esku-hartze pedagogikoen proposamenak oinarritzea eta arrazoitzea.
IKASKUNTZA EMAITZAK
Ikasleak ikasgaian adierazi behar dituen IE-ak ondoren zehazten dira:
-Prestakuntza proposamenetan oinarrian dagoen orientabidea identifikatzen du.
-Errealitatetik gertu dagoen egoera batean prestatzaileen behar formatibo emergenteak aztertzen ditu.
-Prestakuntza proposamen bateko fase guztiak modu egokian deskribatuz diseinatzen du.
-Prestakuntza diseinu bat modu kritikoan baloratzen du.
-Izaera ezberdinetako (txostenak, proiektuak …) produktu idatziak profesioarekin lotutako terminologia erabiliz sortzen ditu.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1 Prestakuntza proposamenak eratzeko ereduak
1.1 Eredu teknologikoak
1.2 Eredu praktikoak
1.3 Eredu kritikoak
2 Prestakuntza proposamenak eratzeko oinarrizko azterketa eta planifikazioa
2.1 Prestakuntza testuinguruaren azterketa
2.1.1 Antolakuntzaren kultura
2.1.2 Antolakuntzaren klima
2.1.3 Prestakuntzaren aktoreak
2.2 Prestakuntza beharren azterketa eta antzematea
2.2.1 Behar motak
2.2.2 Beharrak antzemateko informazio iturriak
2.2.3 Beharrak ebaluatzeko tresnak
2.2.4 Beharren mailaketa eta aukeraketa
2.3 Prestakuntzaren planifikazioa
2.3.1 Zehaztasun mailak prestakuntzan
2.3.2 Prestakuntza diseinuen elementuak
3 Prestakuntza proposamenak eratzeko oinarrizko curriculum elementuen diseinua
3.1 Gaitasunak eta prestakuntza helburuak
3.2 Edukien hautaketa eta sekuentzia
3.3 Prestakuntza modalitateak eta estrategi metodologikoak:
3.3.1 Prestakuntza modalitateak
•    Ikastaroak
•    Tailerrak
•    Mintegiak
3.3.2 Estrategi metodologikoak
•    Ikaskuntza aktiborako metodologiak
•    Ikerkuntza-ekintza
•    Gainbegiraketa klinikoa eta aholkularitza profesionala
•    Mentoría
3.3.3 Prestakuntzarako teknikak
3.4 Bitartekari eta euskarrien aukeraketa eta erabilera
3.5 Prestakuntzaren ebaluazioa
4 Prestakuntza proposamenen balorazioa
4.1 Txosten baloratiboen idazketa eta defentsa
4.2 Balorazioak emateko irizpide orokorrak

Metodologia

Ikasgai honetan proposatzen den lana etengabeko prestakuntza autonomo eta independentea den prozesu batean errotzen da. Beraz, ikaslearen paperak aktiboa izan behar du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar. Guzti honek ikasleak burujabe izatea eskatzen du, eta horretarako garrantzitsua da dialogoan oinarritutako elkarlana sustatzea, ezagutzak eraikitzeko eta ikasteko ezinbestekoa.

Ikasgaian proposatzen den metodologia beraz, aktiboa eta parte-hartzailea da; horregatik ikasleak etengabeko lan jarraitua egin beharko du ikasgela barruan zein kanpoan.

Aipatutako ideietatik habiatuta, irakasleak prestakuntza prozesuan zehar hainbat estrategia didaktiko martxan jarriko ditu, ikasleek bizipenen bidez estrategi hauen balio teoriko eta esperientziazkoa azter ditzaten.

Ikasgelan erabiltzen diren dinamiketan banakako zein taldeko jarduerak uztartzen dira. Saio magistraletan irakaslearen protagonismoa nagusituko bada ere berau murrizteko ahalegina egingo da, ahal den neurrian, prozesuaren gidaritza ikasleen eskuetan jarriz, mintegi eta gelako praktiken bitartez, beti ere, irakaslearen laguntzarekin. Ildo beretik, ikasgai honetan bereziki nabarmengarria da edukiak lantzeko Kasuaren Metodoaren erabilpena saio magistraletan baita mintegietan ere.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • BANAKAKO LANAK 50%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 30%
    • DILAN/AIM 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazioa planteamendu metodologikoarekin bat dator. Ikaskuntza prozesu jarraitu batean kokatuz, ikasleek erantzun egoki eta argudiatuak eman beharko dituzte banakako zein taldeko jardueretan erronka profesionalak bailira bezala. Burutzen diren zeregin praktiko guztiak ikaskuntza prozesuan zehar mugarriak izango direlarik eta aldi berean ebaluazio objektu.

Ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua eta formatiboa da. Ebaluazioa hezkuntzara begirakoa baita eta ikasleari informazio eta orientazio egokia eskaintzea duelako helburu gaitasunen jabetze mailaren inguruan eta ikaskuntza prozesua hobetzeko iradokitzen diren hobekuntzak adieraziz.
Jarraian ebaluazio zein ataletan banatzen den eta bakoitzak hartzen dituen ehunekoak adierazten dira:


-    Diziplinarteko lana % 20.
-    Idatzizko/ahozko talde lanak (ariketak, kasuak, arazoak …) % 30.
-    Idatzizko/ahozko lan indibidualak (hausnarketak, bilaketa zientifikoak, ariketak …) % 50.

Azken kalifikazioa goiko kalifikazioen bataz bestekoarekin lortuko da. Horretarako atal bakoitza gainditu beharko da.

Ebaluazio irizpideen alderdi nagusiak ondoren jasotzen direnak dira:

-    Prestakuntza proposamenaren argitasuna eta egokitasuna egoerarekiko/partaidekiko/ testuinguruarekiko.
-    Prestakuntza estrategien eta tekniken aukeraketa egokia.
-    Prestakuntza proposamena osatzen dituzten elementuen koherentzia.
-    Entregagaien defentsan argitasuna azalpenetan eta argudioetan.

Ebaluazio hezigarria izango da ikasleei euren ikaskuntzaren emaitzek irakasgaian izan duten bilakaera ezagutaraztera emango baitzaie baita lanak hobetzeko argibideak ere. Entregatutako lanean aldaketak egin ahalko ditu ikasleak eta bertsio hobetu bat berrentregatu. Prozesu honek jarrera aktibo bat eskatzen dio ikasleari egindako praktika, ariketa eta jardueren aurrean; ekoizpena burutu, baloratu eta partekatzea exijitzen baitu bai ikasgelan bai ikasgelatik kanpo.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hortaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du 2016ko abenduaren 15eko, UPV/EHU Gobernu Kontseiluaren, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko erabakian jasota dagoen legez.

Azken ebaluazio bidez ebaluatzeko hautua eginez gero ikasleak konpetentzien akreditazioa edo eskurapena demostratu beharko du ikastegiak ezarritako ohiko deialdirako azterketarako egun eta orduan burutuko duen froga baten bitartez:

- Galdera dikotomiko eta garatzeko galderez osatutako froga idatzia.

Ikasleak ohiko deialdiari uko eginez gero irakasgaiaren ardura duen irakasleari dagokion epeen barruan idatzi bat zuzenduz, ikaslearen kalifikazioa “Ez aurkeztua” izango da. Epe hau gainditzen bada ikaslearen kalifikazioa Ez gainditua izango da.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea


EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Ezohiko deialdian ebaluazioa jarraitua aurrera atera ezin izan duten ikasleekin erabilitako ebaluazio irizpide berberak mantenduko dira. Beraz, konpetentzien akreditazioa edo eskurapena demostratzeko eskatuko zaie:

- ikastegiak ezarritako ezohiko deialdirako azterketarako egun eta orduan galdera dikotomiko eta garatzeko galderez osatutako froga idatzia gainditzea.

Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da azterketara ez aurkeztea. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko baitu automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasgaian zehar erabiliko diren euskarri didaktikoak ondorengoak izango dira:
A) Gai bakoitzarekin bat datozen diapositibak
B) Gai bakoitza jorratzeko bat datorren praktika: kasua, fitxak, ariketak...
C) Ikasgaiaren hasieran erraztuko diren artikulu zientifikoak (eGelan, dosierrean …).

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Amat, O. (2000). Aprender a enseñar. Formación de formadores. Bartzelona: Gestión 2000.    

Arostegi, M. (2015). Dr. Fleming HLHI-ko Irakasleen prestakuntza beharren diagnosia eta horri buruzko hausnarketa. Tantak, 27(2), 9-40.

Bernabé, L. (2003). Experiencia territorial de detección de necesidades formativas. J. Gairín, Estrategias de formación para el cambio organizacional (83-87). Bartzelona: Praxis.

Birkenbihl, M. (2007). Formación de formadores. Madril: Pirámide.

Borjas, M. (2011). La coevaluación como experiencia democratizadora. Zona Próxima, 15, 94-107.

Carrasco, M. J. (1999). La supervisión clínica como estrategia formativa: un estudio de caso. XXI Revista de Educación 1, 191-201.

Castro, O. eta Castillo, I. (2012). Sensibilización y disposición al cambio en la formación de formadores: Perspectivas y retos. Revista Electrónica Educare, 16, 73-80.

Coduras, O. (2003). Metodología para el desarrollo de estudios para la detección de necesidades de formación. J. Gairín, J. Estrategias de formación para el cambio organizacional (88-92). Bartzelona: Praxis.

Fernández, A. D. (2013). La enseñanza a través del diálogo en la formación de formadores/as. El caso de la Didáctica de la Lengua y la Literatura en un ISFD. El Toldo de Astier, 4(6), 56-66.

Ferreres, V. S. eta Imbernon, F. (1999). Formación y actualización para la función pedagógica. Madril: Sintesis.

Imbernon, F. (2004). La formación y el desarrollo profesional del profesorado. Bartzelona: Graó.

López, J. eta Leal, I. (2002). Aprender a planificar la formación. J. López Análisis de las necesidades formativas (57-83). Bartzelona: Paidós

Molina-Hurtado, Y. A., & Moreno-Cely, C. P. (2016). La esencia de la formación de formadores en el contexto de la educación a distancia. Praxis, 12, 111-117.

Morales-García, A., Tabares-Ochoa, C., Ángel-Gómez, L. G., & Agudelo-Hincapié, Z. (2016). Investigación-acción y educación popular. Opciones de jóvenes de Medellín para la comprensión y transformación de sus entornos barriales. Revista Latinoamericana de Ciencias Sociales, Niñez y Juventud, 14(2), 1668-1681.

Ruiz de Gauna, P. (1996). Teoriak eta praktika irakasleen etengabeko prestakuntzan. Tantak, 15, 97-112.

Tejada, J. eta Giménez, T. (2007). Formación de formadores. I eta II bolumenak. Madril: Thomson.

Torrés, J. (2006). Los contenidos culturales, la diversidad cultural y la función de las instituciones escolares. J. Torrés, Globalización e interculturalidad: el curriculum integrado (131-152). Madril: Morata.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

- ALONSO ALVAREZ, E. et. al. (2001). La formación del profesorado. Proyectos de formación en centros educativos. Barcelona, Graó.
- BONALS, J. (1996). El trabajo en equipo del profesorado. Barcelona: Graó.
CARDONA ANDÚJAR, J. (2006). Formación y actualización en la función pedagógica. Guía didáctica. Madrid, UNED.
- COLOM, A. (1994). Estrategias de formación en la empresa. Barcelona: Narcea.
- DEL POZO, P. (1993). Formación de formadores. Salamanca, Eudema.
- DIKER, G. y TERIGI, F. (1998). La formación de maestros: Hoja de ruta. Barcelona, Paidós.
- IMBERNON, F. (1994). La formación y el desarrollo profesional del profesorado. Hacia una nueva cultura profesional. Barcelona, Graó.
- MARCELO, C. (1995). Desarrollo profesional e iniciación a la enseñanza. Barcelona, PPU.
- MÍNGUEZ VELA, A. (2003). El formador en la empresa. Madrid: ESIC.
- MORAL SANTAELLA, C. (1998). Formación para la profesión docente. Granada, Grupo Editorial Universitario.
- PERRENOUD, F. (2004). Desarrollar la práctica reflexiva en el oficio de enseñar. Barcelona, Editorial GRAÓ.
- RODRÍGUEZ, A. (1995). Un enfoque interdisciplinar en la formación de los maestros. Madrid, Narcea.
- VILLAR ANGULO, L.M. VICENTE RODRIGUEZ, P. (2005). Conocimientos, capacidades y destrezas estudiantiles. Madrid, Pirámide.
  • Aldizkariak:

- Profesorado. Revista de currículum y formación del profesorado
- Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado
- Herramientas. Revista de formación para el empleo
- Red-U. Revista de Docencia Universitaria
- REFIEDU. Revista de formación e innovación educativa univ.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

Organización de Estados Iberoamericanos Para la Educación, la Ciencia y la Cultura. http://www.oei.es/rifad01.htm

Formación de formadores. http://innovateonline.info/index.php

Innovate. Journal of online education. http://www.reduc.cl/reduc/umbralul.htm

Formación en la empresa. http://www.infotep.gov.do/InfotepIndice.html

Organización Internacional del Trabajo. Centro Interamericano para el Desarrollo del Conocimiento en la Formación Profesional. http://www.oitcinterfor.org/

Oharrak

Ikasgaiaren jarraipenerako garrantzitsua da Moduluko Gida irakurtzea.
Azken aldaketaren data: 2017/07/06
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es