Ogi apurrak

26318 - Etengabeko Hobekuntza eta Ekimena



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ekintzailearen rolaren gaitasunak kontuan hartuz, ikasleak bere ahulezi eta indarguneak auto-ebaluaketaren bidez landuko ditu. Etengabeko hobekuntzarako estrategia batzuk eta ekimenaren prozesua ezagutuz, proiektu hezitzaile edota sozialean, ikasketa guzti hauek, aplikatuko ditu. Ikasgai hau beste moduluko ikasgaiekin koordinatuta egongo da.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

- Pedagogiako irakasgaietan, landutako gaitasunak (eduki, estrategia eta baliabideetan), hobekuntzarako proposamenak eta lan erronkak planifikatzeko eta inplementatzerakoan, auto-konfiantza eta jarrera baikorrak garatzea.
- Erronka hezitzaile baten diseinu eta inplementazioaren abantailak eta arriskuak zeintzuk diren kontziente izatea.
- Etengabeko hobekuntza eta ekimenerako proposamenak, ahozkoa zein idatzia, era sinesgarri batean aipatzea.
Etorkizun profesionalaren ondorioak. Proposamenak egiteko aukera konkretu eta errealak aztertu. Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren testuinguruan eta garapen profesionalaren ibilbideetan. Gure etorkizun profesionalean aurkezten dizkiguten aukera eta mugak.

Ikasketa-emaitzak:
-    Behar sozio-hezitzailea bat asetzeko proiektu ekintzaile bat diseinatu.
-    Ekimenari buruzko konpetentzia batzuk identifikatu zure esperientzia pertsonalean.
-    Hobekuntzarako proposamen batzuk diseinatu ekimenari buruzko konpetentzia batzuk lantzeko.
-    Diseinu eta ebaluaketaren prozesuan lagundu ekimenerako proposamenetan.
-    Etengabeko hobekuntzen prozesuan ematen diren klabeak identifikatu
-    Zure inguruan garatzen diren ekimenei buruzko esperientziak identifikatu.
-    Iniziatiben garapenean sormena erabili eta ezagutu estrategia interesgarriak.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

- Jarrera ekintzailearekin lotutako ezaugarri pertsonalak.
Ezaugarri pertsonalak, ezaugarri sozialak, kudeaketa-ezaugarriak, ohizko enpresa-ezaugarriak. Diagnostikoa indargune eta ahulezien baloraketa..

- Hobekuntza eta ekintzailetasunaren prozesuak.

Ideien sorkuntzarako prozedurak: informazioaren trataera eta ideien elaborazioa. Plangintzarako prozedurak: Bideragarritasun-diagnosia, eta erabaki hartzea, giza baliabideen antolakuntza, bestelako baliabideen antolakuntza, denboraren antolakuntza, aurrekontuak. Gauzatzearen prozedurak: motibazioa, eginkizunen banaketa, bakarkako eta talde lana, gatazka ebazpena. Ebaluaketarako prozedurak: emaitzen komunikazioa, emaitzen autobaloraketa eta heterobaloraketa, hobekuntza plana.
- Jarduera pedagogikotik abiatuz, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza inplementatzeko behar diren estrategia eta baldintzak.
Kalitatezko ereduak: EFQM, ISO 9000, Deming Zirkulua eta Kaizen (AMIA/PDCA) Berrikuntza eta aldakuntza jasangarrirako betebeharrak. Pedagogiatik abiaturiko esku hartze profesionalaren ondorioak.
- Etengabeko hobekuntza eta ekimena: garapen profesionalerako aukerak.
Pedagogiako ekintza profesionalerako aukerak, bi ardatzetan oinarritutako esku- hartze edota norberaren etorkizun profesionalaren garapenean lagunduz.

- Pertsona-talde proiektua eta burujabetza.
Profesionalek bakarka eta taldeka beraien proiektuak formulatu eta praktikan garatu ahal izateko behar diren baldintzak sortu eta garatzearen garrantzia eta ondorioak.
- Etorkizun profesionalaren ondorioak.
Proposamenak egiteko aukera konkretu eta errealak aztertu. Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren testuinguruan eta garapen profesionalaren ibilbideetan. Gure etorkizun profesionalean aurkezten dizkiguten aukera eta mugak.

Metodologia

Ikasgai honen metodologia irekia eta denon artean egina izango da. Partaide guztien ekarpenak inportanteak izango dira, bai ikasle baita irakaslearena ere.
Erronka bat testuinguru konkretu batean aurrera ateratzeko pedagogo baten profila kontuan hartuz ideia nagusia izango da.
Egoera posible hau izateko beharrezkoa izango da erabiltzea: taldeka eta indibidualki esku-hartzerako estrategiak, kanpoko agenterekin saioak, talde handian ekimenerako prozesu bat osatu, erronkak sortu eta aplikatu, klase magistralak, ikasketak autonomoak, eztabaidak, lanerako elkarrizketak diseinatzea, benetako esperientzietan oinarritutako ikasketak… era batean esanda, prozesu induktibo batean oinarrituz. Gure ideiak eta aurrezagutzak ezagutzari hurbilduz, gero eredu teorikoekin kontrastatzeko.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 50%
    • BANAKAKO LANAK 50%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio jarraia eramaten duten ikasleentzat:
1.- Erronka baten diseinua laborala (%50)
- Irakaslearen ebaluaketa. (%20)
- Ikasleen arteko ko-ebaluazioa. (%30)
2.-Errubrika baten diseinua eta autoebaluaketa (proposamen didaktiko eta konpetentziak kontuan hartuz
- Irakaslearen ebaluaketa tresnari buruz (%20)
- Autoebaluaketa. Nabaritutako balorea ikaslearen partaidetzaz ikasgaian (banakako narratiba bi orritan). (%30

Ebaluazio jarraia gabeko ikasleentzat::
•    Garatzeko azterketa (%100).

Ebaluaziorako irizpideak hauek izango dira: aurrerapen pertsonalak behatuta, ikasgai honetan proposatutako konpetentzien lorpena, inplikazioa eta partaidetza gelako dinamiketan.
%80ko presentzialitatea behar-beharrezkoa izango da ebaluazio jarraiaren bidez ebaluatzeko. Aurreko atalean aipatutako portzentuetan.
Ebaluazio jarraitua egin behar duten ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, irakasleari asmo hau dutela jakinarazi behar diote irakasgaiaren 2/3ak bete baino lehen (10 aste).
Presentzialitate gabeko ikasleentzat: %100 proba final batean:
1.- Iztuetaren proposamena ala Canvasen eredua kontuan hartuz, ekimen proiektu bat garatu eta azterketa egunean entregatu. Zeharkako era batean lidergo eta sormenari buruzko edukiek sartuta egon behar dute. (%55)
2.- Azterketa bat hiru galdera irekiekin (Presentzialitate gabeko ikasleentzako zerrendatutako bibliografiatik)

Ebaluazioa gainditzeko bi zatiak aprobatu behar dira

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko proban ikasleak ikasgai honetan aipatzen diren konpetentziak erakutsi beharko ditu. Prozedura bera izango da. Programan oinarritutako edukietan proba teoriko-praktikoa gehituko zaio. Bibliografia espezifikoan azterketa oinarrituko da..
Ezohiko deialdiari uko egiteko azterketan ez azaltzearekin nahikoa izango da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Gelan landutako diapositibak eta materiala (Egelan erabilgarria).

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Bornstein, D. (2005): Cómo cambiar el mundo. Barcelona: Debate.

Duston, J. (2oo1): Capital social, parte del problema, parte de la solución. Santiago de Chile: CEPAL.

González, M.T. y Escudero, J.M. (1990): Innovación educativa: teoría y procesos de desarrollo. Barcelona: Humanitas.

Municio, P. (2000) Herramientas que para la evaluación de la calidad. Barcelona: CISSPRAXIS.


**** Bibliografia gehituta presentzialitate gabeko ikasleentzat:

1.- Enprendizaiarako proiektu bat garatzeko

Modelo Canvas: http://innokabi.com/canvas-de-modelo-de-negocio/ (u otras webs similares)

Goñi, l. M. (2010): Liderazgo transformacional en directoras de educación inicial de instituciones educativas públicas de la unidad de gestión educativa local, 2. Congreso Iberoamericano de Educación. Recuperado de http://www.chubut.edu.ar/descargas/secundaria/congreso/INICIALEINFANCIA/R1849_Marden.pdf (texto parcial del artículo) Iztueta, M. (2009): Procedimientos para planificar y gestionar el proceso emprendedor. Aula de Innovación Educativa, 182,42-45.
Rooke, D. y Torbert, W.R. (2005): Siete transformaciones del liderazgo. Harvard Business Review, 140, 30-42
SUDOE/FEDER: Manual de creatividad empresarial. Recuperado de http://www.interreg- sudoe.eu/ESP/42/proyectos_ficheros/Cluster-Virtual-de-Creatividad-Empresarial/Manual-de-la-creatividad- empresarial-pdf.pdf/resultados.

2. Galdera irekientzako edukiak

Enprendizaia: Konzeptualizazioa
Alemany, L., Alvarez, C., Planellas, M. y Urbano, D. (2011). Libro blanco de la iniciativa emprendedora en España. Barcelona: ESADE Barcelona. http://www.cise.es/wp-content/uploads/2013/03/9_LBIEE_Documento-Final.pdf

Marina, J.A. (2010). La competencia de emprender. Revista de Educación, 351, 49-71.

Merino, A. (coord.). Guía del emprendedor social. Inspiraciones para crear empresas al servicio de la sociedad. Madrid: Ministerio de Empleo y Seguridad Social. http://www.west-info.eu/files/guida-del-emprendedor-social.pdf

Emprendizaia eta eskola
Garagorri, X. (2009). Orientaciones para desarrollar la iniciativa y espíritu emprendedor. Aula de Innovación Educativa, 182, 13-16.

Masgrau, M., Forasté, A. y Cros, S. (2012). De las ideas a los Proyectos. Revista Aula de Innovación Educativa, 212-213,10-15.

Pérez, M.F. y Vega, J.A. (2012). Empresa Joven Europa. Una práctica real de autonomía e iniciativa personal en secundaria. Aula de Innovación Educativa, 212-213, 16-20.

Etengabeko hobekuntza
Díaz Palacios, J.A. (2013). Calidad educativa: un análisis sobre la acomodación de los sistemas de gestión de la calidad empresarial a la valoración en educación. Tendencias pedagógicas, 21,177-194.

Carot, J.M. y otros (2008). Materiales para el diseño e implantación de un sistema de gestión de calidad en centros educativos (pp 7-15). Valencia: Generalitat Valenciana. http://www.cece.gva.es/eva/docs/calidad/publicaciones/es/memoria_EFQM.pdf
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

EHIGE (2013): Enseñar a emprender, enseñar a vivir. Propuesta para el debate.
Gairin, J y Darder, P (1995): Estrategias e instrumentos para la gestión educativa. Praxis. Barcelona.
Hopkins, D., Ainscow, M., West, M. (1994): School improvement in an era off chang. Cassell, London
Leon Gereño, MJ y Correa Gorospe, JM (2007): Análisis comparativo de plataformas para la promoción del emprendizaje y el aprendizaje permanente. En Revista Latinoamericana de Tecnología Educativa, 6 (2), 169-179.
MEC (2004): Propuesta para la formación del espíritu emprendedor en la escuela. Madrid. MEC.
Villa A. y Marauri, J. (2004): Herramientas para el desarrollo de la calidad. ICE Deusto. Bilbao
Gento, S (1996) Instituciones Educativas para la Calidad Total. La Muralla. Madrid
  • Aldizkariak:

Organización y Gestión Educativa
Monografico (2012): Aula de innovación educativa: La educación emprendedora: un reto plural, nº 213.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.gipuzkoaemprendedora.net/innovaciones/es/emprendizaje/web.html
http://www.gipuzkoa.net/ikasmina/
http://www.innobasque.com/home.aspx?tabid=1
http://www.hegoa.ehu.es/
http://www.uam.es/instituciones/ciade.html
http://www.bicberrilan.com/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/11
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es