Ogi apurrak

26305 - Hezkuntzan Esku-hartzeko Ereduak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hezkuntzan esku-hartzeko ereduek, hezkuntzako testuinguru desberdinetan nola jardun erakusten dute. Hezkuntza Orientazioa marko bezala hartuz, hezkuntza esku-hartzea orientazioko profesionalak orientatuak diren pertsonekin duen lan zuzena adierazi nahi du. Irakasgai honen barruan dauden edukinen bidez, oinarrizko esku-hartze moduak, bere kontzeptuzko testuingurua eta guzti honen harremanak azaltzen dira. Alde praktikoan, praktika profesionalaren dimentsio nagusiak kontuan hartuz, esku-hartzearen entrenamendua lortu nahi da.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

KONPETENTZIAK
Irakasgaian azpimarratzen diren moduloko konpetentziak hauexek dira:

52C.Esku-hartze eredu desberdinen ezaugarriak eta praktikan hauek dituzten inplikazioak ezagutzea.

5C3. Hezkuntza-eragile en artean esku-hartzeko formakuntza-estrategia eta metodologia desberdinak erabiltzea.

5C5. Amankomuneko erabakiak erraztuko dituzten esku-hartze pedagogikoko proposamenak funtsatzea eta argumentatzea.

IKASKETA-EMAITZAK

-Hezkuntzako esku-hartze eredu nagusiak eta eredu hauek hezkuntza- esku-hartzeetan duten garrantzia identifikatzen ditu.
-Irizpide profesionalak erabiltzen ditu, kasu bakoitzean gauzatu behar diren esku-hartze egokienei buruzko erabakiak hartzeko.
-Hezkuntza esku-hartzearen kontzeptuzko arloak eta metodologikoak ezagutzen ditu eta praktikan jartzen ditu.
-Esku-hartze pedagogikoen diseinuak egiten ikasten hasten da, hezkuntzarekin zerikusia duten gaietan, eta familiako, eskolako eta gizarteko testuinguruetan.
-Irakasgai honen bidez, taldeko lanean aritzen da, taldeko parte hartzea gauzatzen da eta elkarbanatutako hausnarketan jarduten da.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

A)    HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA ETA BEHARREN ANALISIA HEZKUNTZAKO TESTUINGURUETAN
Landuko diren gaien ordenak aldaketa txiki batzuk izan ditzake disziplinarteko gaiari egokitzerakoan.

1. Hezkuntza orientazioaren sarrera. Hezkuntza-Orientazioaren edukiak ikusten dira: Definizioa, esku-hartzearen esparrua, testuinguruak eta dimentsio desberdinen arteko harremana, hezkuntza orientazioaren oinarrizko printzipioak, helburuak eta funtzioak. Eredu hitzaren definizioa.

2. Hezkuntza esku-hartzearen beharren analisia. Zergatik egin behar dut esku-hartze bat? Egiten dugun esku-hartzea justifikatuta beharren batean oinarritzen da.

B)    HEZKUNTZA ESKU-HARTZEAREN EREDUAK

3. Hezkuntza esku-hartzearen sorrerak eta garapena. Counselling-a: sorrerak eta Counselling-a edo laguntza-harremana lan-tresna bezela. Elkarrizketa hezkuntza orientazioan: ekarpenak eta hutsuneak. Beste eredu batzuen osagarritasuna. Sintesi-lana.

4. Kontsulta eredua. Profesionalen artean eskuhartze ereduaren dimentsio teorikoa garatzen du. Elkarrekintzaren garrantzia (pertsonarteko komunikazioa) eta disziplinartekotasuna. Kontsulta-motak, mota bakoitzaren ezaugarriak; beste eredu batzuekin harremanak. Sintesi-lana.

5. Programa eredua. Programen ereduaren ezaugarriak ikasten dira eta ikusitako beste esku-hartze ereduekin harremanak. Hezkuntzaren Esku-hartze Programekiko loturak (PIE). Sintesi-lana.
6. Eredu teknologikoa. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidezko hezkuntza orientazioa-eskuhartzea ikasten da.

C)    HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA HEZKUNTZAKO TESTUINGURUETAN

7. Hezkuntzan esku-hartze programak hezkuntzako testuinguruetan. Analisia, inplementazioa eta ebaluaketa gelako klaseetan zehar, bizitza profesionalerako konpetentziak inpultsatu eta garatzeko. Esku-hartze programa zehatzak landuko dira ereduekin loturan.

Metodologia

METODOLOGIA

Haserako ebaluaketa bat egingo da eta hiru ekintza mota garatuko dira: clase teorikoak, clase praktikoak eta irakasleak orientatutako lan zehatzak.

Haserako ebaluaketa. Irakasgai honetako ikasleen datuak jasoko dira: bere formakuntza, esperientzia, igurikapenak… etab honela, irakasgaiaren edukina eta garapena, ikasleen beharrak eta baliabideak hobeto uztartuko dira.

Klase teorikoak. Gaien eduki orokorrak azalduko ditu irakasleak, eduki hauetatik eratorriko diren praktiketan azalpen bereziak emanez. Hezkuntzaren eskuhartzerako erreferentzia egokiak emango dira.
Klase praktikoak: Irakasgaiaren funtsezko zatia dira. Beraietan, testuen praktikak eta Eskuhartzeko Ereduen prozedurak landuko dira: analisia, errebixio kritikoa eta noraino iristen diren. Aldez aurretik erakutsi diren baliabide materialak, hortarako sortu direnak, beharrezko dokumentazioa eskeintzen dute. Praktikan klasean bertan gauzatuko dira eta posible da geltaik kanpo ere osatu behar izatea.
Praktika lana: Taldean burutuko da (gehinez 4/5 pertsona, zereginaren eta irakasle kopuruaren arabera). Ikasle bakoitzak egiten diren praktika guztiak emango dizkio irakasleari, honek ebaluatu ditzan. Beraz, praktika horiekin ikasle bakoitzak dossier bat egingo du eta kurtso bukaeran irakasleari emango dizkio. Dossier honetan, ikaslearentzako garrantzitsuak diren aipamenak, lanak sartuko ditu ikasleak (bere ikasketaren, ahaleginaren muestrak izango direnak).
Taldean eginiko lan diagnostiko teoriko-praktikoa. Diagnostikoko gai zehatzetara hurbildu eta sakontze prozesua gauzatu nahi da. Diagnostikoan erabiltzen den lan metodologia praktikan jarri nahi da lan honekin. Derrigorrezkoa da eta tutorizazio jarraia eskatzen du. Gaia, aurkibidea eta bibliografía irakaslearekin zehaztuko dira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 40%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 20%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • DILAN LANA 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

EBALUAZIO SISTEMA

Klaseetarako asistentzia eta parte hartzea funtsezkoak dira ikasleen ebaluazio formatiboa egiteko.
    
    Azken ebaluaketa oso modu estuan harremanduta dauden lau faktore kontuan hartuta egingo da: Praktiken dossier indibiduala (2 puntu), talde-lana (2 puntu), azken azterketa (4 puntu) eta DILAN (2 puntu). Zati guztiak gainditu behar dira, irakasgaia gainditzeko.

    DILAN %20, azterketa % 40, talde-lana % 20, praktiken dossier pertsonala % 20.

Azterketa idatziz izango da, erreferentziatzat gelan landutako gaiak hartuko direlarik; beraz, bai arlo teorikoak eta bai praktikoak barnebilduko ditu. Burutuko den probak galdera laburrak eta test motakoak izango ditu, egoera errealekin loturak izango ditu eta bertan, ikasitako ezagutzak, estrategiak eta prozedura metodologikoak modu integratuan eta arrakastatsuan azaldu ahal izango dira.


 Ebaluaketa jarraian parte hartu ezin duen ikaslegoak, azken azterketara aurkeztu ahal izateko, Dekanotzan dokumentuen bidez justifikatu beharko ditu ezin parte hartzearen arrazoiak (43.c artikulua), protokoloa jarraituz eta Hezkuntza Fakultateak ezarritako mugen barruan. Honela, salbuespen egoeran dagoen ikaslegoak bere konpetentzien garapena akreditatu ahal izango du azken ebaluaketa baten bidez. Azken ebaluaketa hau honetan datza: Azken azterketa (ikastetxeak jarritako egunean eta ordutegian). Azterketa honek galdera laburrak eta test motakoak izango ditu, programaren edukinetan agertzen direnei buruzkoak (10 puntu). Arrazoi desberdinengatik ikaslegoak DILANik egiten ez badu, irakaslearekin tutoretzan hitzartutako banakako lan bat egin beharko du. Ez bada azterketara aurkezten, deialdiari uko egiten zaio.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

El alumnado que no supere la asignatura en la convocatoria ordinaria, con independencia del sistema de evaluación que en ella se hubiera elegido, tendrá derecho a presentarse a los exámenes y actividades de evaluación que configuren la prueba de evaluación final de la convocatoria extraordinaria.
La evaluación de la asignatura en la convocatoria extraordinaria se realizará exclusivamente a través del sistema de evaluación final.

Nahitaez erabili beharreko materiala

•    Hezkuntza Eskuhartze Programak
•    Moodle Plataformako materialak *.
•    Material interaktiboak.
•    EHUko liburutegia. Testoteka ere erabiliko da.

(Asteriskoa dutenak beharrezkoak dira irakasgaia gainditzeko)

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Oinarrizko bibliografia:

Álvarez Rojo, V. (2008). Gestión de la Calidad en el ámbito de la Orientación. San Sebastián. AIDIPE.
**Bisquerra Alzina, R. (1999, 2010) Modelos de Orientación e Intervención Psicopedagógica. Barcelona. Práxis. (1,2,3,4,6 Kapituluak)
Fernández Sierra, J. (1995) (Ed.) Acción Psicopedagógica en Educación Secundaria. Málaga: Aljibe.
Jimenez Gámez, R. y Porras Vallejo, R. (1997) Modelos de acción psicopedagógica: entre el deseo y la realidad. Málaga. Aljibe.
Jiménez Trens, Mª. A. (dir.) (2007): Contextos Educativos. Universidad de La Rioja
Martínez Clares, P. (2002): Modelos y estrategias de intervención. Eos. Madrid.
**Ministerio de Educación, Politica Social y Deporte (2008) Orientación educativa : fundamentos teóricos, modelos institucionales y nuevas perspectivas. Madrid : CIDE. (1,2,3,4, 6,8,10 Kapituluak)
Nieto, J.m. (1996). Reconstruir el asesoramiento pedagógico como práctica de apoyo a los centros escolares. Revista de Educación, 311, 217-234
Vélaz de Medrano, C. (2008) Formación y Profesionalización de los orientadores desde el enfoque de competencias. Educación XXI

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

•    Oinarrizko bibliografia:
•    Álvarez Rojo, V. (2008). Gestión de la Calidad en el ámbito de la Orientación. San Sebastián. AIDIPE.
•    Bisquerra Alzina, R. (1999) Modelos de Orientación e Intervención Psicopedagógica. Barcelona. Práxis
•    Fernández Sierra, J. (1995) (Ed.) Acción Psicopedagógica en Educación Secundaria. Málaga: Aljibe.
•    Jimenez Gámez, R. y Porras Vallejo, R. (1997) Modelos de acción psicopedagógica: entre el deseo y la realidad. Málaga. Aljibe.
•    Jiménez Trens, Mª. A. (dir.) (2007): Contextos Educativos. Universidad de La Rioja
•    Martínez Clares, P. (2002): Modelos y estrategias de intervención. Eos. Madrid.
•    Nieto, J.m. (1996). Reconstruir el asesoramiento pedagógico como práctica de apoyo a los centros escolares. Revista de Educación, 311, 217-234
•    Vélaz de Medrano, C. (2008) Formación y Profesionalización de los orientadores desde el enfoque de competencias. Educación XXI
  • Aldizkariak:

•    Revista Electrónica de Investigación y Evaluación Educativa.
•    Revista o RIE: Revista de Investigación Educativa.
•    Revista de Educación.
•    Revista Española de Pedagogía.
•    Infancia y Aprendizaje.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.uned.es/feop-reop/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/09/01
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es