Ogi apurrak

26282 - Prozesuen, Zerbitzuen eta Hezkuntza Erakundeen Antolakuntza eta Kudeaketa



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hezkuntza Erakunde eta Prozesuen Antolaketa eta Kudeaketa irakasgaia Gizarte Hezkuntzako eta Pedagogiako graduen Ikasketa Planetan lekutua dago. Zehazki 3. Moduluan eta bigarren ikasmailan lekutua dago.
Irakasgai honek hezkuntza erakundeen egiturak aztertzen ditu hauen formazio prozesuak hobetu ahal izateko. Irakasgai honek erakunde gizarte hezitzaileen atal nagusienak ezagutzeko aukera ematen du eta, era beran, eremu ezberdinetan esku hartzeko gaitasunak garatzen ditu.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Zehatzak:
a.Hezkuntza arloko testuinguru eta erakundeak analizatzea, hezkuntza-prozesuetan parte hartzen duten heinean, eta ezagutza teorikoaren esparruan interpretatzeko helburuarekin.
b.Erakunde gizarte hezitzaileen egitura eta dinamikak interpretatzea eta prozesu hezitzaileetan eta gizakiaren garapenean duten eragina baloratzea.
c.Hezkuntza Erakunde baten zereginak gauzatzeko tresnak erabiltzea eta sortzen diren arazoak ebaztea.
d.Hezkuntza Erakundeen ebaluazioa hobekuntza tresna gisa ulertzea eta erabiltzea.
e.Hezkuntza Erakundeen inguruan dauden informazio iturriak era kritikoan erabiltzea.
Zeharkakoak:
f.Bere planteamenduak erakundeen antolamenduari buruz ahoz komunikatzea.
g.Ahozko zein idatzizko txostenak garatzea.
h.Banakako eta taldeko lanetan jarrera positiboa azaltzea.
i.Lan taldean era etikoan eta arduratsuan lan egitea, taldean sortzen diren arazoak ebazteko proposamenak azalduz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Gaia: Hezkuntza Erakundeak gure gizartean. Hezkuntza erakundearen definizioa eta ezaugarriak
2. Gaia: Erakundearen Proiektuak. Erakundeen agiri instituzionalen analisia.
3. Gaia: Antolaketa egitura eta dinamikak. Egitura organizatiboak. Giza baliabideak, materialak, ekonomikoak, funtzionalak. Egitura.
4. Gaia: Harremanetarako sistema gizarte eta hezkuntzako erakundeetan. Erakundeen kanpoko eta barruko harremanekin loturiko gaitasunen garapena
5. Gaia: Zuzendaritza eta kudeaketa prozesuak. Zuzendaritza eta kudeaketa prozedurak. Erakundeen lidergoa.
6. Gaia: Giroa, kultura eta gatazka erakundeetan. Erakundearen giroan, kulturan eta gatazkan eragiten duten faktoreen azterketa.

Metodologia

Irakasteko eta ikasteko estrategiek ikaslearen garapen osoa lantzea dute helburu. Horretarako ikasleak bere ikaskuntza prozesuak eraiki behar ditu, kritika, hausnarketa eta elkarrizketa gaitasunak banaka eta taldean garatuz. Irakasgaian landuko den metodologia anitza izango da ikasleak ikasgelan parte har dezan. Horretarako ikasleen konpromisoaz, lankidetzaz eta jarrera positiboaz baliatuko gara.
Irakasgaian landuko diren irakaskuntza eta ikaskuntza prozedurak kasu azterketa, talde lana eta irakaslearen azalpenak izango dira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 25%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 15%
    • BANAKAKO LANAK 15%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 25%
    • AIM 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

IKASLE PRESENTZIALEN EBALUAKETA SISTEMA:

Ikasleriak funtsean bere kalifikazioa ohiko etengabeko ebaluazio sistemaren bitartez lortzen du. Ebaluazio honek zeregin desdeberdin ditu:

A. GRUPALAK
A.1. Ikasgai honetarako lan zehatza (elkartea)%25
A.2. Moduluko Disziplinarteko Lana (DILAN) %20
B. INDIBIDUALAK
B.1. Froga idatzia (Ikasgaiaren mapa mentala edo kontzeptuala) %25
B.2. Klasean egindako lan desberdinen hausnarketa %15
B.3. Klasean egindako beste lanak %15

Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.

EBALUAZIO FORMATIBOA:

Zereginen zuzenketen bitartez emandako feed-backa.
Planifikatutako tutoriak
Autoebaluazioa eta koebaluazioa

KLASERA ETORRIKO EZ DEN IKASLEA ETA OHIKO ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEN DIONA

Ohiko azkeneko ebaluazioaren bitartez ebaluatua nahi izateko, ikasleak idatziz uko egingo du. Honetarako, irakasgaiaren arduradunari idatziz komunikatuko dio kurtsoaren 10. astea baino lehen (Azaroak 13ko astea baino lehen). Gomendatzen da ikasgaiaren Egelan aurkitu daitekeen dokumentu normalizatua erabiltzea.

Ohiko azkeneko ebaluazioaren betebeharrak hauek dira:
A. GRUPALA
A.1. Moduluko Disziplinarteko Lana (DILAN) %20
B. INDIBIDUALA
B.1. Ikasgaiaren froga finala %60
B.2. Ikasgaiaren lan praktikoa %20

Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

OHIKO ETENGABEKO EBALUAZIOA GAINDITU EZ DUTEN IKASLEAK

Ohiko etengabeko ebaluazioan gainditutako zereginen nota gordeko da. Bakarrik, ez gainditutako zereginak egingo dira.

Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.

EBALUAZIO FINALA GAINDITU EZ DUEN IKASLERIA EDO OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN DIONA

Ohiko deialdiaren ebaluazio finalaren sistema mantenduko da.

A. GRUPALA
A.1. Moduluko Disziplinarteko Lana (DILAN) %20
B. INDIBIDUALA
B.1. Ikasgaiaren froga finala %60
B.2. Ikasgaiaren lan praktikoa %20

Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.

EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DION IKASLERIA
Ez aurkeztearekin nahikoa da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasle bakoitzari, irakasgaiaren ezagutzak lantzeko, oinarrizko materialak emango zaizkio ikasturte hasieran. Material hauek ikasturtero berrituko dira. (Irakasgaiaren dosierra)

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ARAMENDI, P. (2000). Zuzendaritza Teknikak I. San Sebastián: Erein.
ARAMENDI, P. (2005). Organizaciones socioeducativas y competencias profesionales. San Sebastián: Universidad del País Vasco.
AYERBE, P., ARAMENDI, P. y BUJÁN, K. (2002). Retos educativos para la próxima década en la Unión Europea y sus implicaciones organizativas. San Sebastián. Universidad del País Vasco.
GAIRÍN, J. y ANTÚNEZ, S. (2008). Organizaciones educativas al servicio de la sociedad. Barcelona: Wolters Kluwer.
VERNIS A. y OTROS (2004). La gestión de las organizaciones no lucrativas. Bilbao: Ed. Deusto.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

ESTEFANÍA, J. L. (2003). Evaluación interna del centro y calidad educativa: estrategias e instrumentos. Madrid: CCS.
ESTEFANÍA, J. L. (2001). Evaluación externa del centro y calidad educativa. Madrid: CCS.
FANTOVA, F. (2001). La gestión de organizaciones no lucrativas. Madrid: CCS.
HARGREAVES, A. (2008). El liderazgo sostenible. Siete principios para el liderazgo en centros educativos innovadores. Madrid: Morata.
VERNIS A., IGLESIAS M., SANZ B. y SANZ A. (2004). Los retos en la gestión de las organizaciones no lucrativas. Barcelona: Granica.
WRIGLEY, T. (2007). Escuelas para la esperanza. Madrid: Morata.
  • Aldizkariak:

Revista de Educación-
Organización y Gestión Educativa.
Tantak
Journal of Educational Administration
The International Journal of Educational Management

  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.eurydice.org
http://www.eduso.org
http://www.swetswise.com/
http//www.peretarres.org/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/09/06
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es