Ogi apurrak

26322 - Practicum - II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1.- Praktiketako testuinguruetan murgildu jarrera kritiko eta hausnartzaile batetik, erreferentziazko profil profesionalaren gaitasunak barneratuz.
2.- Praktika profesionalean erabiltzeko (teknikak, protokoloak, dinamikak, lan ibilbideak) estrategia eta prozedura ezberdinak kontutan izan, diziplina arteko begirada batetik abiatuta.
3.- Ezagupena garatu, ekintza praktikoen azterketatik abiatuz eta titulazioetako moduloetan landutako ezagupenekin lotura eginez.
4.- Hezkuntzaren esku-hartzea eta garapen profesionala hobetzeko Hezkuntza sustapenarekiko jarrera baikorra izan.
5.- Praktiketan egindako ibilbideak zehaztasun zientifikoarekin prestatu eta azaldu, dokumentazio eta txostenak sortuz (Egunerokoa, Txostenak, Mintegietako aurkezpenak)
6.- Hezkuntza proiektuak eta planak diseinatu, indarrean jarri eta ebaluatu Pedagogiako profesionalen esku-hartze esparru ezberdinetan.Horretarako tresna ezberdinak, lan dinamikak eta behar diren baliabideak erabiliko dira.
7.- Talde profesionaletan murgildu eta taldeko lana egiteko gai izan, antolaketarako, kudeaketarako eta dinamizaziorako gaitasunak erakutsiz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

I. BLOKEA: Fakultatean

1.- Practicuma aurkeztea eta kokatzea
2.- Garatutako gaitasun akademikoei buruzko gogoeta
3.-Trebetasun profesionalak, harremanetarako trebetasuna eta lanbide-deontologia
Zentroetan:

II. BLOKEA: Zentroetan
1.- Pedagogiako praktikak zentroetan, zerbitzuetan eta erakundeetan
2.- Jarraipen-mintegiak eta lanketa teoriko-praktikoa Fakultatean

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak                  
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak                  

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Practicumaren ebaluazioa egitean bi balorazio hauek hartuko dira kontuan: Batetik, fakultatean egindako lanarena, eta, bestetik praktiketako zentroan egindakoarena. Azken nota bi balorazioen batuketaren emaitza izango da, bakoitzari notaren % 50 esleituko zaio (5 puntu bitarte, memoriari, eta 5 puntu bitarte, instruktorearen txostenari). Nahitaezkoa izango da biak gainditzea Practicuma gainditzeko.

FAKULTATEKO TUTOREAREN EBALUAZIOA

Fakultateko tutoreak elementu hauek hartuko ditu kontuan Practicuma ebaluatzeko edo baloratzeko garaian:
Fakultatean antolatutako jarduera, mintegi eta tutoretza guztietara joatea eta bertan parte hartzea (eskatuko den gutxieneko nahitaezko bertaratzea % 80 da, bai I. faserako, bai II. faserako). Practicumari dagokion kalifikazioa eskuratu ahal izateko derrigorrezko baldintzak dira asistentzia eta parte-hartzea, bai lehenengo faseko jarduera akademikoei dagokienez bai bigarren faseko jarraipen mintegiei dagokienez. Zentzu honetan, ezinbestekoa izango da tutorearen oniritzia jasotzea, honek ikaslearen lanaren balorazio positiboa baieztatuko duen heinean. Balorazio horretan kontuan hartuko dira: kideekin erlazionatzeko eta adierazteko gaitasun sozialak, eta praktika profesionalerako beharrezkoak diren estrategien eta prozeduren erabilera.
Practicumeko Azken Memoria. Ebaluazio-irizpideak:
o Memoria egiteko irizpideei eta egiturari jarraitzea: Datuak argitasunez eta koherentziaz aurkeztea. Dokumentua unibertsitateari dagokion mailan idatzia egotea.
o Zehaztasuna, zorroztasuna eta argitasuna dokumentazioa azaltzean eta argudiatzean. Lanbideari dagokion hiztegia zuzen erabiltzea.
o Sakontasuna praktikei buruzko analisia eta gogoeta egitean.
o Pedagogiako profesionalaren rolarekiko egokitasuna eta konpromisoa garatutako lan eremuan. Profil profesionalaren inguruko analisia eta gogoeta karreran zeharreko prestakuntza akademikoaren eta zientifikoaren esparruan.
o Memoria gainditzeko, 10 puntutik hiru lortu beharko dira, gutxienez ere, ataletako bakoitzean.
o Memoriaren ataletako bakoitzaren balio haztatua hau izango da:
 1-2 atalak: % 60 (3 puntu).
 3. atala: % 10 (0’5 puntu).
 4. atala: % 20 (1 puntu).
 5-6 atalak: % 10 (0,5 puntu).

PRAKTIKETAKO ZENTROKO INSTRUKTOREAREN EBALUAZIOA (ikus IV. eranskina)
Practicuma amaitu ondoren, ikaslearen ebaluazio-orria bete beharko du praktiketako zentroko instruktoreak. Orri hori aldez aurretik jasoko du, eta, bete ondoren, Fakultateko tutoreari bidali beharko dio.

Praktiketako zentroko instruktoreak elementu hauek hartuko ditu kontuan ebaluazioa egiteko garaian:
- Praktiketako ordu guztiak egin izana aldez aurretik erabakitako egutegiaren eta ordutegiaren arabera.
- Jardueren betetze maila, ardura, adierazitako gaitasuna, jakin-mina eta jarrera arduratsua eta gogoetatsua izatea.
- Elkarlanean aritzea profesional taldeen esparruan; iniziatiba izatea.
- Ebaluazio-orria betetzea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

o ARANDIA, MAITE; ZARANDONA, ESTHER (1998): Sobre el registro narrativo e instrumentos de ayuda en el material de presentación del Practicum I de educación social. Revista de Psicodidáctica (5): 189-206
o ARARTEKO: Arartekoren aldizkari eta txosten bereziak
o ASEDES y CGCEES (2007): Documentos profesionalizadores: Definición de la Educación Social. Código deontológico del educador y la educadora social. Catálogo de funciones y competencias de la educadora y el educador social.
o BISQUERRA, R. (Coord.). (2004). Metodología de la investigación educativa. Madrid: La Muralla
o BOLIVAR, A; DOMINGO, J. y FERNANDEZ, M. (2001). La investigación biográfico-narrativa en educación. Madrid. La Muralla
o DE MIGUEL DÍAZ, M. (2000). La evaluación de programas sociales: fundamentos y enfoques teóricos. Revista de Investigación Educativa, 18 (2), pp. 289-317
o ELLIOT, J. (1993) El cambio educativo en la investigación acción. Madrid. Morata
o GARCÍA HERRERO, G. (1996), Diseño y evaluación de proyectos sociales, Zaragoza. Certeza.
o KISNERMAN, N. y D. MUSTIELES, Sistematización de las prácticas con grupos, Lumen-Humanitas, Buenos Aires, 1997.
o LATORRE, A. (2003), La investigación-acción: conocer y cambiar la práctica educativa. Barcelona: Graó.
o LOPEZ DE CEBALLOS, Paloma (1998): Un método para la investigación-acción participativa. Madrid: Editorial Popular
o MICHAEL FULLAN (2002) Liderar en una cultura de cambio. Barcelona: Octaedro, 2002
o ORTE SOCIAS, CARMEN; MARCH CERDÁ MARTÍ XAVIER (2001) Pedagogía de la inadaptación social. Editor: Nau Llibres.
o ORTEGA ESTEBAN, J. (1999): “Evolución general del tratamiento institucional y educativo hasta el último cuarto del S. XX”. En ORTEGA, J. (Coord.): Educación Social Especializada. Barcelona: Ariel (pp. 45-60).
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

o QUINTANAL DÍAZ, J., (Coord.). (2006). El Practicum en las titulaciones de educación: reflexiones y experiencias. Madrid: Dykinson.
o GUERRERO y LOPEZ (2006) El Practicum en la formación de pedagogos ante la convergencia europea. Algunas reflexiones y propuestas de mejora. Revista de Educación, 341. Septiembre-diciembre 2006, pp. 517-552.
o SCHÖN, D.A. (2002): La formación de profesionales reflexivos. Hacia un nuevo diseño de la enseñanza y el aprendizaje en las profesiones. Barcelona: Paidós, MEC.
o TEJADA, J. (2006) El Practicum por competencias: implicaciones metodológico-organizativas y evaluativos. Universidad Autónoma de Barcelona. Bordón 58 (3), p. 403-421. Universidad. Bilbao: Universidad del País Vasco.
o MURADAS, M., ZABALZA, M.A., Sanmamed, M., Raposo, M. y Iglesias, M. L. (coords) (2007). Buenas prácticas en el Practicum. Poio: USC.
o CARIDE GOMEZ, José Antonio (1999). El Practicum como formación en contextos, en Fernando Esteban Ruiz y Rafael Calvo de León (coord.), El Practicum en la formación de educadores sociales (pp. 222-249). Burgos: Universidad de Burgos.
o RODRIGUEZ ESPINAR, Sebastián (Coord.) (2004). Manual de tutoría universitaria. Recursos para la acción. Barcelona: Octaedro.
o RODRIGUEZ MORENO, Mª Luisa (2003). Cómo orientar hacia la construcción del proyecto profesional. Autonomía individual, sistema de valores e identidad laboral de los jóvenes. Bilbao: Desclee De Brouwer.
o PEREZ SERRANO, G. (1993). Elaboración de proyectos sociales. Casos prácticos. Madrid: Narcea.
o ROMÁNS, MERCE; PETRUS, ANTONI; TRILLA, JAUME, 2000. De profesión, educador(a) social. Barcelona: Paidós Ibérica, S.A.
o TRAVESET, M. (2007): Pedagogía sistémica. Ed. Graó
o TÓJAR HURTADO, J.C. (2006). Investigación cualitativa. Comprender y actuar. Madrid: La Muralla
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.ceespv.org
www.eduso.net

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es