Ogi apurrak

26283 - Gizarteratze eta Baztertze Prozesuak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Gizarteratze eta Baztertze Prozesuak ikasgaia Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia Graduko bigarren urtean ematen da, “Hezkuntza Prozesuen Oinarriko” moduluaren barruan. Gai honek, gaur egungo Ongizate Estatuaren eta eraldaketa ekonomikoek eragindako egoera berri honetan, desberdintasun sozialak hartu duen bideaz hausnartuko du. Besteak beste, hezkuntza prozesu ezberdinak (bai formalak zein ez formalak) zein giza eraldaketak landuko dira.

Maila teoriko zein metodologikoan, bazterketa eta gizarteratzea, desberdintasuna, pobrezia, marjinazioa, .. kontzeptuetan sakonduko da. Gaur egun ematen dauden gizarte-bazterketa prozesuak aztertuko dira, besteak beste ondorengo mailei dagozkien estrategietan oinarrituko dira: politika, generoa eta gizarte-hezkuntzari dagozkionak.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Gaitasunak

1.Ongizate Estatuaren oinarriak osatzen dituzten oinarri kontzeptualak identifikatzea.
2.Ongizate Gizarte kapitalistetan dauden Ongizate Eredu desberdinak bereiztea.
3.Gizarte kapitalista aurreratuetako ongizate estatu zein eraldaketa ekonomikoekin (berregituraketa ekonomikoa eta globalizazioa) erlazioa duen desberdintasun sozialak (polarizazio eta dualismo) hartzen dituen forma berriak identifikatzea.
4.Desberdintasun soziala, pobrezia, marjinazioa eta gizarte bazterketa kontzeptuak bereiztea.
5.Bizi-ziklo eta arrisku egoera sozialen araberako gizarte bazterketaren ibilbideak ezagutzea.
6.Gizarteratzera zuzenduak dauden, eta batibat hezkuntza izaera duten, proposamen eta politika jardunbide egokiak idetifikatu eta desbribatzea.

Ikaskuntza emaitzak

Ikaskuntza prozesuaren bukaeran ikaslea gai izango da:
-Jorratu diren esparru ezberdinak kontutan izanik, ikasgaian landutako ikasgai teoriko praktiko ezberdinak , lan ezberdinen bidez barneratzeko. Lan hauetan kontutan izango da irizpide etiko eta lan-deontologia, genero ikuspegia eta jarrera kritiko eta erreflexiboa.
-Gizarteratze eta baztertze programa ezberdinak analizatu eta ebaluatzea.
-Ikasgaiaren edukiez nahiz landutako jardunez dossier kritikoa aurkeztea.
-Laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak.


EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Berregituraketa ekonomikoa, globalizazioa eta ongizate-estatua.
-Ongizate-estatuaren krisia.
- Globalizazio ekonomikoaren ondorioak lan merkatuan, gizarte egituran eta desberdintasun sozial, pobrezia eta gizarte-bazterketan.
- Dualizazio eta gizarte polarizazio prozesuak.
2.Desberdintasun soziala:kontzeptua, eremuak eta motak.
-Bizitzako baldintzen araberako gizarte desberdintasuna: lan-egoera, ikasketa maila, familia antolaketa, osasun egoera,aisia, gizarte-harremanak, etxebizitza, gizarte eta lan-ingurunea, eten digitala,...
-Genero-desberdintasuna.
3.Pobrezia, marjinazioa, gizarteratzea eta bazterketa: kontzeptua eta diferentziak.
-Gizarte-bazterketaren izaera multidimentsionala.
-Etxegabekoak?
4. Gizarteratze ta bazterketari hurbilketa teorikoak.
-Gizarteratzearen eta bazterketaren paradigmak.
5.Baztertutako taldeen gizarteratze politikak.
-Txertaketako Errenta Minimoak.
-Pobreziaren aurkako programak Euskadi, Espainian eta Europar Batasunean.
- Giza-hezkuntza proiektu desberdinen analisia.

Metodologia

Eduki teoriko-praktikoak ondorengo jardueren bitartez zehaztuz joango dira:

1. Eskola teorikoak: gai bakoitzari dagokion oinarrizko ezagutza teorikoetara zuzendua dago. Saio hauetan, eskola praktikoei ere begiratuko diegu, hauen helburuak definitu eta lan prozedurak argituz.
2. Eskola praktikoak: oinarrizko ezagutza teorikoak osatuko dituzte, konpetentzi teknikoagoak garatuz.
3. Seminarioak: ikasgaiarekin bat datozen profesionalekin espazioa konpartitzeko tokia izango da. Bertan landutako gai teorikoak errealitate praktikoan nola isaltzen diren ikusiko dugu.

Klaseko azalpen teorikoak zein banakako irakurketak, kasu eta egoeren analisiekin osatuko dira. Taldeko lana, egoera-arazoen analisiarentzako tresna garrantzitsua da. Gelako eztabaida banakako lanean ere oinarritzen da. Hau dela eta, asteko ekintza eta praktikak talde lanetik banakako lanera aldatuz joango dira, guztia klase amaieran aurkeztuko den dossier teoriko zein praktikoaren oinarri izango delarik.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 20%
    • BANAKAKO LANAK 30%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 30%
    • AIM 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio mistoa da irakasgaian erabiliko dena (ikus Kudeaketa Araudia - 43.artikulua: ebaluatzeko metodoak). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat.
Azken nota ondorengo atalez osatua egongo da:
-Atal teorikoari dagokion lana (30%)
-Praktika txostena (20%)
-Banakako proba (30%)
-DILAN (20%)
OHARRA: Ebaluaketaren atal guztiak gainditu beharko dira batez bestekoa egiteko. Asistentzia gutxienez 85% izango da.
DILAN
Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Lana (DILAN) egin beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. DILAN lanari azken notaren %20ko portzentajea dagokio.
Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu.
DEIALDIARI UKO EGITEKO BALDINTZAK
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.
AZKEN PROBA
Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.
Azken proba ondorengo atalez osatua dago:
-Atal teorikoari dagokion lana: banakako lan teorikoa. Lanaren nondik-norakoak irakaslearekin adostuko dira.
-Praktika txostena : Moodle-en azaldutako praktikak.
-Azterketa : galdera irekiak.
-DILAN
Idatzizko froga ez egiteak, deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Agertua bezala azalduko da.
OHARRA: Ebaluaketaren atal guztiak gainditu beharko dira batez bestekoa egiteko.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.
Azken proba ondorengo atalez osatua dago:
-Atal teorikoari dagokion lana: banakako lan teorikoa. Lanaren nondik-norakoak irakaslearekin adostuko dira.
-Praktika txostena : Moodle-en azaldutako praktikak.
-Azterketa : galdera irekiak.
-DILAN
Idatzizko froga ez egiteak, deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Agertua bezala azalduko da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasgaiako Moodle plataformana dauden eduki, testu eta praktikak

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Castel, Robert (1997). La metamorfosis de la cuestión social. Una crónica del salariado. Barcelona: Paidós.
Esping-Andersen, Gosta (2000). Fundamentos sociales de las economías postindustriales. Barcelona: Ariel.
López-Aranguren, Eduardo (2005). Problemas sociales.desigualdad, pobreza, exclusión social. Madrid: Biblioteca Nueva.
Karsz, S. (coord..) (2004). La exclusión: bordeando sus fronteras. Barcelona: Gedisa.
Narayan, Deepa; Patel, Raj; Schaff, Kai; Rademacher, Anne; Koch-Schulte, Sarah (2000). La voz de los pobres. ¿Hay alguien que nos escuche? Madrid: Mundi-Prensa.
Sartu (2010). Pobrezia, bazterketa eta gizarteratzea eta ahulezia. En: Tendencias sociales e inclusión social/ Joerasozialaak eta gizarteratzea(pp.23-34). Zarauz: Sartu.
Tezanos, J.F. (2005). Éxodo internacional y exclusión social. En Tezanos, J.F. (ed.): Tendencias en exclusión social y políticas de solidaridad (pp.277-306). Madrid: Sistema.
Tezanos, J.F.(2009). Las generaciones perdidas. Tendencias de precarización laboral y exclusión social en los jóvenes. En Tezanos, J.F. (ed.): Juventud y exclusión social. Décimo foro sobre tendencias sociales (pp.23-49). Madrid: Sistema.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Brunet Icart,I.;Valls Fonayet, F.;Belzunegui Eraso, A.(2008). Pobreza, exclusión social y género.Revista Sistema 207 (pg. 69-85)
Herrera, M.;Castón, P. (2003). Las políticas sociales en las sociedades complejas. Barcelona: Ariel.
Kale Gorrian lan taldea (2012). Kale Gorrian. Donostian etxerik gabeko pertsonen egoerari buruzko azterlana. Donostia: SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa.
Rodríguez Cabrero, Gregorio (2004). El estado del bienestar en España: debates, desarrollo y retos. Madrid: Editorial Fundamentos.
Sánchez Morales, MªRosario (1999). La población "sin techo" en España: un caso extremo de exclusión social. Colección Informes y Documentos, nº4. Madrid: Editorial Sistema.
Tezanos, José Félix (2001). La sociedad dividida. Estructuras de clases y desigualdades en las sociedades tecnológicas. Madrid: Biblioteca Nueva.
Tortosa, José M. (coord.). Pobreza y perspectiva de género. Barcelona: Icaria.
  • Aldizkariak:

Ekonomiaz
Gizarteratuz
REIS
Revista Temas
Revista Sistema
Revista de Educación
Revista REICE
Revista Española del Tercer Sector
Zerbitzuan
Revista del Ministerio de Asuntos Sociales y Trabajo
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.ase.es
www.eustat.es
www.ine.es
www.fundacionsistema.com
www.fundacionluisvives.org
https://www.donostia.org/.../Kale%20Gorrian%20Txostena%201b.pdf‎
http://www.siis.net/es/
http://epp.eurostat.ec.europa.eu/portal/page/portal/eurostat/home/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/08/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es