Ogi apurrak

26316 - Osasuna eta Hezkuntza



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Osasuna eta Hezkuntza ikasgaia Pedagogia graduko laugarren ikasturtean lantzen den hautazko gaia da, eta ‘Garapen profesionala eta praktika pedagogikoa’ izenburua duen 7. moduluan integratuta dago.
Ikasgai honetan Osasunaren eta Hezkuntzaren arteko erlazioak arakatuko dira, betiere, osasunaren izaera holistikoan enfasia eginaz. Gurea egoki bideratzeko, gizabanako, komunitate eta ingurumen osasuntsuak lortzeko hezkuntzak duen betekizuna definitu eta forma emango zaio. Honek hainbat eragile biologiko, sozial, ekonomiko, ekologiko eta politikoen arteko lotura konplexua aztertzea dakar, eta honekin batera, giza osasunean eragiten duten bizitzaren iragaite-faseak eta gainerako ongizate-alderdiak aintzat hartzea eskatzen du. Izan ere, jendartea osasuntsu egotea eta ingurune segurua baliatzea etorkizun iraunkorrerako aurrebaldintza garrantzitsua da.
Sarri premisa hauek medizina tradizionalaren eremuak gainditzen dituzte, eta bereziki, euren prebentziorako hezkuntza trataera beharrezkoa da. Osasuna eta hezkuntza uztartzen diren testuinguru posible horietan, pedagogiako profesionalaren lan-esparruak zehazten eta ekarpena zein mailatan egin daitekeen definituko eta aztertuko da. Osasuna continuum gisa ulertua, hezitzaileak osasunerako hezkuntzan kalitatezko esku-hartzeak egiteko bideak jorratuko dira, hortaz. Amaiera mailako ikasgaia denez, osasunerako hezkuntzak barne hartu ditzakeen lan arloei keinu egingo zaie eta arreta berezia eskainiko zaio teoria zein praktikaren gaineko hausnarketa-, azterketa-, eta sistematizazio-prozesuak finkatzeari.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Berariazko gaitasunak

Osasunerako hezkuntzan aritzen diren profesional gisa izan behar dituzten argudioak, ahoz zein idatziz, koherentziaz eraiki, adierazi eta praktikan ipintzeko gai izan, irizpide zientifiko, etiko eta sozialei jarraituaz.

1.Osasuna continuum gisa ulertua, bizitzako erronkei aurre egiteko baliabide hezitzaileez jabetzea eta praktikara eramaten jakitea.
2.Osasun arloan pedagogo bakoitzak duen sen teoriko-praktikoa eraikitzen jakitea.
3.Osasunerako hezkuntzaren ezagutzak eta aurrerapenak ekintza profesionalean jarrera gogoetatsu eta kritikoarekin integratzen jakitea.
4.Osasunaren erabakitzaileak diren eragileei (bizimoduak, elikadura, heziketa sexu-afektiboa, ingurugiroa) buruzko ezagutzak kritikoki aztertzeaz batera, dimentsio hauetan esku-hartzea gidatzeko trebeak izatea.
5.Nola erraztu daiteke ikaskuntza?, galderari helduta, elkarlanean osasunerako hezkuntza esku-hartze eraldatzaile baten diseinua garatzea eta ahoz zein idatziz defendatzen jakitea.
6.Osasunaren ikuspegitik aztertutako errealitateari eta bertan izan beharreko jarrerari buruzko etengabeko galdetze portaera izatea.

Zeharkako gaitasunak

(1ZG) Ahoz komunikatzeko gaitasuna: aurkezpenak modu egituratu eta koherentean egin, ezagutza teoriko/praktikoa integratuz.
(2ZG) Idatziz komunikatzeko gaitasuna: ideia eta iritzien justifikazioa eta arrazoiketa (ezagutza teoriko/praktikoa integratua); nazioarteko bibliografia erreferentzien eta esparru profesionaleko ereduen erabilera eginaz.
(3ZG) Ikasten ikasteko gaitasuna: zorroztasun zientifiko-akademikoaz, informazioaren bilaketa, miaketa, eta kudeaketa egitea.
(4ZG) Taldean lanean aritzeko gaitasuna: ideiak argi egituratu eta mailakatu diziplina anitzeko taldeetan helarazteko.
(5ZG) Sortzeko gaitasuna: egoera aldakorretara egokitu, jokabidea moldakortasunez eta malgutasunez aldatuz; ohiko arazo pedagogikoentzat irtenbide berriak proposatuz; ebaluazio adierazleak erabiliz eta xedea etengabeko hobekuntza izanik.


Ikaskuntza emaitzak

a)Osasunerako hezkuntzaren ikuspegi globaletik eta jarrera kritikoarekin aztertzen du eta arrazoibide hauei erantzuna ematen dieten praktika integratzaileak garatzen ditu.
b)Osasunerako hezkuntzan erabakitzaileak diren eragileei lotutako arazo nagusiak identifikatzeaz batera, esku-hartze eremuak zedarritzen ditu.
d)Osasunerako hezkuntza sustatzeko printzipio ezberdinak bereizten ditu eta irizpide teorikoekin uztartzen diren teknika metodologikoak erabiltzen ditu.
e)Osasunerako hezkuntzan dituen irizpide teorikoei eta praktika pedagogikoei buruz hausnartzen du. Bere hausnarketa modu sortzaile, gogoetatsu, eta argian aurkezten du, ahoz zein idatziz.
f)Osasunerako hezkuntza errealitatearen inguruan talde hausnarketa eta interpretazio partekatua egiten du, lantaldeko gainontzeko partaideen ekarpenak eta interpretazio ikuspegi ezberdinak kritikoki jasotzen dituelarik, kasu bakoitzean, banaka zein taldeka, sortzen diren dokumentuetan.
g)Elkarlanean osasunerako hezkuntza oinarri duen esku-hartze eraldatzaile baten diseinua garatu eta defendatzen du, aurretiazko formazio prozesuan ikasitakoetatik hornitzen delarik.
h)Ikaskuntza prozesua ardatz hartuta, nork bere burua ebaluatzeko, taldearen jarduna baloratzeko eta ikas-irakaskuntza esperientzia balioztatzeko gaitasuna, ahoz zein idatziz, ziurtatzen du.


EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

I. OSASUNA ETA HEZKUNTZA: Nola ulertu beharko luke osasunerako hezkuntza pedagogoak?

1.1. Osasuna kontzeptu gisa definitzea, zein da zuen kontzepzioa? Zenbait kontzeptu klasiko, OMEren definizioak, beste kontzeptu dinamikoagoak.
1.2. Osasunerako hezkuntza: zer da?, egungo ikuspegiak, esku-hartze eremuak.
1.3. Osasunerako hezkuntzarako eredu teorikoak.

II. OSASUNAREN SUSTAPENA ETA BERARIAZKO ERABAKITZAILEAK: Lortu al daiteke osasuntsu bizitzea?

2.1. Bizi kalitatea eta bizitzaren iragaitea: osasunaren erabakitzaileak.
a)Osasuna eta biologia, faktore endogenoak.
b)Osasuna eta bizimoduak: bizi kalitatea.
d)Osasuna eta nutrizioa: giza elikatzearen aldaketa ebolutiboak, elikadura, gizartea eta kultura.
e)Osasuna eta heziketa sexu-afektiboa: plazera, generoak, sexua, ohitura osasuntsuak.
f)Osasuna eta ingurumena: ingurugiro osasuntsuak eta gizartearen kalitatea.

III. ESKU-HARTZEA OSASUNERAKO HEZKUNTZAN: Talde-osasunerantz.

3.1. Esku-hartze mailak: indibiduala, pertsonen artekoa, komunitatea.
3.2. Esku-hartzerako proiektuen diseinurako programazioak eta lanerako metodologiak.
3.3. Osasunerako hezkuntzan komunikatzaile ona izatea.

Metodologia

Klasean erabiliko den metodologiaren helburua ikasle bakoitza bere ikaskuntza-prozesuaren eragile aktiboa bihurtzea izango da. Hori lortzeko bakarkako zein taldeko lana bultzatuko da, hausnarketa eta jarrera kritikoa sustatzea bilatuz. Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu, ezagutza marko orokor eta erreferentziazkoa izango dena. Ikasgelako denbora gehiena hainbat zereginetan erabiliko da, normalean talde lanean, eta batzuetan, bakarkakoan. Ikasgelako dinamikak, zera eskatzen dio ikasleari: parte-hartze aktiboa gelan, kideekin batera hausnartzeko jarrera eraikitzailea edukitzea, eta ikaskuntzaren aurrean jarrera arduratsua eta kritikoa izatea.

Lauhilabeteko honetan ikasleek bi eginbehar nagusi izango dituzte, bata (A) norbanako mailan eta bestea (B) taldeka antolatzeko.

A.Lan pertsonala ikasgaiarekin batera hasi eta bukatuko da, eta garapen prozesua islatuko duen gogoeta txosten pertsonala izango da amaierako produktua. Eginbehar honen helburua nork bere azterketa/errebisioa/jabekuntza egitea izango da eta horretarako, irakasleak gomendatutako liburua aintzat hartuta nork bere beharretara egokitutako irakurketa selektiboa burutuko du (Behin liburua eskuratuta eta azaleko azterketa egin ondoren, tutoretza orduetan ikasleak banaka irakaslearekin elkartuko dira euren lan-interesak/proposamenak aurkezteko). Ondoren, irakurketa sakona eta idazkuntza sortzaile eta gogoetatsua entrenatuko du ikasleak.

B.Elkarlanean eta taldeka honako zereginari heldu beharko diote: Osasunerako hezkuntzarako esku-hartze proiektu eraldatzaile baten diseinua. Proiektua hiru entregagaiek osatuko dute: 1.go Entregagaia: Zer da zuentzat osasunerako hezkuntza? Kontzeptu propioa eraiki; 2. Entregagaia: Proiektuaren eredu teorikoaren justifikazioa eta aukeratutako problematikaren dimentsio hezitzailearen argudiaketa; 3. Entregagaia: Proiektuaren diseinu osoaren itxiera: a. errealitatearen azterketa, b. arazoaren definizioa eta lehentasunak ezartzea, d. helburuak zehaztea, e. jardun-estrategiak, f. ebaluazioa, g. bibliografia. (Honakoak orientatzeko atalak dira eta alda daitezke, unea iritsita informazio eta eredu gehiago zabalduko zaizkie).

A zein B zereginen inguruko zehaztapen gehiago Ikaslearen Gidan aurkituko ditu ikasleak.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio eredua etengabekoa da (Gestiorako Araudia, 43. artikulua). Hau jarraitu ahal izateko, ordea, beharrezkoa izango da gutxienez %80an bermatzea aurrez aurreko orduetako eskola etortzea.
Goian adierazitako jardueretan lortutako puntuazioen batuketa izango da ikasgaiko azken nota. Halaber, jarduera bakoitza gainditu egin behar da, proportzioan 10etik 5eko puntuazioa lortuta, azken batez bestekoa egin ahal izateko.
Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasleari egin beharko diote, idatzi bidez, eta azterketarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.
Bestalde, ikasleak, justifikatutako arrazoiengatik ezin badu egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo du, ikasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek ikasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.
Bukaerako proba, froga idatzi zabala izango da, eta bertan hainbat galdera, arazo, eta eztabaidagai teoriko-praktikoak izango ditu ikasleak eta egoki erantzun beharrekoak. Honela, ikasgaiko gaitasunak eta edukiak behar bezala menperatzen dituela frogatu beharko du.
Proba honetara ez aurkezteak ohiko deialdiari uko egin nahi zaiola esan nahiko du.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdiko proba, froga idatzi zabala izango da, eta bertan hainbat galdera, arazo, eta eztabaidagai teoriko-praktikoak izango ditu ikasleak eta egoki erantzun beharrekoak. Honela, ikasgaiko gaitasunak eta edukiak behar bezala menperatzen dituela frogatu beharko du. Proba horrek ikasgaiko notaren %100 balioko du.
Proba honetara ez aurkezteak ezohiko deialdiari uko egin nahi zaiola esan nahiko du.

Nahitaez erabili beharreko materiala

-Oinarrizko liburua: Brizendine, L. (2007). El cerebro femenino. RBA edo Brizendine, L. (2010). El cerebro masculino. RBA.
-Oinarrizko irakurketak izango diren testuak. Fakultateko kopistegian eskuratu ahal izango direnak.
-Ikasgaiko eGela plataforman zintzilikaturiko informazioa, materialak, etab.
-Ikaslearen Gida, eGela plataforman eskuragarri.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Aduriz, E. E. (2015). Ajerik gabe zahartzea helburu. Elhuyar: zientzia eta teknika, (320), 28-33.

Arrieta, A. U. (1999). Keinu pedagogikoa. Ikastaria: cuadernos de educación, (10), 83-93.

Brizendine, L. (2007). El cerebro femenino (Vol. 286). RBA. Edo, Brizendine, L. (2010). El cerebro masculino. RBA.

Fernández de Labastida Medina, I. (2005). Imagen corporal, salud y alimentación: confluencias en un estilo de vida ecológico. La imagen corporal, entre la biología y la cultura: antropología de la alimentación, nutrición y salud, 221-238.

Galarraga Aiestaran, A. (2009). Zer jan, hura izan... edo alderantziz. Elhuyar: zientzia eta teknika, (251), 23-27.

Galarraga Aiestaran, A. (2013). Azukrea Toxiko goxua. Elhuyar: zientzia eta teknika, 302, 24-27.

García, E. P., eta Marchena, J. A. M. (2013, Azaroa). Aproximación al concepto de educación para la salud: una perspectiva histórica. En I Congreso Virtual Internacional sobre Innovación Pedagógica y Praxis Educativa. INNOVAGOGIA 2012.

Grandes, G., Sánchez, A., Cortada, J. M., Calderón, C., Balagué, L., & Millán, E. (2008). Anexo I: Modelos teóricos de promoción de la salud y variables mediadoras en las intervenciones de modificación de hábitos y estilos de vida. En Estrategias útiles para la promoción de estilos de vida saludables en Atención Primaria de Salud. Investigación Comisionada. Vitoria-Gasteiz: Departamento de Sanidad, Gobierno Vasco.

Karrera Juarros, I. (2003). Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan. Sexu-hezkuntza, Boterea eta Ekintzan kokatutako Ezagutza Kritikoa. (4. Kapitulua: Ezagutza, boterea eta sexu-hezkuntza, 91-101). Udako Euskal Unibertsitatea. Bilbo.

Mozaffarian, D. (2013). Salt, sugar, and fat or branding, marketing, and promotion? The Lancet, 382(9901), 1322-1323.

Sarmiento Medina, P. J. (2013). Bioética ambiental y ecopedagogía: una tarea pendiente. Acta bioethica, 19(1), 29-38.

Venegas, M. (2013). La educación afectivosexual en el marco de la educación para la ciudadanía democrática y los derechos humanos. RASE: Revista de la Asociación de Sociología de la Educación, 6(3).
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Bach, E. (Koord.)(2008). Lo más cerca posible. Bases para una educación afectiva y sexual sana. Madril: CISSPRAXIS, S.A.
Cabanillas, M. C., eta Méndez, E. L. (2008). Educación para la salud: guía práctica para promover estilos de vida saludables. Ediciones Pirámide.
Fernando, M., Salvador, S., eta Rafael, G. (2004). Métodos y medios en promoción y educación para la salud. Espainia. Editorial UOC.
Galarraga Aiestaran, A. (2013). Dieta ona osasunerako eta ingurumenerako. Elhuyar: zientzia eta teknika, (298), 28-36.
Hik Hasi (2000). Afektibitatea eta Sexu Hezkuntza. 6. Monografikoa. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak, Xangorin. (2015eko azaroaren 2an kontsultatua.) http://www.hikhasi.eus/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=42&emota=6&dok_id=1136
Osasun Saila(2014). Osasuna, Pertsonen eskubidea, Guztion ardura. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua Nagusia.
Osasun Saila(2014). Osasun-sailaren ildo estrategikoak 2013-2016. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua Nagusia.
Palacio, J. M. A. (2007). Guía para el diseño y la mejora de proyectos pedagógicos de educación y promoción de la salud. Ministerio de Educación.
Perea, R. (2010). Promoción y educación para la salud: tendencias innovadoras. Madril: Ediciones Díaz de Santos.
Portillo, M. H., Portillo, R. M., & Rodrigo, F. (2012). Promoción de la salud y apoyo psicológico al paciente. MacMillan profesional. Maketa: Elhuyar Edizioak (2012an itzulia eta prestatua).
Serra Majem, Ll. y Aranceta Bartrina, J. (2005). Nutrición y Salud. Metodos, Bases Científicas y Aplicaciones. Ed. Masson (Bartzelona).
Torres Fermán, I. A., Beltrán Guzmán, F. J., Barrientos Gómez, C., Ochoa, D., eta Martínez Perales G., (2008). "La investigación en Educación para la Salud. Retos y perspectivas" Revista Médica de la Universidad Veracruzana, 8 (1).
Villaverde, M. N. (1998). La educación ambiental: bases éticas, conceptuales y metodológicas.
  • Aldizkariak:

-Ardatza aldizkaria: http://www.ehne.eus/index.php?option=com_content&view=category&layout=blog&id=16&Itemid=30&lang=eu
-Elhuyar Aldizkaria: Zientzia eta Teknologia: http://www.aldizkaria.elhuyar.eus/
-Hik hasi: www.hikhasi.eus/
-Ihitza aldizkaria: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-ihitza/eu/
-Journal of Education and Health Promotion: http://www.jehp.net/
  • Interneteko helbide interesgarriak:

-Alezeia. Asociación de educación para la Salud: http://www.alezeia.org/
-Emaize. Sexologia zentroa: http://emaize.com/?lang=EU
-EHNE. http://ehnebizkaia.eus/index.php
-Errigora proiektua: https://www.errigora.eus/es
-Hiri osasuntsuetarako nazioarteko fundazioa: http://www.healthycommunitiesinstitute.com/
-Ikastetxe osasuntsuen programa: http://webarchive.nationalarchives.gov.uk/20060715141954/wiredforhealth.gov.uk/
-OMEko hiri osasuntsuak: http://www.euro.who.int/en/home
-Osakidetza. Osasun Plana 2013-2020: http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf
-Saretuz. http://www.saretuz.com/
-UNESCOren prebentziorako hezkuntza-programa (GIB/HIESa, drogak eta abar): http://www.unicef.org/lifeskills/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/01/19
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es