Ogi apurrak

Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Unibertsitate Masterra

Psikodidaktika Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Unibertsitate Masterra

AURKEZPENA

Psikodidaktika da psikologiaren eta didaktiken arloetatik datozen problemen eremu amankomuna edo, zehatzago esateko, ikasketa/irakasketa prozesuak aztertzen dituen psikologiaren adarraren eta, eduki akademiko ezberdinen antolaketa eta ikasketa/irakasketa aztertzen dituen didaktikaren eremu amankomuna.
Master honi esker, hezkuntza eragileen prestakuntza akademikoan sakontzeaz gainera, hezkuntza ikerkuntzarako prestakuntza ere jasoko da.
Masterra ikasturte akademiko batean edo bitan egin daiteke. Ikasleak, gutxien dela, 30 kredituren matrikulazioa egin beharko du lehenengo ikasturtean.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es