Ogi apurrak

26314 - Hezkuntza Ekintzaren Teoria eta Praktika



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hezkuntza Ekintzaren teoria eta praktika ikasgaia Pedagogia graduko laugarren ikasturtean lantzen den gaia da. “Garapen profesionala eta Praktika Pedagogikoa” izenburua duen zazpigarren moduluan kokatua dago eta, practicumarekin batera, lehenengo lauhilekoaren formazio muina osatzen du. Practicumak eskaintzen duen formazio esperientziarekin erabat lotuta dagoen ikasgaia da, izan ere esperientzia horretatik abiatuz trebatuko baita ikaslea hezkuntza praktikaren inguruko analisia, hausnarketa eta interpretazioarekin zerikusia duten gaitasunetan, eta baita eraikuntza teoriko-pedagokioarekin zerikusia dutenekoekin ere.
Ikasgai honetan sakontzen diren hainbat gai aurreko ikasgai batzuetan ere landuak izan dira nolabait, batez ere “Pedagogia: hezkuntza teoriak eta erakundeak”, “Hezkuntza arloko ikerketa”, eta “Prestatzaileen prestakuntza” ikasgaietan. Gurea egoki bideratzeko, beraz, lagungarria izango da zenbait gai menperatuak izatea oinarrian, hala nola hezkuntza ikerkuntzarako paradigmen ingurukoak eta gure gertuko historian garaturiko perspektiba pedagogiko desberdinei buruzkoak.
Amaiera mailako ikasgaia denez, pedagogiako eremu ezberdinetan profesionalki garatzeko baliagarriak diren oinarriak finkatzen lagundu nahi da. Eremu horiek, zehazki, ikerkuntza-berrikuntza pedagogikoarena, orientazio eta aholkularitza pedagogikoarena, eta formazio eta ikaskuntza iraunkorrarena dira. Era berean, ikaslea trebatuko da bere proiektu pedagogiko propioa, Gradu Amaierako Lana kasu, garatzeko beharrezkoak izango dituen gaitasun zientifiko diskurtsiboetan.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Berariazko Konpetentziak:
1.- Gizaki eta hezkuntza erakundeenganako enpatiazko jarrera, abegikorra, elkartasun eta konfidantzazkoa azaltzea eta horretarako baldintza egokiak sortzea.

2.- Titulazioko moduluetan eskuratutako ezagutzez baliatuz, eta ekintza praktikoaren analisitik abiatuz, ezagutza teorikoa garatzea.

3.- Diziplinarteko ikuspegi batetik, praktika pedagogikoan erabil daitezkeen estrategia eta prozedura desberdinak eskuratu hezkuntza praktika hobetzeko asmoarekin.

4.- Taldean eraiki den ezagutza practicum-eko eskuhartzera transferitzea eta analizatzen jakitea.

5.- Besteen aurrean barne-hausnarketa prozesuak azaltzen jakitea, taldearen aurrean jarrera demokratikoa izatea eta taldeak egindako ekarpenekin talde-ezagutza eraikitzen jakitea.

Zeharkako Konpetentziak:
1-Ahoz komunikatzeko gaitasuna: aurkezpenak modu egituratuan egin, ezagutza teoriko/praktikoa integratuta.
2- Idatziz komunikatzeko gaitasuna: ideia eta iritzien argumentazioa eta justifikazioa (ezagutza teorikoa/praktikoa integratua); terminologia pedagogikoaren erabilera zorrotza; nazioarteko bibliografia iturrien eta esparru profesionaleko erreferentzien erabilera.
3- Ikasten ikasteko gaitasuna: zorroztasun zientifiko-akademikoaz, informazioaren bilaketa, aukeraketa, antolaketa eta kudeaketa.
4- Taldean lanean aritzeko gaitasuna: ideiak argi egituratu eta antolatu diziplina anitzeko taldeetan helarazteko.
5- Sortzeko gaitasuna: egoera aldakorretara egokitu, moldakortasuna eta malgutasunez, jokabidea aldatuta; ohiko arazo pedagogikoentzat irtenbide berriak proposatu; kalitaterantzago joera, ebaluazio indikatzaileak erabilita eta etengabeko hobekuntza xede.

Ikaskuntza Emaitzak:
-Benetako hezkuntza eta formazio testuinguruetan murgildurik, arazo pedagogikoak identifikatu eta teorikoki zedarrikatzen ditu.
-Practicumeko prozesuan identifikaturiko gertaera kritikoak sistematikoki analizatzen ditu.
-Arazo pedagogiko zehatzei begira esanguratsuak diren ekarpen teorikoak jasotzen ditu aurretiazko formazio prozesuan ikasitakoetatik eta sintetizatzen ditu.
-Hezkuntza praktika eta ekintza pedagogikoa interpretatzerakoan bereizten ditu paradigma teorikoak.
-Bizitako Hezkuntza errealitatearen inguruan talde hausnarketa eta interpretazio partekatua egiten du, lantaldeko gainontzeko partaideen ekarpenak eta interpretazio ikuspegi desberdinak kritikoki jasotzen dituelarik,kasu bakoitzean,banaka zein taldeka, sortzen diren dokumentuetan.
-Analogien azterketa eta sintesi teorikoa egiten dituelarik, formazio testuinguruetan identifikaturiko arazo pedagogikoak ezaugarritzen dituzten klabeak ateratzen ditu.
-Ikasleak bere praktika pedagogikoari buruz hausnartzen du. Bere hausnarketa modu ordenatu eta argian aurkezten du, ahoz zein idatziz, espezialista talde baten aurrean.
-Ikasleak argumentazio zientifiko-teorikoa, eta etikoa, eraikitzen du bere praktika pedagogikoa hobetzera zuzenduriko esku-hartze proposamena oinarrituko duena.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.- Hezkuntza ekintzaren Teoria eta Praktika.
- Hezkuntzan teorikoak eta praktikoak duen garrantzia. Hezkuntzaren Teoriaren izaera eta egitura.
- Teoria-praktika binomioaren inguruan ikuspegi desberdinetatik landu den pertzeptzioa:Ikuspegi Teknikoa, ikuspegi Hermeneutikoa eta ikuspegi Kritikoa.

2.- Hezkuntza praktikaren analisia, ikuspegi kritikotik egina.
- Zer da hezkuntza praktika?
- Hezkuntza praktiken kalitatea zuzentzen duten printzipioak.
- Gertaera Kritikoa tresna gisa: idazketa, analisia eta interpretazioa.

3.- Ezagutzaren eraikuntza eta ekintza pedagogikoa.
– Hezkuntza praktika eta ekintza pedagogikoa.
- Ezagutza ekintzan eta hausnarketa ekintzan.
– Hezkuntza praktikaren analisitik abiatuz ezagutza pedagogiakoa eraiki.

4.- Hezkuntza aldaketa eta konpromiso pedagogikoa.
– Aldaketaren irudiak: etika eta boterea hezkuntza praktikan. Etika eta boterea diskurtso pedagogikoan.

Metodologia

Gaiari dagozkion gaitasunak metodologia aktibo eta parte-hartzaileari jarraituz garatuko ditugu. Testuen analisian eta Gertaera Kritikoen idazketa, analisi eta interpretazioan oinarrituko gara batipat. Lan hauek burutuko ditugu bai praktiketarako eta mintegietarako ditugun orduetan, bai aurrez aurrekoak ez diren orduetan. Klase magistralen bitartez jasoko den ezagutza marko teoriko orokor eta erreferentziazkoa izango da, aipatu lanak egin ahal izateko baliagarria izan nahi duena. Ikasgelako dinamikak, bestalde, zera eskatzen dio ikasleari: parte-hartze aktiboa gelan, kideekin batera hausnartzeko jarrera egokia edukitzea, eta ikaskuntzaren aurrean jarrera arduratsua eta aktiboa izatea.

Ikasturtean zehar, eta saio bakoitza bukatu ondoren, ikaslea eguneroko bat idazten joango da, egunean egindakoaren sintesia jaso eta hausnarketa eginez bertan. Hausnarketa izango den horretan azalduko ditu egindako ikaskuntzak, aurkitu dituen zailtasunak eta horiei eman dien irtenbideekin batera. Egunerokoa eta astez aste egingo dituen praktikak portfolio batean jasoko ditu eta urte amaietan aurkeztuko. Portfolioa da ikasgaiaren entregagaietako bat.

Bigarren entregagaia sakontze lan idatzia izango da, gertaera kritikoen inguruan gelan burututako analisi eta interpretazio prozesuan landu den gairen edo arazoren bati buruzkoa.

Entregagaiei eta eginbeharreko praktikei buruzko zehaztasunak Ikaslearen Gidan aurkituko ditu ikasleak.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio eredua etengabekoa da (Gestiorako Araudia, 43. artikulua). Hau jarraitu ahal izateko, ordea, beharrezkoa izango da gutxienez %80an bermatzea aurrez aurreko orduetako asistentzia.

Goian adierazi jardueretan lortutako puntuazioen batuketa izango da ikasgaiko azken nota. Halaber, jarduera bakoitza gainditu egin behar da, gutxienez 10etik 5eko puntuazioa lortuta, azken batazbestekoa egin ahal izateko.

Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasleari egin beharko diote, idatzi bidez, eta azterketarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Bestalde, ikasleak, justifikatutako arrazoiengatik ezin badu egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo du, ikasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek ikasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.

Bukaerako proba froga idatzi zabala izango da, eta bertan hainbat galdera, arazo, eta kuestio teoriko-praktikoak izango ditu ikasleak egoki erantzun beharrekoak. Honela, ikasgaiko gaitasunak eta edukiak behar bezala menperatzen dituela frogatu beharko du.

Proba honetara ez aurkezteak deialdiari uko egin nahi zaiola esan nahiko du.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdiko proba froga idatzi zabala izango da, eta bertan hainbat galdera, arazo, eta kuestio teoriko-praktikoak izango ditu ikasleak egoki erantzun beharrekoak. Honela, ikasgaiko gaitasunak eta edukiak behar bezala menperatzen dituela frogatu beharko du. Froga honek jasoko du ikasgaiaren notaren %100a.

Proba honetara ez aurkezteak deialdiari uko egin nahi zaiola esan nahiko du.



Nahitaez erabili beharreko materiala

- Oinarrizko irakurketak izango diren testuen dossierra. Fakultateko kopistegian eskuratu ahal izango dena.
- Ikasgaiko Moodle gunean zintzilikaturiko informazioa, materialak etab.
- Ikaslearen Gida, Moodle plataforman eskuragarri.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Carr, W.(1996). Una teoría para la educación. Madrid: Morata.
Carr, W. (1990). Hacia una ciencia crítica de la educación. Barcelona: Laertes.
Hargreaves, A. (2003). Repensar el cambio educativo. Madrid: Amorrortu.
Monereo, C. (2010), "La formación del profesorado: una pauta para el análisis e intervención a través de incidentes críticos", REvista Iberoamericana de Educación, nº52, 149-178 orr.
Navarro, R.; López, A. y Barroso, P. (1998). “El análisis de incidentes críticos en la formación inicial de maestros. Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 1. (1). Disponible en, http://www.uva.es/aufop/publica/revelfop/v1n1rnh.htm,
Smyth, J. (1991). Una pedagogía crítica de la práctica en el aula. Revista de Educación, nº 294, pp 275-300.
Carr, W.; Kemmis, S. (1988). Teoría crítica de la enseñanza. Barcelona: Martínez Roca.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Altrichter, H. – Elliot, J. (2000). Images of educational change. Buckingham: Open University Press.
Carbonell, J.(2015), Pedagogías del siglo XXI. Alternativas para la inovación educativa. Barcelona: Octaedro..
Carr, W. (1993). Calidad de la enseñanza e investigación-acción. Sevilla: Diada Editora.
Imbernon, F. (2002). La investigación educativa como herramienta de formación del profesorado. Barcelona: Graó.
Moore, T.W. (1985). Introducción a la teoría de la educación. Madrid: Alianza.
Trilla, J. (2007) (coord.), El legado pedagogíco del siglo XX para la escuela del siglo XXI. Barcelona: Graó.
  • Aldizkariak:

Educational action research.
Educational researcher.
Educational theory.
Teoría de la educación.
Revista de educación.
Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado.
Tantak
Hik hasi

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es