Ogi apurrak

26331 - Antropologia Sinbolikoa



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Antropologiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

AZALPENA
Ikasgai honek ikusi nahi du diziplina antropologikoak nola definitzen eta aztertzen duen sinbolismoa. Gizarte antropologian sinbolismoa gai nagusienetakoa izan da, historian zehar ekarpen esanguratsuak eman dira antropologiatik sinbolismoa zer den aztertu ahal izateko. Horrela fokatze teoriko eta etnografia zehatzen bitartez hainbat gizartetan sinbolek dituzten esanahi eta funtzio aztertuko dira.

GAITASUNAK

1.    Sistema sinbolikoen konplexutasuna eta garrantziaz jabetzea gizarte antolaketaren azterketarako.
2.    Antropologia sinbolikoaren nondik norakoak ezagutzea eta diziplinaren bilakaeraren baitan kokatzea.
3.    Autore esanguratsuen ekarpenak identifikatu, eta lantzea eta berauen ekarpenak beste autoreenekin lotu, konparatu eta aztertzea.
4.    Esparru sinbolikoaren azterketek gizarte zientzietara dakartzaten ikuskerak bereganatzea, modu kritikoan.
5.    Irizpide kritikoa lantzea: testu zein bestelako euskarrien gaineko iruzkin kritiko eta informatuak ekoiztea.
6.    Testu antropologiko klasiko zein berriak ahoz zein idatziz modu argi, ordenatu eta zehatzean azaltzea, terminologia antropologikoa eta hizkera egokia erabiliz.

HELBURUAK
Gai, kontzeptu eta autore esanguratsuenak identifikatzea
Antropologia sinbolikoaren ekarpenak ikerketa etnografikoen bidez aztertzea
Kultura, gizarte eta testuinguru historiko desberdinetan sinbolo eta erritualen garrantziaz hausnartzea


EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1- Esparru sinbolikoa gizarte antropologiatik.
2- Kategoriak, sailkapenak eta eremu sinbolikoa.
3- Igarotze errituak.
4- Sinbolo eta erritualen lekua gizarte antolaketan.
5- Hizkuntza: sistema sinbolikoa.
6- Sinbolo eta errituak politikaren eremuan

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 42   18            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 63   27            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Idatzizko azterketa: 70 %
Ahozko jarduera: 30%

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

Klasean landu beharreko derrigorrezko irakurgaien bilduma.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

BATESON G. (1990) Naven: estudio de los problemas sugeridos por una visión compuesta de la cultura de una tribu de Nueva Guinea obtenida desde tres puntos de vista, Madrid, Jucar
DOUGLAS, M. (1973) Pureza y peligro, Madrid, Siglo XXI.
GEERTZ, C. (1988) La interpretación de las cultura, Barcelona, Gedisa
LEACH, E. (1985) Cultura y comunicación, Madrid, Siglo XXI.
SPERBER D. (1978) El simbolismo en general, Barcelona, Anthropos
TURNER, V. (1988) El proceso ritual, Madrid, Taurus.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es