Ogi apurrak

26333 - Euskal Kultura I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Antropologiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK:

1.Oinarrizko testu antropologikoak ahoz zein idatziz modu argian, ordenatuan eta zehatzean aztertzea eta aipatzea, eta terminologia antropologiko egokia erabiltzea.

2. Gizarte Antropologiaren oinarrizko kontzeptuak, gai-arloak eta eremu etnografikoak definitzea eta mugatzea.

3. Antropologiako hainbat teoriatatik defenditutako tesi eta ideia nagusiak ulertzea, aztertzea, laburtzea eta azaltzea.

4. Kultura kontzeptuaren hainbat adiera ulertzea, aztertzea, laburtzea eta azaltzea.

5. Etnizitatea kontzeptuaren hainbat adiera ulertzea, aztertzea, laburtzea eta azaltzea.

6. Antropologiako teoriak eta metodologiak egitearen eta garatzearen eta Antropologiaren testuinguru historikoaren eta soziokulturalaren arteko harremana ulertzea, aztertzea eta azaltzea.

7. Antropologoek proposatutako teoriak eta metodologiak lotzea, batez ere, euskal gizartearen eta kulturaren esparruan.

8. Kultura aniztasunaren eta giza erakundeen espazio- eta denbora-testuinguruak ezagutzea, eta horiek aztertzeko eta horietan esku hartzeko Antropologiaren aukerak ezagutzea.

AZALPENA:

Ikasgaiak euskal kultura ikerketa objetu, marko kognitibo edota gizarte eraikuntza gisa aztertzen du. XIX. mendean garatutako ikerlan eruditu zein folkloristak antropologiak euskal kulturarekiko garatutako interesa landuko da. Ardatz kronologiko bat jarraituz, lehenengo folkloristek egindako ikerlanak zein gizarte tradizionalen inguruan egindako lan klasikoak aztertuko dira, bereziki Humboldt, Aranzadi, Barandiaran edota Caro Barojak burututakoak. Gai ezberdinen artean, egile ezberdinek Euskal Herrian ematen ari diren aldaketa prozesuak nola aztertzen dituzten ikusiko da. Honi lotuta, aldaketa eta jarraikortasunaren gaia eta ardatz historikoak euskal kulturaren inguruan irudi bat osatzeko garaian duten papera landuko da.

HELBURUAK:

1.Gizarte antropologian oinarrizkoa den kultura nozioaren inguruan hausnarketa bultzatzea.
2.Euskal kulturaren inguruan antropologiak garatu dituen diskurtsoak, irudiak…, ezagutzea eta eztabaidatzea.
3.Euskal kulturarekin loturiko elementuak, prozesuak, praktikak ezagutzea eta aztertzea.
4.Orokorrean kultura eta euskal kultura eztabaidagai bihurtzea eta, hausnarketa horretatik sorturiko ondorioak komunikatzeko ahalegina egitea.
5.Planteatutako gaien inguruan garatutako eztabaidak eta hausnarketak modu kooperatiboan bideratzea.
6.Diskurtso antropologikoa modu sortzailean garatzeko eta plazaratzeko bideak irekitzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Sarrera: Euskal Herria, Vasconia, País Vasco… Euskal Kultura eta Antropologia. Zeri buruz ari gara?

2. Etnizitatea: Kontzeptua, bere garapen historikoa, ezbaia akademikoak eta osagarri funtsezkoenak (Lurraldea, paisaia, hizkuntza, historia, erlijioa...).

3. Euskal etnogenesiak, historian zehar

4. Estatua eta nazioa: gizarte zientziak euskal modernitatean.

5. Antropologia Euskal Herrian: Hasierak, ezbaiak eta garapena XX mendearen erdialderarte.

6. Egile esanguratsuak: Humboldt, Aranzadi, Barandiaran, Caro Baroja,...





Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

- Klasera datozen ikasleen kasuan (gutxienez klaseen %75era etrotzen direnak), ikasgaia gainditzeko bi lan idatzi egin beharko dute (batek kalifikazioaren %45a balio duela eta besteak %30a) eta testuen aurkezpen ahozko zein idatzia egin klasean (honek %25 balio duela)
- Klasera ez datozen ikasleen kasuan, amaierako azterketa idatzia (%100a) gainditu beharko dute edota, kasuan kasu, beste prozeduraren bat adostu irakaslearekin.

- Kasu guztietan azken azterketa egiteko aukera mantentzen da.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

ZULAIKA, J. (1.996): Del Cromañon al Carnaval. Donostia: Erein.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

CAMUS, B. (2.012): Para entender la cultura vasca. Madrid: La catarata.

JUARISTI, J. (2013). Historia mínima del País Vasco. Madril: turner.

SERRANO IZKO, B. (2006): Navarra: Las tramas de la historia. Iruñea: Euskal Kultur Elkargoa.

SMITH, A.D. (2004): Nacionalismo : teoría, ideología, historia. Madril: Alianza

ZULAIKA, J. (1.996): Del Cromañon al Carnaval. Donostia: Erein.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

ARANZADI, J. (2000): Milenarismo vasco. Edad de Oro, etnia y nativismo.
Madril: Taurus.

ARANZADI, T. (1959): La raza vasca. Donostia: Auñamendi

AZURMENDI, M. (1993): Nombrar, embrujar. Irun: Alberdania

AZURMENDI, M. (2013): Las brujas de Zugarramurdi. Madril: Almuzara.

BARANDIARAN, J.M. (1974). Obras completas, Donostia, La Gran Enciclopedia Vasca.

CARO BAROJA, J. (2.000): Los Vascos. Madril: Istmo.

CARO BAROJA, J. (2.014): Lope de Aguirre, traidor. Madril: Caro Raggio.

DENDALETCHE, C. (2.005): El archipiélago de los vascos. Una identidad moderna. Lleida: Milenio.

MARTÍNEZ GORRIARAN, C. (1993): Casa, Provincia, Rey. Para una historia de la cultura del poder en el País Vasco. Irun: Alberdania.

HUMBOLDT, W. (1999): Los Vascos. Madril: Roger.

URBELTZ, J.A. y URBELTZ, M. (2.012): Crómlech vasco y zorro japonés. Alzuza: Fundación Museo Jorge Oteiza.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es