Aurkezpena

Antzinaroko Zientzien Institutua (ICA/AZI) Euskal Herriko Unibertsitateak berea duen Ikerketa Instituto bat da, Antzinatearen eremuan ikerketa zein irakaskuntza lantzen duena, antzinateak gure garaian duen eragina aztertzea ahaztu gabe. AZIk antzinatearekin zerikusia duten alor guztiak ditu ikergai; nozio zabal horren barruan sartzen diren atalak nahi ditu garatu eta babestu, bereziki Euskal Herriko Antzinaroa osatuz gure inguru geografiko eta kulturalean gauzatzen direnak. Halaber, Fakultateetan eta Unibertsitate Sailetan behar den bezala landu egiten ez diren ikerketa eta irakaskuntza kontuan hartuko ditu.

Institutoaren ohiko ekintza gisa ondoko hauek daude: graduondoko ikastaroen antolakuntza, jardunaldiak, ikastaldi bereziak, kongresoak, zikloak, mintegiak; ikerketa aurreratua projektuen edo lantaldeen bitartez; azkenik Veleia aldizkariaren eta beste argitalpenen argitaratzea.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es