Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien Oroitidazkia: 2012-2013. Ikastaroa

  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2012ko urriaren 9tik abenduaren 11arte, Ikasketa Klasiko Espainiar Elkartearen Euskal Herriko Atalaren I. Simposioa eta  Klasikoen Irakurketa lagunduen IV Zikloa izan zen, Jesús Bartolomé Gómez eta Elena Redondo Moyano Institutuaren Greziar eta Latindar Filologia ataleko ikertzaileek antolaturik.
  • 2012ko azaroaren 19an UPV-EHUren Letren Fakultatean, Elena Torregarai (AZIren Antzinate Klasiko ataleko kidea) eta Coro Rubio (EHU) irakasleen ardurapean Nexos simbólicos entre viejos y nuevos imperios: Roma y Estados Unidos izeneko  nazioarteko I Jardunaldia izan zen.
  • 2012ko azaroaren 28tik 30era EHU-ren Letren Fakultatean Marcadores discursivos en lenguas de corpus delako nazioarteko biltzarra egin zen, Elena Redondo Moyano, Javier Alonso Aldama eta Maria José García Soler, Greziar eta Latindar Filologia ataleko ikertzaileek antolaturik.
  • Urte bereko abenduaren 3an EHUren Letren Fakultatean Clases de edad y género gaia aztertu zen Grezia Zaharrari buruzko II Jardunaldian. Ekitaldia Ana Iriarte Goñik eta Idoia Mamolar Sanchez-ek antolatu zuten, Antzinate Klasiko ataleko ikertzailea lehena eta Greziar eta Latin Filologia atalekoa bigarrena.
  • Erromatar Zuzenbide arloak antolaturik eta José Angel Tamayo Antzinate Klasiko ataleko ikertzaileak koordinatuta, Mundu Klasikoari buruzko IX Hitzaldi Zikloa egin zen EHUren Zuzenbide Fakultatean, 2012ko abenduaren 11tik 13ra.
  • Institutuaren Antzinate Klasiko, Antzinate Penintsular eta Greziar eta Latin Filologia ataleko zenbait kidek hitzaldiak eman zituzten, 2013ko otsaila eta maitaza bitartean, Roma dueña del mundo conocido III - Erroma, Mundu ezagunaren jabea III izeneko kurtsoan, Arabako Esperientzi Geleetako ikasle ohien elkarteak antolaturik eta Juan Santos Yanguas, Antzinate Penintsularreko ikerlariak antolaturik.