CV-Eva-Ferreira-García

Eva Ferreira García

Curriculum vitae

Barakaldon jaioa. Matematikan lizentziatua UPV/EHUn, Probabilitate eta Estatistikako masterra New York Unibertsitateko Courant Institutuan eta Ekonomian doktorea UPV/EHUn. Ekonomia Aplikatuan katedraduna 2005etik.

Ibilbide luzea du irakaskuntzan, ikerkuntzan eta transferentzian, eta horren erakusle ditugu aitortuta dituen lau ikerketa tarteak, transferentziako tarte bat eta Docentiaz programaren ebaluazio positiboa.

Kudeaketari dagokionez, UPV/EHUn Ekonomia Gaietako eta Akademia Antolaketako errektoreordea izan zen 2004-2008 bitartean, eta idazkari nagusia 2009-2012 bitartean. 2015etik 2019ra, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendari izan zen.

Azken urteotan, zabalkunde jardueretan parte hartu du, eta prestakuntzak eta ikerketak garapen jasangarriaren helburuekin bat egiten dutela nabarmendu du. Zehazki, 2020ko martxoaz geroztik, CEMATeko (Matematiken Espainiako Batzordea) adituen batzordeko kide da, koronabirusari buruzko datuak modelizatzen eta monitorizatzen laguntzeko.