Ogi apurrak

Fundazio eta beste erakunde hauetako partaidea da UPV/EHU

Erakundeak

EUEB (CRUE)
Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarrak (CRUE/EUEB) lukuru edo irabazi asmorik gabeko elkartea da, guztira, 76 unibertsitatek osatutakoa: 50 unibertsitate publiko, hauen artean UPVE/EHU, eta 26 unibertsitate pribatu.
Bere estatutuen 2.1 artikuluan ezarri bezala, EUEB bera osatzen duten espainiar unibertsitateen erakunde ordezkaritzarako organismo anitza, goi hezkuntza sustatu eta hobetzea helburu hartuta eta unibertsitateen arteko lankidetza eta solaskidetza eta botere publikoekiko eta gizarte eragileekiko lankidetza eta elkarrizketa bitarte direlarik.
Hortaz, EUEB unibertsitateen solaskide nagusia da egun  gobernu zentralaren aurrean eta funtsezko zeregina burutzen du espainiar estatuko goi hezkuntzaren inguruan garatzen diren arau guztietan oro. Era berean, era askotariko ekimenak sustatzen ditu ekoizpen sektore eta gizarte elkarteekin izan beharreko hartu emanak sustatzeko, bai maila nazional nola nazioartekoan, eta lan egiten du espainiar unibertsitatea balioan jartzearren.
Informazio gehiago:
www.crue.org

G9

Unibertsitateen G9 taldea lukuru asmorik gabeko elkartea da, honako unibertsitate publiko hauek osatuta:

  • Kantabria
  • Gaztela-Mantxa
  • Extremadura
  • Illes Balears
  • Errioxa
  • Oviedo
  • Euskal Herria
  • Nafarroa
  • Zaragoza

Horiek guztiak ezaugarri amankomuna dute: zein bere autonomia erkidegoko unibertsitate publiko bakarra da.

Bere eraketa 1997ko maiatzaren 16an sinatutako hitzarmenaren bidez burutu zen eta, bere estatutuen arabera, gizarte helburu bateratua du, alegia, taldea osatzen duten unibertsitate erakundeen arteko lankidetza sustatzea, bai irakaskuntza eta ikerkuntza jardueraren bai gestio eta zerbitzuen arloan.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea da egun G9 taldeko Antolakuntza Akademikoaren batzorde sektorialeko buru.

Informazio gehiago:

www.uni-g9.net

Fundazioak

UPV/EHUren UDAKO IKASTAROEN FUNDAZIOA
UPV/EHUren Udako Ikastaroen fundazioa 1993. urtean eratu zen. Fundazio mistoa da, izaera pribatukoa, irakaskuntza eta unibertsitate hedakuntzarako jarduerak antolatzeko helburua duena, erreminta arin eta eraginkorra izan gura duelarik UPV/EHUren Udako Ikastaroen eta bestelako jarduera batzuen antolaketarako, beti ere UPV/EHUren Udako Ikastaroen fundazioko patronatuak jarduera bakoitza integratu edo egiteko erabakiz gero.
Lankide eta laguntzaile nagusiak ditu Donostiako udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, nagusiki Hezkuntza sailaren bitartez, eta BBVA fundazioa.
UPV/EHUren UDAKO IKASTAROEN fundazioak Donostiako MIRAMAR jauregian du egoitza.
Informazio gehiago:
www.uik.eus/
opendata.euskadi.eus/catalogo/contenidos/fundacion/gip49/es_def/index.shtml

EUSKAMPUS FUNDAZIOA
Euskampus fundazioa 2011ko uztailaren 19an eratu zen, bazkide guztien lankidetzaz batera, UPV/EHUren modernizazio eta nazioarteko prozesua sendotu eta bizkortuko duten ekintzak diseinatu, koordinatu eta gauzatzeko xedeaz, Euskampus proiektua garatuta. Fundazioaren figura juridikoa hautatu zen hobekien moldatzen delako Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektuaren helburuetara. Hortaz, Euskampus fundazioak elementu giltzarri bihurtu nahi du euskal I+G+B dinamizatzerakoan eta nazioarteratzerakoan, bere lurraldearekiko gizarte erantzukizun eta integrazioa lortzeko bokazio argiaz. Bordeleko unibertsitatea fundazioaren europar bazkide estrategikoa da, IdEX bikaintasun ekimenaren bidez, eta nazioarteratzeko prozesua osatzen duten ataletako zati giltzarria; izan ere, makina bat ekintzatan hartzen du parte, elkarren artean nazioarteko bikaintasun eta mugaz gaindiko euroeskualdeko campusa osatzeko helburuaz.
UPV/EHU, Tecnalia eta DIPC dira Euskampus fundazioaren kide fundatzaileak. Ormazabal Corporate Technology, CAF, Kutxabank eta Ikerbasque ere kide dira. Ohorezko patronatuko kidea da Manuel Tuñón de Lara Bordeleko unibertsitateko errektorea eta IdEx Bordeaux-eko presidentea.
Euskampus fundazioak UPV/EHUren ERREKTOREGOaren eraikinean du egoitza, Sarriena auzoa z/g. Leioa. Bizkaia.
Informazio gehiago:
euskampus.ehu.es/
opendata.euskadi.eus/catalogo/contenidos/fundacion/f312/es_def/index.shtml

EUSKOIKER

Euskoiker fundazio bat da, UPV/EHUren eta euskal gizartearen arteko harremanak sustatzeko helburua duena, nagusiki ikerkuntzaren bultzatzeko eta hezkuntza jarduerak egiteko.
Fundazioaren oinarrizko jarduera, irakaskuntza eta ikerkuntzarako sailkapena izanik, UPV/EHUrekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren babesean egiten da ikerkuntzari begirako kontratuak buru daitezen.
Patronatuko kide fundatzaileak dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, hiru foru diputazioak, Bizkai, Gipuzkoa eta Araba, eta hiru merkataritza ganbera (Bilbokoa, Gipuzkoakoa eta Arabakoa).
Fundazioko patronatua da bere gobernu eta administraziorako organoa eta 12 kide ditu, honetara banatuta:

  • Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko 6 kide:
  • Errektorea, presidenteorde gisa eta beste 5 kide, berak izendatuta.
  • 3 kide, bana Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko diputazio bakoitzeko.
  • 3 kide, bana Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako merkataritza ganbera bakoitzeko, fundazioko presidentzia txandaka eta bi urtetan behin daramatenak.

1979. urtetik ari da lanean eta, 30 urte hauetan, ikerketa proiektu franko gestionatu eta aliantza estrategikoak egin ditu, ikerkuntzaren emaitzak aurkezteko foro ezberdinetan hartzen duelarik (FOROTECH, PROMA, TECNOVA).
Halaber, Euskoiker Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kidea da (ZTBES) (Innobasque) eta Unibertsitate-Enpresa Fundazioen Espainiar sarekoa (RED FUE) eta, gainera, Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulego (IETB) gisa dago katalogatuta estatu mailan (OTRI/IETBren sareko webgunea).
Urtero, fundazioak Euskoiker ikerkuntza sariak ematen ditu eta Burdinola sariak gestionatzen ditu ikerkuntza jarduna aintzatesteko helburuaz.
Informazio gehiago:

www.euskoiker.ehu.es

AZKUE FUNDAZIOA
AZKUE FUNDAZIOA irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da eta EAEko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago. Foru fundazioa ere bada 2013ko urtarrilaren 1etik, 1/2013 Foru Arauaren ondorioz.

Azkue Fundazioaren xedea da euskararen erabilera modu dinamikoan sustatzea, teknologia baliatuz eta garai berrietara moldatuz.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Azkue Fundazioko Patronatuko kidea da Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin, Euskaltzaindiarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
http://www.azkuefundazioa.eus

http://www.bizkaia.eus/home2/Transparencia/TransparenciaGruposEntidades_listar.asp?idioma=CA&GRT_Emp_Codigo=51
 

Museoak

MEDIKUNTZAREN ETA ZIENTZIAREN HISTORIAKO EUSKAL MUSEOA
Gaur Medikuntzaren eta Zientziaren Historiako Euskal Museoa denaren sorrera 1974. urtean hasitako biltze proiektuan datza, José Luis Goti Iturriaga doktoreak, orduko Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako orduko presidentea eta UPV/EHUko Medikuntzaren Historiako irakasleak bultzatuta. Geroago, 1982an museoaren fundazioa sustatu zuen.
Berez, Medikuntzaren Historiari buruzko museoa da baina teknologiaren eta natur zientzien museoa ere bada, izan ere, XIX eta XX. mendeetako objektu mediku eta zientifikoen bilduma handia gordetzen baitu, Euskal Herriko mediko, ospitale eta beste erakunde batzuek erabilitako objektuak. Erakutsitako objektu gehienak frantsesak, alemanak eta Europako beste herrialdeetako batzuetakoak dira. Sei mila pieza baino gehiago kontserbatu eta erakusten dira, medikuntzaren espezialitate guztietakoak eta zientziaren beste diziplina batzuetakoak.
Museoan bada ere biblioteka handi bat, XIX eta XX. mendeetako funtsekin, hauen artean Basurtuko ospitaleko biblioteka historikoa eta XIX. mendeko zenbait hiztegi entziklopediko, Dictionnaire encyclopédique des sciences médicales de Dechambre (100 lib.)  edo 1821eko Diccionario de Ciencias Médicas (38 lib.) nabarmentzen direlarik
Gure ondare zientifikoa gordetzeaz gain, museoak, unibertsitate ikastegi izanik, badu ikerkuntza eta irakaskuntzarako xedea. Ikerkuntzaren arloan, gaixotasunen historia, geofisika edo meteorologia bezalako gaien ikuspegi globala batzeko asmoa du, tokiko errealitatearekiko interesaz batera, osasunaren eta zientziaren zenbait alderdiren inguruan. Irakaskuntzari dagokionez, bertako mintegi aretoan, eskolak eman eta praktikak egiten dira, osasunaren arloari loturiko titulazioetako zenbait irakasgaitan. Bertako funtsak eta edukiak medikuntzaren eta, oro har, zientziaren historialarien esku jartzeaz gain, saiatzen da bere jakintza jendeari eta gizarteari helarazten.
Erakusketa iraunkorrarekin batera, aldi baterako erakusketak ere antolatzen ditu, gai ezberdinei buruz eta lankidetzan jardun ohi du beste erakusketa eta ekimen nazionalekin.
Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea da fundazioko zuzendaritza kontseiluko burua.
Informazio gehiago:
www.ehu.eus/es/web/basque-museum-medicine
www.ehu.eus/documents/1970815/0/RETRATO.+Museo+Vasco+de+Historia+de+la+Medicina

HEZKUNTZAREN MUSEOA. HMUSEOA

HMUSEOA UPV/EHUren Hezkuntzaren Museoa 2016ko urriaren 24an inauguratu zen, 2014ko ekainaren 5ean hasitako proiektuari amaiera emanik; izan ere, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak UPV/EHUren Hezkuntzaren Museoa (ME-UPV/EH-UHM) sortzeko erabakia hartu baitzuen, unibertsitatearen egituran integratuz.

ME-UPV/EH-UHMren helburu nagusia da Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historikoa berreskuratzea, zaintzea eta ezagutaraztea. Bestalde, museo pedagogikoen ohiko erabilerez eta helburuez gain (historia eta hezkuntza ondarea katalogatzea eta zaintzea), ondare horren ikerketa eta erabilera didaktikoa ere izango ditu xede. ME-UPV/EH-UHMk erantzuna eman nahi dio Euskal Herriaren hezkuntza ondare historikoa gorde, aztertu eta zabaltzeko bekarrari, Euskal Herriaren garaiko historian izandako hezkuntza erakunde eta eskolako praktiken kultura materialaren historiari loturiko arlo guztietan oro aritutako prestakuntza gune bihurtu delarik, bertako irakaskuntza guneak eta, oro har, edozein pertsona helburu duten erakusketa egiteko eremua izateaz gain.

Informazio gehiago:

www.ehu.eus/es/web/museoeducacion/home

Beste organismo batzuk

BIOFISIKA. BASQUE CENTRE FOR BIOPHYSICS
BIOFISIKA. BASQUE CENTRE FOR BIOPHYSICS
Biofisikaren unitateak, 1999.ean sortuta, izandako ibilbide trinko eta emankorra ikusita, ezinbesteko bihurtu zen fundazioa bezalako egitura bat izatea, bere eginbeharrean aurrera egiten lagundu eta jarraitu ahal izateko behar diren baliabideak bideratuko dituena, biofisikaren arloan ikertu eta horretan aditutako profesionalak hezteko.
Biofisika Bizkaia Fundazioa 2007an sortu zen funtsak eta diru laguntzak bideratzeko helburu nagusia hartuta, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko ( eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Biofisika Unitatea zentro mistoaren jarduerak behar bezala garatze aldera. 
BIOFISIKA ikergune bat da, UPV/EHUk eta IZGK/CSICk elkarrekin osatutako, Biofisika Bizkaia (FBB) fundazioak babestuta. Erakundeen hiruki hau elkarren osagarri suertatzen da eta funtsezko agertzen da gunearen funtzionalitatea bermatzerakoan eta lehenago eta aurreko helburu arrakastatsuak lortzerakoan.
2009. urtean, Biofisika Bizkaia fundazioa Basque Excellence Research Centre (BERC) moduan izendatu du Eusko Jaurlaritzak biofisikaren arloko ikerkuntza sustatzeko helburuaz.
UPV/EHU fundazio honetako kide da José Luis Martín González Ikerketaren arloko errektoreordearen eta Félix M. Goñi Urcelay, José Luis Rodríguez Arrondo eta Jon Arrieta Mardaras irakasleen bitartez.
Informazio gehiago:
http://biofisika.org
http://www.fundacionbiofisicabizkaia.org
http://www.csic.es/centros-de-investigacion1/-/centro/3000?_centres_WAR_centresportlet_gsa_index=false

DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTREDonostia International Physics Center (DIPC) fundazioa gune intelektual gisa sortu zen materialen zientzietan egindako oinarrizko ikerkuntza eta oinarrizko ikerkuntza bideratua maila gorenean garatu ahal izan eta sustatzea helburu nagusia hartuta. Sortu zenetik, DIPC erakunde irekia eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari oso lotua, Euskal herrian materialen arloan egiten den oinarrizko zientzia nazioarteratzeko plataforma gisa jardun delarik.

Bere bizitza laburrean, DIPC fundazioa oinarrizko ikerketaren nazioarteko erreferente bihurtu da materialen fisikaren arloan. Garrantzia hori bistan geratzen da fundazioan ikertzen egon diren ikertzaileen kalitateagatik, bertan egindako nazioarteko kongresuen mailagatik, eta, batez ere, DIPCen garatutako jardueren ondorioz lortutako ekarpen zientifikoen garrantziagatik.

1999. urtean sortu zen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donsotiako udalaren eta Gipuzkoa eta Donostiako Kutxaren arteko erakunde lankidetzaren fruitu. 2004an Naturcorp Multiservicios S.A. gehitu zen eta ondoren, 2005ean, Telefónica S.A.

DIPCek Pedro Miguel Etxenike Landiribar UPV/EHUko irakasle eta Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna du presidente eta bertako presidenteordea da, hau ere, Juan Colmenero Leon UPV/EHUko irakasle eta materia kondentsatuaren fisikako katedraduna. DIPCeko idazkaria Alberto Lopez Basaguren UPV/EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea da. DIPCeko egungo zuzendaria Ricardo Diez Muiño da.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta José Luis Martín González Ikerketaren arloko errektoreordea Donostia International Physics Center fundazioko patronatuko kideak dira.

Informazio gehiago:
http://dipc.ehu.es

MATERIALEN FISIKA ZENTROA
1999.ean sortu zen ikerketa zientifikoen goi kontseiluaren (IZGK/CSIC) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko ekimen batetik, gure eskumenen arloan jakintzaren mugak eraitsi ahal izateko aspaldiko grinari bidea eman eta zientzi ikerkuntzan bikaintasunezko izana duten talde egonkorrak elkartu ahal izateko. Materialen Fisika zentroaren lan zientifikoaren kalitateak sariak jaso ditu Eusko Jaurlaritzaren aldetik, BASQUE EXCELLENCE RESEARCH CENTER (BERC) programaren bidez.
Materialen Fisika zentroak harreman estuak ditu beste ikergune batzuekin, Donostia International Physis Centre eta CICNANOGUNErekin, esaterako.
http://cfm.ehu.es/

INNOBASQUE
Lukuru asmorik gabeko elkarte pribatua da, gizarte zibila, enpresak, eragile zientifiko teknologikoak eta administrazioa batzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoari desiratutako etorkizun hobea elkarren artean eraiki dezagun, euskal gizartearen egungo eta geroko bizi kalitatearen hobe beharrez.
Eginkizun nagusia berrikuntzan du eta lan egiten du 2030. urtean Euskal Autonomia Erkidegoa berrikuntzarako europar erreferentea izan dadin.
Era berean, Innobasque zientzia, teknologia eta berrikuntzarako euskal sarearen eragile berezia da, Eusko Jaurlaritzaren ekimenaz 2007an sortua, berrikuntzarako politika berriak diseinatu, inplementatu eta sustatzen lagun ziezaion.
Estatutuen 2. eta 3. artikuluen arabera, elkartearen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntzaren garapena bultzatu eta sustatzea, bai teknologiari dagokiona nola teknologiatik kanpokoa, ekimenerako eta sormenerako sena garatuz; era guztietako euskal antolakundeen lehiakortasuna eta ekonomia areagotuz, lehenengo, bigarren eta hirugarren sektoreetan eta euskal gizarte osoaren egungo eta geroko bizi kalitatea hobetuz. Erakunde estrategikoa izanik, Innobasqueren helburu nagusia da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan transformazio prozesuak sustatu, dinamizatu eta monitorizatzea, gizarte berritzailea izango bada eremu eta arlo guztietan.
Mila erakundek baino gehiagok osaturik, Innobasqueren bazkideen artean euskal gizarte osoaren ordezkariak daude: gehienak eragile pribatuak dira, enpresa traktoreak, ETEak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, enpresari eta langileen ordezkariak, administrazioaren ordezkariak eta zientzia, teknologia eta berrikuntzarako euskal sareko kide ia guztiak.
Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea Innobasqueren zuzendaritza batzordeko kidea da.
Informazio gehiago:
http://www.innobasque.eus

IK4- TEKNIKER
IIk4-TEKNIKER lukuru asmorik gabeko fundazio pribatua da, 1995ean eratuta, ikerkuntza teknologiko eta industrialean diharduena. Ik4-TEKNIKERek bildu egiten ditu bere gaitasun eta teknologiak eta merkatura bideratzen ditu ekoizpen bilbearen sektore industrial funtsezkoenetan aplikatzeko, hala nola:

  • Aeronautika eta espazioa
  • Automozioa
  • Biomedikuntza
  • Energia berriztagarriak
  • Zientziaren industria
  • Azpiegiturak
  • Makina erreminta eta fabrikazioa.
  • E-osasuna eta gizarte teknologia.

Berrikuntzarako arloa ere badu, egungo enpresek aurrean dituzten lehiakortasun erronka berriei aurre egiteko laguntzearren.
Bere patronatuko batzarrean 20 kide ditu, horietatik 8, erakundeak eta 12, inguruko enpresak dira. UPV/EHU da egungo patronatuko kideen artean den unibertsitate bakarra.
Informazio gehiago:

www.tekniker.es

TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA

Nahiz Tecnalia Research&Innovation fundazioa berez 2010ean eratu bazen ere, fundazio urtea aurkitu nahi bada 1955 urtera arte jo beharra dago. LABEIN ("L. J. Torrontegui" Entsegu eta Ikerkuntzetarako laborategiak) sortu baitziren orduan, Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskolari atxikitako eraikinean. Bere estatutuetan jasotzen zen, 3. artikuluan, UPV/EHUrekiko lankidetza bere helburuetako bat bezala, bereziki, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoarekin irakaskuntza eta ikerkuntza eman eta zabaltzeko jarduera programatu eta garatzeko.
Geroago, 2010. urteko estatutuek diote, 3. artikuluan, fundazioaren helburu eta xede dela ikerkuntza eta berrikuntzarako jarduerak sustatu, garatu eta zabaltzea, gizartea hobetzeko tresna gisa hartuta eta, oro har, komunitate guztiaren onerako eta, partikularki, konfiantza fundazioan eta bertan lan egiten duten pertsonengan jarri duten enpresa, erakunde eta antolakundeen onerako. Helburu fundazional hauekin bat etorrita, xede nagusia du jakintza teknologikoaren sortzea eta berori aplikatzea enpresen teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lehiakortasuna garatu eta indartzearren.
Eta 3.2a) artikuluan gehitzen du fundazioak bere helburuak beteko baditu, besteak beste, ikerketa funtsezko edo industrialerako proiektuak, teknologia garapen eta berrikuntzarakoak egingo dituela, bakarrik edo enpresa, unibertsitate eta ikerketa gune publikoekiko lankidetzaz eginak, jakintza teknologikoa sortu eta zabaltzeko.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea fundazioaren patronatuko unibertsitate kide bakarra da, José Luis Martín Gonzalez Ikerketaren arloko errektoreordea ordezkari duelarik.
Informazio gehiago:
https://www.tecnalia.com/eu/
http://www.euskadi.eus/web01-a2aderre/es/contenidos/fundacion/f69/es_def/index.shtml

NANOGUNE, CIC NANOGUNE IKERKUNTZA KOOPERATIBORAKO GUNEA

NANOGUNE ikerkuntza kooperatiborako gune edo IKG dugu. IKGak euskal gobernuak sustatutako egiturak dira, lehenengo lerroko oinarrizko eta aplikatutako ikerkuntza finkatuko lukeen lankidetza esparru eraginkorra sortzeko helburua dutenak, teknologiaren transferentzia bultzatzeko eta euskal industriak arlo estrategikoetan duen lehiakortasuna areagotzeko.
NANOGUNE IKG, legez, 2006ko otsailaren 28an eratu zen lukuru asmorik gabeko elkarte pribatu gisa. 2009ko urtarrilean, abangoardiako azpiegitura inauguratu zen.
Honako bazkide hauek osatzen dute elkartea:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
International Physics Center
Tecnalia
IK4
Petronor
Ikor
CAF

Jose Maria Pitarke de la Torrea UPV/EHUko irakaslea da ikergune honetako zuzendaria.

Informazio gehiago:

http://www.nanogune.eu

GAIKER IK4
Teknologia gunea da, ikerkuntzan eta enpresetarako zerbitzu teknologiko eta berritzaileen eskaintzan diharduen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua. 1985.ean sortu zenetik, enpresa bilbearen garapen teknologiko eta lehiakortasunean ari da, ikaskuntzaren eta espezializazioaren bidez; gerora, fundazioko kide eta bere jakintza arloen inguruko teknologien bezeroei, alegia, bioteknologia, ingurumen eta birziklapena eta plastiko eta konpositeen arloetako bezeroei transmititzeko.
Nahiz elkarte moduan 1985ean sortu, 1997tik aurrera lukuru asmorik gabeko fundazio pribatua da. Inguru gertueneko bilbe industriala osatzen duten 16 enpresa nabari dira, fundazioaren patronatuaren bidez ordezkatuta, proiektu honen sostengatzaile, Bizkaiko foru aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) babesarekin batera.
UPV/EHUren ordezkaria eta patronatuko kidea da Arturo Muga Garapen Zientifiko eta Teknologikoaren arloko errektoreordea.
Informazio gehiago:
http://www.gaiker.es
http://opendata.euskadi.eus/catalogo/contenidos/fundacion/f34/es_def/index.shtml

MINTZOLA FUNDAZIOA
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Villabonako udalarekin eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin batera, UPV/EHU MINTZOLA FUNDAZIOAren kide eratzaile da, honako helburu hau duen irabazi asmorik gabeko erakundea:
1) Euskarako ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izan.
2) Gizarteak ahoz komunikatzeko duen premiei behar bezala erantzun.

Ikerkuntza da helburu bi hauen arteko lotunea eta, ondorioz, Mintzola fundazioaren eginkizun nagusia ahozkotasunaren ikerketan datza.

Informazio gehiago:

http://www.mintzola.eus/eu
http://opendata.euskadi.eus/catalogo/contenidos/fundacion/f250/es_def/index.shtml

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es