Programa de actividades 2015-16

idazkaritza-nagusia_gobernu-batzordea_jarduera-programa

Jarduera programa

1. programa. Ikasleak, gure izatearen arrazoia

1.1.- Ekiletza eta laneratzea sustatzea
1.1.1. Hiru campusetako Enplegu Guneek eskainitako zerbitzuak indartzea eta ikasleengana hurbiltzea.
1.1.2. Ekiletzaren arloan laguntza eta aholku ematea ikasleei, autoenplegua sustatze aldera; kooperatiba eta enpresa arloko prestakuntza ematea.
1.1.3. Titulazioen enplegagarritasunaren egungo egoera eta titulatuek duten laneratze egoera aztertzea, enplegagarritasuna hobetze aldera ekintzak zehazteko.
11.4. EHUAlumni proiektua diseinatzea eta ezartzea.


1.2. Ikerketarako bokazioa sustatzea
1.2.1. Ikerketako Zerbitzu Nagusietara bisita dibulgatiboak egiteko programa zehaztea lanbide heziketako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat, bai eta graduko ikasleentzat ere.
1.2.2. SGEIker unitateak ikergune legez identifikatzea graduko ikasleek praktika jarduerak egin ditzaten beren unitateetan.
1.2.3. Lantokiko Prestakuntza programako ikasleak SGIKer unitateetan hartzea.


1.3. Ikasleen partaidetza unibertsitateko jardueretan
1.3.1. Ikaskideen arteko Tutoretza Plana unibertsitateko beste ikastegi batzuetara zabaltzea.
1.3.2. Ikasleen I. Partaidetza Planaren ezarpen eremua zabaltzea eta partaidetza batzordeak martxan jartzea.
1.3.3. Ikasleen ordezkaritzako elkarte sektorialek kanpoko foroetan duten parte hartzea sustatzea.
1.3.4. Taldeko ordezkaria aukeratzeko protokoloa onartzea eta sozializatzea.
1.3.5. Ikasleei zuzendutako jardueretarako laguntzen berri zabaltzea ikastegietan eta aholku ematea.
1.3.6. Unibertsitateko elkarteak sortzeko ekimenak bultzatzea. Ikasleen elkarteei buruzko eskuliburua osatzea.
1.3.7. U-9aren  Unibertsitate arteko VIII. Eztabaida Ligan parte hartzea.
1.3.8. Unibertsitateko IV. Euskarazko Eztabaida Liga antolatzea: gonbita egitea inguruko 6 unibertsitateei (EA, Nafarroa eta Iparraldekoei).
1.3.9. UPV/EHUren irudia zabaltzen lagundu duten ikasleak saritzeko VI. Deialdia egitea
1.3.10. Ikasleen ordezkarien lana aitortzeko ekitaldia egitea.

 

1.4. Kalitatezko prestakuntza, irekia eta berritzailea
1.4.1. Enpresak sortzeko eta bestelako egoeretarako ekimena eta gizarte erantzukizuna bultzatzeko jarduerak garatzea.
1.4.2. Euskarazko irakats materialak argitaratzea, eta euskarazko materiala urriagoa den diziplinetan materialak sortzea bultzatzea. Materiala prestatzeko laguntza deialdiak egitea irakasle-ikertzaileentzat.


1.5. Unibertsitate aurreko ikasleen eta unibertsitateko ikasleen artean graduei buruzko ezagutza zabaltzea
1.5.1. Ikasleentzako Argibide Zerbitzua indartzea, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko ikasleei irakaskuntzaren arloko informazioa helarazteko zubi izan dadin. Ikasleei unibertsitateko graduei buruzko banan banako informazioa ematea eta aholku eta laguntza ematea.
1.5.2. Bigarren hezkuntzako orientatzaileek eta helduen hezkuntzarako ikastetxeek unibertsitatearekin dituzten harreman bideak hobetzeko jarduerak proposatzea eta sinergiak eratzea: topaketak, materialak…
1.5.3. Jarduerak antolatzea unibertsitate aurreko ikasleei UPV/EHUri buruzko informazio akademikoa eta eskainitako ikasketetarako orientazioa emateko xedez: unibertsitateko orientazio azokak, Ateak Zabaltzeko Egunak, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako informazio saioak, lan esperientziaren bidezko sarrera, batxilergoko ikasleentzako jarduera praktikoen programa, goi mailako zikloetatik, ikasketa artistikoetatik eta kirol ikasketetatik sartzeko bidea.
1.5.4. UPV/EHUko eskaintza akademikoari buruzko informazioa emateko materialak eguneratzea: graduetako triptikoak eta graduetako eskuliburuak jakintzaren alorren arabera banatuta, eta orientazio gidaliburuak.
1.5.5. IAZren jardueren berri zabaltzea zerbitzu horren web gunearen bidez eta beste komunikabide batzuen bitartez.


1.6. Ikasleentzako Laguntza Psikologikoa
1.6.1. Eskaria egiten duten ikasleei laguntza psikologikoa ematea, hiru campusetan, SPA/PAZari buruzko araudiari jarraituz.
1.6.2. Ikasleentzako programa psikoedukatiboak eskaintzea.

 

2. programa. Administrazio eta zerbituetako langileak

2.1. Giza baliabideak arrazionalizatzea eta modernizatzea.
2.1.1. AZPkoen zenbait antolaketa egitura berraztertzea.
2.1.2. Ikastegien berrantolaketak eragindako aldaketak egitea Lanpostuen Zerrendan eta organigrametan.
2.1.3. Lan bermeak mantentzeari begira 2014ko irailaren 17an onartutako akordioa betetzea.
2.1.4. 2016ko lanaldiko zirkularra ezartzea, aldez aurretik sindikatuekin negoziatuta.
2.1.5. Lan poltsak eguneratzea.
2.1.6. 2014-2017 aldirako Prestakuntza Plana garatzea.
2.1.7. Balorazio Batzordea eratzea lanpostuen balorazio prozesuari berriz ekiteko.
2.1.8. Telelana ezartzea.


2.2. Enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna
2.2.1. Lanean hasteko eta promoziorako prozesuetan ezartzen diren arautegia aztertzea.


2.3. Erretiroak
2.3.1 Arloko araudia aztertzea Erretiroen Batzorde Teknikoan.

3. programa. Irakasle eta ikertzaileak

3.1. Jardun Akademikoaren Plana
3.1.1. Jardun Akademikoaren Plana berritzea.
3.1.2. 2015/16 ikasturtean Jardun Akademikoaren Planaren berritzearekin lortutako datuak aztertzea.


3.2. Irakasle eta Ikertzaileen Plan Zuzendaria
3.2.1. Irakasleen lehenengo plan zuzendariak emandako emaitzak aztertzea eta bigarren plan zuzendaria osatzeko lanekin hastea.


3.3. Irakasleen eta ikertzaileen prestakuntza
3.3.1. Irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza programak diseinatu eta garatzea promozioa errazte aldera.
3.3.2. Ikastaroen eskaintza hobetzea irakaskuntzaren arloko prestakuntzarako eta irakasleen lana eguneratzeko.
 

4. programa. Graduko eskaintza irekia eta berritzailea

4.1. Hezkuntza eredua hobetzea eta graduko eskaintza egokitzea
4.1.1. Ikasketen kalitatea hobetzea tituluen jarraipenerako eta akreditazioetako txostenen ebaluazioak eta emaitzak oinarri hartuta.
4.1.2. Graduko Ikasketen Plan Estrategikoa osatzea.
4.1.3. Ikasleen ikasketen arloan duten iritzia biltzea eta aztertzea.
4.1.4. Tituluei buruzko informazio garrantzitsua eskuragarri dagoela bermatzea, adierazleen eta ebidentzien gardentasuna bultzatuta.
4.1.5. Tituluak eskaintza berrira egokitzea eta titulu bikoitzak bultzatzea.


4.2. IKTen erabilera bultzatzea bai ikasgelako bertako zein ikasgelaz kanpoko prestakuntzan
4.2.1. Eduki digitalen arloko prestakuntza eta mota horretako edukiak sortzea sustatzea
4.2.2. Prestakuntza birtualerako kalitatezko proposamenak bultzatzea, etengabeko prestakuntza premiak asetzeko ere balioko dutenak.


4.3. Esperientzia Geletako ikasketa eskaintza
4.3.1. Esperientzia Geletako eskaintzari buruz informazio gehiago ematea eta hedatzea.


4.4. Ikasleen prestakuntza osoa
4.4.1. Zeharkako prestakuntzako jarduerak sustatzea, batez ere gizarte erantzukizunaren arloa eta ikasleak pertsona legez haztea helburu dutenak.


4.5. Titulatuen laneratzea
4.5.1. Lan arloko erakundeekin akordioak bultzatzea, praktikak eta gradu amaierako lanak egiteko.


4.6. Kalitatearen arloko akreditazioak eta ziurtagiriak garatzea
4.6.1. Ikastegiei aholku eta laguntza ematea AUDIT programaren bidez Kalitatearen Bermerako Barne Sistema (KBBS) ezartzeko.
4.6.2. Irakasleen ebaluaziorako tresnak eguneratzea eta emaitzen gardentasuna bultzatzea.
 

5. programa. Nazioartean erakargarria izango den graduondoko eskaintza, gure inguru ekonomiko eta sozialera egokitua

5.1. Graduondoko eskaintza jasangarria eta kalitateduna
5.1.1. Ikerketako master lehiakorrak eta master profesionalak bultzatzea.
5.1.2. Masterrei laguntza ematea praktikak eta master amaierako lanak egiteko xedez erakundeekin hitzarmenak eginda.
5.1.3. Master eta doktorego programetako koordinatzaileei laguntza ematea jarraipen eta akreditazio prozesuetan.
5.1.4. Espediente bikaindun ikasleen partaidetza sustatzea  masterretan
5.1.5. Prestakuntzako zeharko jarduerak egitea, bai hizkuntza ofizialetan bai ingelesez, laneratzea sustatzeko, diziplinartekotasuna indartzeko, konpromiso etiko eta soziala sendotzeko eta ikasleen ekiletza bultzatzeko.
5.1.6. Mugaz Gaindiko Dok Barnetegien programa sustatzea.
5.1.7. 99/2011 Errege Dekretuaren bidez egiaztatutako doktorego programa berrien administrazio gestioa finkatzea.
5.1.8. Bizitza osoko prestakuntzako eredu jasangarria diseinatzea, irakaskuntzako irizpideekin eta premia sozioekonomikoekin bat datorrena.
5.1.9. Prestakuntza iraunkorra bultzatzea, lehentasuna emanez euskarazko eskaintzari eta euskal kulturarekin lotutako gaiei.
5.1.10. Urrutiko irakaskuntzan graduondokoen eskaintza bultzatzea.
5.1.11. Ekintzak bultzatzea (azokak eta abar) UPV/EHUren graduondoko ikasketen eskaintza bultzatu eta zabaltzeko.
5.1.12. Graduondokoen eskaintzari buruzko informazioa eta komunikazioa hobetzea web gunean, bai bi hizkuntza ofizialetan, bai ingelesez.
5.1.13 Gobernuarekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea Latinoamerikako ikasleak erakartzeko.


5.2. Graduondoko ikasketen plan estrategikoa
5.2.1. Graduondokoen Plan Estrategikoa (2014-2017) ezartzea, konpromiso agirien bidez, egungo eskaintza moldatu eta euskal gizarteak dituen premiei hobeto egokitutakoa eskaintzeko.


5.3. Graduondoko eskaintza nazioarteratzea
5.3.1. Master eta doktorego tituluetan gure unibertsitatearen eta atzerriko unibertsitateen arteko lankidetza bultzatzea.
5.3.2. Master eta doktorego programak nazioartera zabaltzeko ekimenak bultzatzea, eskaintza osoa edo eskaintzaren zati bat hizkuntza ez ofizialetan ematearen aldeko apustua eginez.
5.3.3. Nazioarteko doktorego tesiak eta tutorekidetzan egindakoak bultzatzea.
5.3.4. Prestakuntza bidean dauden atzerriko unibertsitateetako ikertzaileek UPV/EHUn egiten dituzten egonaldiak bultzatzea doktorego tesia tutorekidetzan egin dezaten.
5.3.5. Euskaraz egindako nazioarteko doktorego tesiak bultzatzea.
5.3.6. Master eta doktoregoen Latinoamerikako sarea sendotzea eta zabaltzea, eta sare horretan sartuta dauden Latinoamerikako unibertsitateekin dauden titulazio bikoitzak bultzatzea.
5.3.7. Doktoregoen Latinoamerikako Sareko masterretan matrikulatuta dauden Latinoamerikako ikasleen doktorego tesien defentsa sustatzea.
5.3.8. Akitaniako unibertsitateekin ezarritako lankidetza markoaren barruan titulazio bikoitzak bultzatzea.
5.3.9. Euro-eskualdeko unibertsitateekin tutorekidetzan egindako tesiak sustatzea.
5.3.10. Gure graduondoko eskaintza euskal diasporan zabaltzea.
 

6. programa. Unibertsitate ikertzailea

6.1. Ikerketaren arloko jarduerak eta lankidetzan egindako ikerketa
6.1.1. Babesa ematea ikertaldeei eta laguntzea deialdi lehiakorretan baliabideak eskuratzen.
6.1.2. SGIker unitateetako ikastaroak egokitzea ikerketa gutxiko arloetara.
6.1.3. Ikerketa proiektuetako lider berriak bultzatzea belaunaldi aldaketa bermatzeko.
6.1.4. Prestakuntza ematea prestakuntza bidean dauden ikertzaileen eta doktore gazteen lehiakortasuna hobetzeko.
6.1.5. Lankidetza bultzatzea informazioa, prestakuntza eta metodologiak trukatzeko irakaskuntzaren arloko ekoizpen zientifikoaren eta ikerketako ekoizpenaren inguruko datuak lortu, tratatu eta aztertzeko xedez, batez ere 9U taldeko unibertsitateen artean.
6.1.6. Emakumeen lidergoa eta parte hartzea bultzatzea ikerketaren arloan.
6.1.7. 2011-14 aldiko ikerketa plana ebaluatzea eta ikerketa plan berria egitea.


6.2. Ikerketa nazioartera zabaltzea
6.2.1. Ikerketaren arloko lankidetza bultzatzea Europar Batasunetik kanpoko herrialdeekin.
6.2.2. HORIZONTE 2020 programan baliabide gehiago lortzeko laguntza ematea
6.2.3. Prestakuntza ematea irakasle eta ikertzaileei eta AZPkoei H2020 programan baliabideak lortzeko trebezia hobetzeko.


6.3. Ikerketako emaitzak transferitzea
6.3.1. UPV/EHUko ikertzaileen eta inguru sozio-ekonomikokoaren arteko lankidetza indartzea.
6.3.2. Ekiletza programak bultzatzea, baita oinarri teknologikoko enpresak sortzea ere.
6.3.3. Jarduera zientifiko-teknologikoari buruzko prestakuntza diseinatzea eta ezartzea inguru sozio-ekonomikoan.


6.4. Doktoreen balorazioa eta garrantzia gizartean
6.4.1. Doktorego tesiei zabalkunde handiagoa ematea.
6.4.2. Doktoregoa egin ondoren nazioarteko zentroetan egonaldiak egiteko programak sustatzea.
6.4.3. Gaitasun indibidualak sustatzea, bai zientziaren eta teknologiaren arlokoak, bai nazioartean erreferente diren erakundeen gestioaren arlokoak ere, horren bidez doktoreak inguru sozio-ekonomikoan sartzeko bidea errazteko.


6.5. Ikerketaren kalitatea
6.5.1. Ikerketako Zerbitzu Nagusien kalitatea akreditatzeko prozesua bultzatzea.
6.5.2. Ikerketaren gestioa hobetzea: prozesuen araberako gestiorako abian jarritako proiektu pilotua garatzen jarraitzea.
6.5.3. Ikerketaren arloko Errektoreordetzako langileen etengabeko prestakuntza bultzatzea


6.6. Zientziaren eta ikerketaren zabalkundea
6.6.1. Ikerketaren eta berrikuntzaren arloko jardueren zabalkundea bultzatzea gizarteko komunikabideetan.
6.6.2. Zientziaren eta Teknologiaren Astea antolatzea.
6.6.3. Eleaniztasuna indartzea zientziaren zabalkundean.
6.6.4. Indartzea euskaraz egiten den zabalkunde zientifikoa.


6.7. Etika ikerketan
6.7.1. UPV/EHUko etika batzordeetako ebaluatzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea.
6.7.2. Ikerketaren arloko etikaren inguruko prestakuntza bultzatzea.
 

7. programa. Jakintza transferitzea gizartearen onurarako

7.1. Nazioarteko Bikaintasun Campusa eta Euskadi 2020 ZTBP
7.1.1. Lankidetza sendotzea inguruko eragileekin, nagusiki Euskampus NBC Proiektuari lotutako erakundeekin, eta ekimenak garatzea elkarlanean.
7.1.2. I+G+B programa eta jardueretan parte hartzea Mugaz Gaindiko Euro-eskualdeko Campusa garatzeko.


7.2. Elkartzeak eta loturak ekoizpen eta gizarte sarearekin
7.2.1. Aliantza estrategikoak bultzatzea fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta biozientzien alorrean, bai eta Euskadi RIS3n antzemandako aukera nitxoetan ere.
7.2.2. Beste erakunde batzuekin lankidetzan, ikerketarako eta transferentziarako egitura eta guneak sortzeko ekimenak bultzatzea eta martxan jartzea.


7.3. Unibertsitate hedakuntza
7.3.1. ehuGUNE-a finkatzea, unibertsitatearen, erakundeen eta gizarte zibilaren arteko topaleku legez.
7.3.2. UPV/EHUren irudi korporatibo bakar bat indartzea.
7.3.3. Kultur ekintzak antolatzeko unibertsitateak bere inguruko kultur erakunde eta eragileekin daukan lankidetza zabaltzea.
7.3.4. UPV/EHUren guneetan kultur ekintzak sustatu eta programatzea.
7.3.5. Unibertsitateko kideen artean kirol jarduerak bultzatzea.
 

8. programa. Euskararen eta euskal kulturaren unibertsitatea

8.1. Euskara graduondokoen eskaintzan
8.1.1. Tesiak euskaraz egiteko deialdia, urtero egiten dena, egitea eta tesi horien zabalkunderako laguntza ematea.
8.1.2. Ikasleak bultzatzea matrikulatzera euskara hutsez eskainiko diren master ofizialetan, bai eta euskararen presentzia nabarmena bermatzen dutenetan ere, eta master guztietan euskaraz ematen diren irakasgaiak ezartzen joatea.
8.1.3. Laguntza ematea graduondoko berezko tituluak euskaraz emateko.
8.1.4. Laguntza ematea master amaierako lanak euskaraz egiteko.


8.2. Euskara irakaskuntzaren, zientziaren eta kulturaren arloan
8.2.1. Euskaraz egiten diren irakaskuntzako argitalpenen eskaintza zabaltzea.
8.2.2. Euskararen presentzia indartzea unibertsitatearen udako ikastaroen eskaintzetan.
8.2.3. Gure unibertsitatearen euskarazko argitalpenen presentzia sustatzea euskara erabiltzen duten gainerako unibertsitateetan.
8.2.4. Laguntza ematea euskal kultura eta euskararen erabilera bultzatuko duten ekitaldiak antolatzeko.


8.3. Euskara Institutuaren ekimenak indartzea
8.3.1. Hiztegiak, korpusak eta sareko euskal gramatika garatzea.


8.4. Irakasle eta ikertzaileen nahiz AZPko langileen hizkuntza gaitasuna hobetzea
8.4.1. Ikastaroak eskaintzea, IVAPekin elkarlanean.
8.4.2. AZPko langileek euskara ikasteko liberazioen programa eskaintzen jarraitzea.
8.4.3. Euskara hobetzeko ikastaroen deialdia egitea.
8.4.4. Irakasle-ikertzaileek euskara ikasteko egiten dituzten ikastaroak finantzatzeko deialdia egitea, irakaskuntza lana bi hizkuntzetan betetzeko gai izan daitezen.


8.5. Eleaniztasuna
8.5.1. Irakasle eta ikertzaileei nahiz AZPko langileei zuzendutako hizkuntza ikastaroen eskaintza bermatu eta indartzea.
8.5.2. Ofizialak ez diren hizkuntzetan eskainitako irakasgai blokeak handitzea.
8.5.3. Ofizialak ez diren hizkuntzetan eskainitako irakasgaiak emateko gai diren irakasle eta ikertzaile akreditatuen kopurua handiatzea.
 

9. programa. Mundura irekitako unibertsitatea

9.1. Pertsona talentudunak erakartzea eta haien leialtasuna lortzea
9.1.1. Ikasle eta ikertzaile bisitarien harrerarako zerbitzua finkatzea bisitaldiaren aurretik eta ondoren jarraipena eginez, gure unibertsitatearekiko loturak bizirik iraun dezan.
9.1.2. Ikasle bisitariak hartzeko "buddy" programa finkatzea.
9.1.3. Harrerako eta orientazioko saioak antolatzea ikasle bisitarientzat.
9.1.4. Atzerriko ikasleak erakartzeko deialdiak eta programak gestionatzea.
9.1.5. Atzerriko irakasleak eta ikertzaileak eta AZPko langileak erakartzea, atzerriko unibertsitateetara haiek erakartzeko asmoz doazen gure langileak prestatuz.
9.1.6. Atzerritarrentzako gaztelania eta euskara ikastaroak eta lortutako maila egiaztatu nahi duten bisitarientzako azterketak gestionatzea.


9.2. Nazioarteko mugikortasuna eta trukea
9.2.1. Graduko eta graduondoko ikasleek beste unibertsitate batzuetan ikasi edo praktikak egin ditzaten mugikortasun programak zabaltzea eta gestionatzea.
9.2.2. Study Abroad eta udako ikastaroak antolatzea lotura iraunkorrak ezarri nahi diren unibertsitateetako ikasleentzat, lehentasuna emanda euskal diasporakoei.
9.2.3. Irakasle-ikertzaileentzako eta AZPkoentzako mugikortasun programen zabalkundea eta gestioa bultzatzea.
9.2.4. Staff Week-a antolatzea unibertsitate bazkideekin.
9.2.5. Latinoamerikako, Asiako, Europako, Estatu Batuetako, Australiako eta Kanadako unibertsitateekin lankidetzan jarduteko sareak handitzea.
9.2.6. Atzerriko unibertsitateekin batera titulazio bikoitzak ezartzeko ekimenak bultzatzea.


9.3. Nazioarteko sareak eta nazioarteko bestelako itunak eta elkarlana
9.3.1. Nazioarteko unibertsitate sareetan parte hartzea finkatzea.
9.3.2. Euskal ikasketen arloan aritzen diren erakundeekin ezarritako loturak finkatzea.
9.3.3. Erasmus+ programako (kanpo utzita KA1-movilidad) deialdietarako proposamenak aurkezteko prozesurako laguntza ematea.
9.3.4. Gestio eredu bat diseinatzea irakaskuntzaren arloko euskal komunitatearekin harremanak hobetzeko.


9.4. Euro-eskualdeko unibertsitatea
9.4.1. Akitania-Euskadi-Nafarroa sarean daukagun presentzia eta parte hartzea finkatzea.


9.5. Egiturak eta zerbitzuak egokitzea
9.5.1. GAUR aplikazioaren nazioarteko harremanen arloa mugikortasun programen gestioko premietarako egokitzea.
 

10. programa. Unibertsitate konprometitua eta arduratsua

10.1. Jasangarritasunerako, berdintasunerako eta garapenerako hezkuntza
10.1.1. UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planean zehaztutako jarduerak ezartzea.
10.1.2. AZPkoei eta irakasle eta ikertzaileei berdintasunaren arloan eskainitako prestakuntza sendotzea eta eskaintza zabaltzea.
10.1.3. Aurrera egitea UPV/EHUren aurrekontuetan generoaren ikuspegia sartzeko bidean.
10.1.4. Txostenak egiten hastea UPV/EHUko arautegiak generoaren ikuspegitik aztertzeko.
10.1.5. Garapenerako hezkuntzaren instituzionalizazioa finkatzea.
10.1.6. Berdintasunerako Zuzendaritzaren web gunea eguneratzea eta hobetzea.
10.1.7. Jasangarritasun Txostena hobetzea partaidetza prozesu baten bitartez, eta hedadura hobetzea.
10.1.8. Aurrera egitea erakundean "Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa" ezartzeko jasangarritasunerako metodologia moduan.
10.1.9. Egiten ari den lana erakustea eta AZPko langileen, irakasle eta ikertzaileen eta ikasleen arteko komunikazioa hobetzea jasangarritasunarekin lotutako gaietan.
10.1.10. Solidaritate jardueren programa finkatzea unibertsitateko curriculumean.
10.1.11. Unibertsitateko kideak berdintasunaren arloan sentsibilizatzea.


10.2. Ingurugiroarekiko errespetua eta baliabide naturalen erabilera arduratsua
10.2.1. Irakasle-ikertzaileak eta AZPkoak hondakin arriskutsuen gestio arduratsuan prestatzera bideratutako ikastaroen eskaintza hobetzea eta finkatzea.
10.2.2. Laborategietan aritzen direnak sentsibilizatzea hondakin kimikoak eta biosanitarioak minimizatzeko.
10.2.3. Ikastegiekin eta campusekin batera ingurugiroaren gestioa hobetzeko prozesuak mantentzea.


10.3. Garapenerako lankidetza
10.3.1. Garapenerako hezkuntzaren instituzionalizazioa finkatzea.
10.3.2. Garapenerako unibertsitate lankidetza sustatzea unibertsitateko kideen artean.


10.4. Gizarte eta kultura konpromisoa inguruarekin
10.4.1. II. Inklusio Plana garatzea eta ebaluatzea.
10.4.2. Prestakuntza eta Sentsibilizazio Programako jarduerak gestionatzea. Zeinu hizkuntzako ikastaroak eskaintzea hiru campusetan ikasketa osagarrien bidez. .
10.4.3. Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren zerbitzuen karta ebaluatzea.
10.4.4. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten UPV/EHUko Ikasleei Aukera Berdintasuna Bermatzeko Arautegiari zabalkundea ematea.
10.4.5. Gizarte elkarrizketarako guneak bultzatzea.
10.4.6. Lankidetzarako guneak sortzea gizartearen premiei aurre egiteko.


10.5. Laneko segurtasuna eta osasuna
10.5.1. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko protokoloak berrikustea eta eguneratzea.
10.5.2. Arrisku psikosozialen azterketa oinarri hartuta prebentzio ekintzak planifikatzea.
10.5.3. Arrisku psikosozialen arlorako prebentzio eta jarduera prozedura egitea.


10.6. Osasunaren sustapena instituzionalizatzea
10.6.1. Unibertsitate Osasungarrien Espainiako Sarean sartzeko prozesua koordinatzea.
10.6.2. Unibertsitate Osasungarrirako Batzordea eratzea.
10.6.3. UPV/EHUn osasunaren sustapenak daukan egoerari buruzko diagnosia egitea.

 

11. programa. Unibertsitate adeitsua eta hurbila

11.1. Unibertsitatearen gestio arina, gardena eta adeitsua
11.1.1. e-administrazioa garatzea.
11.1.2. UPV/EHUren Dokumentuak Gestionatu eta Artxibatzeko politika garatzea.
11.1.3. Leihatila bakarreko eredua ezartzea.
11.1.4. Zerbitzuen kartak egiten jarraitzea.
11.1.5. UPV/EHUko prozeduren katalogoa eratzea.
11.1.6. Iragarki ohol elektronikoen sistema berria martxan jartzea.


11.2. Unibertsitate egituraren garapena
11.2.1. Ikastegien egitura berria kontuan hartuta ikastegien oinarrizko arautegi berria egitea eta onartzea.
11.2.2. Ikastegi berriekin konpromiso agiriak prestatzea.
11.2.3.Sailak berrantolatzeko estrategia lerroak zehaztea.


11.3. Gardentasunez jokatzea eta kontuak ematea
11.3.1. Iragarki Taula Elektroniko Ofiziala abian jartzea.
11.3.2. Gardentasunari eta informazioa eskuratzeari buruzko legea garatzea.


11.4. Barne eta kanpo komunikazioa
11.4.1. 2012-2015 aldiko UPV/EHUko Komunikazio Planaren  ebaluazio bukatzea.
11.4.2. 2016-2019 aldirako II. Komunikazio Plana osatzea eta ezartzea.


11.5. Gastuaren kontrol eraginkor eta efizientea
11.5.1 UPV/EHUren kontabilitate analitikoko 2011ko datuak lortzea.
11.5.2. UPV/EHUko eraikinen hornidura eta funtzionamenduan kostuak murrizteko eta energia eraginkortasuna hobetzeko plana garatzea.


11.6. Finantziazio eredu jasangarria
11.6.1. 2015-2018 aldirako Unibertsitate Planaren jarraipena egitea.
 

12. programa. Campusetako bizitza

12.1. Campus anitzeko eredua
12.1.1. UPV/EHUko campus anitzeko eredua garatzen jarraitzea.


12.2. Campusen garapena
12.2.1. Campusak Garatzeko 2011-2011 aldirako Planaren bidez egindako eraikinak zabaltzea.
12.2.2. 2015-2018 Urte Anitzeko Plana martxan jartzea.
12.2.3. Finantziazio iturriak lortzea Campusak garatzeko.
12.2.4. Enpresa mintegien funtzionamendurako laguntza ematea.
12.2.5. Eraikinak indarreko araudira egokitzea (prebentzioa, irisgarritasuna, jarduera lizentziak).
12.2.6. Campusetako irakaskuntza, ikerketa eta gestioa Europako Unibertsitate Eremura egokitzen laguntzea.
12.2.7. Tokiko eta lurraldeko erakundeekin harremanetan jartzea lankidetza proiektuak sortzeko.


12.3. Unibertsitate ostatua
12.3.1. Alokairuko unibertsitate ostatuari dagokion eskaintza suspertzea.
12.3.2. Etxebizitza solidarioen eskaintza suspertzea.


12.4. Jasangarritasuna eta ingurugiroa
12.4.1. Garraio jasangarria bultzatzea.
12.4.2. Energia aurrezteko bidean aurrerapausoak ematea (eko-gestioa, ingurumen gestioa).


12.5. Ikasleentzako topaguneak
12.5.1. Campusetako ikasletxeen proiektua eta jarduerak garatzen laguntzea.
12.5.2. Campusetako azpiegiturak hobetzea.