Misioa eta helburuak

Misioa

Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutua UPV/EHUren Unibertsitate Institutu propioa da, Ministeritza-Aginduz sortua 1964ko azaroaren 12an (abenduaren 16ko EAO) eta behin betiko Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutua izena 1982ko irailaren 19ko Aginduz (1982ko azaroaren 19ko EAO) jaso zuen.

Ikerketa zientifiko eta teknikora bideratua dago funtsean eta, gainera, ikasketa espezializatuetako edota hirugarren ziklo eta doktoretza ikasketei dagozkien irakaskuntza ekintzak burutu ditzake, baita aholkularitza teknikoa eskaini bere eskumenen baitan, Enpresaren Ekonomia alorrean eta gertuko diziplinetan garatutako aurrerapen zientifikoak enpresa dinamikara hurbiltzeko, eta baita unibertsitate eta enpresa munduetara hurbilketa erreala ahalbidetzeko ere.

Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuaren irakaskuntza eta ikerketa arloak nagusiki Finantza Ekonomia, Merkatuen Ikerketa eta Komertzializazioa eta Enpresen Antolakuntza, Kudeaketa eta Zuzendaritza dira.

Eginkizunak

Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuaren egitekoak dira:

  • Ikerketa-planak antolatu, garatu eta ebaluatzea.
  • Indarreko legediaren baitan, graduondoko unibertsitate ikasketa ofizialak eta titulu propio edota izaera bereziko tituluak eskuratzera bideraturiko ikasketak antolatu eta garatzea.
  • Kideen, eta oro har unibertsitateko komunitate osoaren eguneratze zientifiko, tekniko, humanistiko, artistiko eta pedagogikoa bultzatzea.
  • Lan zientifiko, tekniko eta humanistikoak kontratatu eta gauzatzea pertsona fisiko edota erakunde publiko edo pribatuekin, indarreko legediaren baitan.
  • Elkarren artean edota beste ikastegi eta sail batzuekin lan egitea, bai UPV/EHUkoekin edota beste erakunde publiko edo pribatuekin ere bai,  hezkuntza eta ikerketa jardueren garapenean.
  • UPV/EHUko gainontzeko organoekin batera lan egitea hauen eginkizunen burutze bidean.
  • Bere eskumenen esparruan indarreko legediak emandako edota UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak aginduriko beste edozein ekintza.
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es