Eduki publikatzailea

Ikerketan hasteko edo ikerketari berriro ekiteko Laguntzak (EHUn Ikerketarako Laguntzak Emateko Deialdiaren I. modalitatea) 2016

Ikerketa proiektua

Aurkezteko epea itxita

Erakunde deitzaileak

  • Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU

Helburua

<p class="portlet-msg-info">Deialdi hau hurrengo deialdia argitaratu arte edo hau amaitu dela argitaratu arte egongo da indarrean, eta helburu horretarako aurrekontu-kreditua egotearen menpe egongo da.</p>
3. oinarria. IKERKETAN HASTEKO EDO IKERKETARI BERRIRO EKITEKO LAGUNTZEN HELBURUA
Unibertsitateko irakasleek ikerketari ekiteko edo berrekiteko aukerak erraztea eta bultzatzea, horretarako diru laguntzak emanez ikerketak diseinatu eta garatzeko Zientzia Esperimentaletan, Irakaskuntza Teknikoetan, Osasun Zientzietan, Zientzia Sozial eta Juridikoetan, eta Giza Zientzietan.
Helburu honek bi alde ditu:
• UPV/EHUn hasi berriak diren irakasleei ikerketa lanari ekiten laguntzea.
• Arrazoi bategatik edo besteagatik ikerketa proiektu edo kontratuetan parte hartu ez duten irakasle doktoreek ikerketa lanari berrekitea.
4. oinarria. LAGUNTZEN HELBURUAK
Hauek dira deialdiaren helburuak:
4.1. Ikerketa proiektuen proposamenak prestatzea erakunde publiko eta pribatuen lehiaketa deialdietan aurkezteko.
4.2. Nazioarteko ospea eta erreferentziazko komunitatearen harrera ona duten argitaletxe eta aldizkarietan lanak argitaratzea eta patenteak, prototipoak eta merkaturatzeko moduko gainerako produktuak eskuratzea.
4.3. Jarduerek gehienez 12 hilabete iraungo dute, laguntza ematen denetik hasita.

Onuradunak

5. oinarria. TALDE ESKATZAILEEN EZAUGARRIAK
Ikertaldeak UPV/EHUrekiko lan lotura motari buruzko baldintzaren bat (5.1 atala) eta taldeak osatzeko baldintzak (5.2 atala) betetzen dituzten ikertzaileek osatu ahal izango dituzte.
5.1. UPV/EHUrekiko lan lotura motak:
5.1.1. Eskaera UPV/EHUrekiko kontratu iraunkorra edo estatutu bidezko lotura iraunkorra duten langileek egin behar dute.
5.1.2. Aldi baterako kontratua duten langile ez iraunkorrek ere egin dezakete (ordezkapenak, liberazioak, eta abar), betiere, kontratuaren iraupena eskaeran proposatutako ikerketa jarduerak irauten duenaren % 70ekoa baldin bada.
Ondorio horretarako, langile ez iraunkortzat hartuko dira, beste batzuen artean:
i. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 14/2011 Legearen 21., 22. eta 23. artikuluetan ezarritako kontratu modalitateen bidez UPV/EHUrekin lotura duten ikertzaileak.
ii. Prestatzen ari diren eta praktika aldian dauden ikertzaileak.
iii. UPV/EHUko deialdietako doktoratu ondoko ikertzaileak.
Prestatzen ari diren ikertzaileei dagokienez, doktorego tesiaren zuzendariak proiektuaren taldeko kide izan behar du eta kontratuak ezin du 2017eko ekainaren 30 baino lehen amaitu.
5.2. Ikertaldeak osatzeko baldintzak:
5.2.1. Taldea, gutxienez, UPV/EHUrekiko kontratu iraunkorra edo estatutu bidezko lotura iraunkorra duten arduraldi osoko bi irakaslek osatuko dute; horietatik batek gutxienez doktore izan behar du.
5.2.2. Ikertaldeko inork ezin izango du:
i. Azken bi urteotan ikerketa proiektu eta taldeetan aritutakoak izan.
ii. Eragile sozialekin denera 10.000 eurotik gorako kontratuak izan, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 83. artikuluan ezarritakoaren arabera.
iii. Modalitate honetako beste eskaera batean parte hartu edo aurreko deialdiren bateko ikerketan hasteko laguntzarik indarrean izan.
iv. 2016an jardunean dauden UPV/EHUko ikertaldeetan edo Euskal Unibertsitate Sistemako taldeetan (finkatuetan) parte hartu.
5.3. Baldin eta deialdi honetako modalitate desberdinetara aldi berean eskaera bat baino gehiago aurkezten bada eta bat baino gehiago ontzat jotzen badira, ikertzaile nagusiak bakarra aukeratu beharko du.

Tramiteak

21. oinarria. ESKAERAK AURKEZTEA
21.1. Eskaera ikertzaile nagusiak egingo du, bere sail/institutuko kontseiluaren onespenarekin.
21.2. Eskaerak bide telematikoz aurkeztuko dira, Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren gestio aplikazioaren bidez (IKERTU online).
Honako hau da jarraitu beharreko prozedura:
1. -EHUn, Ikerketa-jardueraren on-line Kudeaketa Plataforman sartzeko erabiltzailerik izan ezean, eskatu egin behar da. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar da ikertu@ehu.es. helbidera. Mezuan, izena, abizenak, NAN zenbakia eta Saila adierazi behar dira. Dagoeneko erabiltzailea edukiz gero, zoaz 3. puntura.
2. Posta elektroniko bidez, zure erabiltzailea eta hasierako pasahitza jasoko dituzu. Horiei esker, EHUko ikerketa-proiektu eta -kontratu guztien on-line kudeaketarako sarbidea izango duzu.
3. Eskabidea betetzeko, PROIEKTUAK atalera jo behar duzu; ondoren, EHUren Ikerketan hasteko edo ikerkatari berriro ekiteko laguntzen Deialdian ESKABIDEA EGIN azpiatalean sartu beharko duzu.
4. Eskabidea egiteko, DATU OROKORRAK izeneko pantaila bete behar duzu; hartara, zure eskabidearen zirriborroa gordeko da PROIEKTUAK ataleko EHUren DEIALDIAK azpiatalean. Horrenbestez, aurrerago, zirriborroan izango duzun eskabide horretara sartu, eta betetzen jarraitu ahal izango duzu.
5. Eskabidea erabat bete ostean SARTZE-LANA AMAITU botoia sakatu behar duzu; hala, Ikerketa Errektoreordetzara bidaliko du, bide telematikotik.
6. - Aurrerago, jarraian adierazitako dokumentuak inprimatu behar dira. Behar bezala sinatu eta data zehaztu ostean, EHUko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira:
• Sail eta instituen eta UPV/EHUko ikertaldearen baimena.
• Eskaeraren laburpena.
Ikertzaileen curriculumak PDF formatuan aurkeztuko dira aplikazio informatikoko UPV/EHU ikertaldea atalaren bidez, ez paperean.
Ez da beharrezkoa Eskabide Osoa izeneko dokumentua inprimatzea eta bidaltzea; izan ere, kontsultarako eta artxiborako baino ez da.
21.3. Modalitate guztietan, eskaerarekin batera, zineko adierazpena aurkeztuko da, 2. oinarrian adierazitako egoeren batean ez daudela baieztatzeko. Adierazpena jardueran arituko den taldeko kide guztiek sinatuko dute.

Dokumentuak

Eskabideak Ikerketa Errektoreordetzako <a class="bullet bullet-url" title="Esteka beste leiho batean zabalduko da" href="https://gestion.ehu.es/gidi/index.jsp" target="_blank">IKERTU online</a> kudeaketa-aplikazioaren bitartez bete behar dira; horrenbestez, ez dago eskabide-orri berezirik.

Ikertzaileek curriculumak normalizatutako hainbat formatutan aurkez ditzakete (EHU, Eusko Jaurlaritza edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa).

Harremanetarako

Deialdi hau era deszentralizatuan kudeatzen da; hortaz, argibideren bat behar izanez gero, behean agertzen diren pertsonengana zuzendu beharko zara, zeure Campus eta ikastegiaren arabera: