Eduki publikatzailea

BAZZek (Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala) hastapen kimikoko molotov kokteletan erabiltzen diren disolbatzaile sukoiak identifikatzeko azterlan batean parte hartzen du (2016/10/25)

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/25

Irudia

Ekintza bandalikoak egiteko edota suteak eragiteko su tresnen artean, gero eta maizago aurkitu ohi ditugu hastapen kimikoko molotov koktelak direlakoak. Lehergailu horiek azido sulfurikoarekin nahasitako zenbait likido sukoik osatzen dituzte. Azido sulfurikoak erabat desitxura dezake berau erabili izanaren zantzua, batetik, eta estatuko segurtasun indar eta kidegoek ondoren egingo duten analisi forentsea, bestetik.


UPV/EHUko Kimika Analitikoa Sailak, Alcalako Unibertsitateko Kimika Analitikoa, Kimika Fisikoa eta Ingeniaritza Kimikoa Sailak eta Bizkaiko SGiker Analisirako Zerbitzu Zentralak elkarrekin egindako lanean, lehergailu horiekin zer erreakzio kimiko gertatzen diren eta zer produktu sortzen diren jakiteko informazio baliagarria lortu ahal izango da. Informazio hori guztia, gero, auzitegi identifikaziorako datu baseetan sartu ahal izango da, egoki interpreta dadin.