Eduki publikatzailea

SGIker zerbitzuak epaimahaikide izango dira Kantabriako Unibertsitateak Santanderren 2017ko maiatzaren 19an antolatutako kantabriar eskolen kristalizazioari buruzko 1. lehiaketan (2017/05/30)

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/30

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) SGIker Ikerkuntza Zerbitzu Orokorretako zuzendari Maribel Arriortua eta SGIker zerbitzuetako koordinatzaile Iñaki Echeverria epaimahaikide izan ziren Kantabriako Unibertsitateak eskoletarako antolatutako kristalizazioari buruzko 1. lehiaketan.

Kantabriako erkidegoko 22 ikastetxek parte hartu dute deialdi horretan, lortutako kristalekin girotutako diorama bat, poster bat eta bideo bat aurkeztuz, non erakusten baiten kristalizazio prozesu osoan zehar aurrera eramandako metodo zientifikoaren garapena.

Ikastetxeetako batzuek 3D animazioak ere egin zituzten eta informazioa zabaldu zuten QR kodeekin estekatuz.

Ikasleen ikerkuntza jakin-mina piztea, alfabetatze zientifikoaren hastapenak haiei ezagutzera ematea da lehiaketaren xedea, aurkeztutako lanak ikusita nabarmen bete zituzten helburuak, alegia.