Ogi apurrak

astelehena, 2017ko uztailaren 3a

SGIkerrek FECIES Goi Mailako Ikerkuntzaren eta Hezkuntzaren Kalitatea Ebaluatzeko Nazioarteko XIV. Foroan parte hartu dute, Granadan, 2017ko ekainaren 21etik 24ra (2017/07/03)

María José Rodríguez Tojo eta Fátima Pastor Ruiz, Ikerketako Zerbitzu Orokorretako (SGIker) Zientziometria Unitateko teknikariak, XIV. FECIES Foroan izan dira 2017ko ekainaren 21etik 24ra bitartean, Granadan. Granadako Unibertsitateak eta Jokabidearen Psikologiako Espainiako Elkarteak antolatu dute foroa, eta estatuko zein nazioarteko unibertsitateetako kide ugarik parte hartu dute.

Foroan, bertaratuek lehen eskutik jaso zuten unibertsitateek akreditazio eta kalitate prozesuetan izan ohi dituzten arazoen berri. Halaber, ikerketa tarteak (seiurtekoak) ebaluatzeko eta unibertsitateko irakasleak akreditatzeko irizpideak eta prozesuak azaldu ziren.

Askotariko gaiak jorratu ziren nazioarteko FECIES jardunaldian, besteak beste: ikerketaren ebaluazioa; jabetza intelektualaren eskubidea; unibertsitateko biblioteketako jardunbide egokiak; proiektuen kudeaketa; eta Espainiako unibertsitateek ikerketa, kalitatea eta Europarekiko Konbergentzia indartzeko dituzten planak. SGIkerrek, gainera, bi poster zientifiko aurkeztu zituzten: bat, Espainiako aldizkariek Clarivate-ren Journal Citation Reports (JCR) eta Scimago Journal Rank (SJR) datu baseetan 2006-2015 aldian izan duten bilakaerari buruzkoa; eta bestea, berriz, zientzia ekoizpenaren inguruko aipamenak areagotzeko estrategiei buruzkoa.

 

Informazio gehigarria

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es