Eduki publikatzailea

SGIker zerbitzuek (Ikerketaren arloko errektoreordetza) eta UPV/EHUko HELAZek irakasle-ikertzaileentzako seiurtekoei buruzko tailerrak antolatu dituzte; gradu eta berrikuntza ikaskuntza, euskera eta irakaslegoaren errektoreordetzen baterako ekintza batean (2016/11/15)

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/15

Bizkaiko Campusean, ingeniaritzakoei, seiurtekoei buruzko tailerraren aurkezpena
Bizkaiko Campusean, ingeniaritzakoei, seiurtekoei buruzko tailerraren aurkezpena

Maribel Arriortua Ikerketako Zerbitzu Nagusietako zuzendariak, María José Rodríguez eta Fátima Pastor Zientziometria Ataleko teknikariek eta UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (SAE/HELAZ) hamabost tailer antolatu dituzte 2016ko urrian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetan; gradu eta berrikuntza ikaskuntza, euskera eta irakaslegoaren errektoreordetzen baterako ekintza batean.

Guztira 85 irakasle-ikertzaile (IRI) joan dira tailerretako bi saioetara, hainbat arlotakoak: Farmazia, Hezkuntza, Kirola, Historia, Psikologia, Kimika, Zuzenbidea, Arkitektura, Biomedikuntza, Arte Ederrak eta Ekonomia. Lehenengo saioa kasuan kasuko arloko adituekin egin da, eta bigarren saioan praktikak egin dira ordenagailuan, SGIker zerbitzuetako Zientziometria Ataleko ikerketaren gestioko teknikariek emanda.

Hauek dira UPV/EHUko espezialitateetako IRIrekin beren jakintza eta esperientziak partekatu dituzten adituak: Luisa Ugedo, Gorka Elordieta, Julio Calleja, José Ramón Diaz de Durana, Gabriela Chotro, Conchi Medrano, Rodrígo Llano-Ponte, Clara Asua, Javier Cenicacelaya, Juan Carlos de Miguel, Javier Meana, Victor Medina, Paulino Dávila, Maria José San José eta Mari Paz Espinosa. Eta, gainera, tutore lan bikaina egin dute bertaratuekin. Lerro hauetatik, SGIker zerbitzuek eskerrak eman nahi dizkie eskainitako eskuragarritasunagatik, agendak moldatu behar izan baitituzte haien denbora eta jakintza jarduera honi eskaintzeko.

SGIker zerbitzuen aldetik, María José Rodríguez eta Fátima Pastor doktoreek aurkeztu dituzte agentzia ebaluatzaileak, baita bigarren saioa eman ere, oso praktikoa izan dena, honako gaiei buruz: kalitate indizioak, haien lokalizatzea eta ikerketa tarteak edo seiurtekoak aitortzeko eskabideei txertatzeko modua.