astelehena, 2015ko urriaren 19a

Handitze auditoria SGIkerren Sekuentziazio eta Genotipatze Zerbitzuan (SGZ). SGZk irismena hedatzea proposatu du, aitatasun probak ere barne hartzeko

Ikerketako Zerbitzu Nagusiek (SGIker) apustu argia egiten dute zientzia komunitatean konfiantza sortzearen eta bere beste zerbitzu baten gaitasun teknikoa ENACen ebaluazioaren mende jartzearen alde; kasu honetan, Bizkaiko Sekuentziazio eta Genotipatze Zerbitzua.

Joan den urriaren 6an, Bizkaiko Analisi Zerbitzu Nagusiaren jarraipen auditoria baliatuz, ENACek auditoria bat egin zuen Bizkaiko Sekuentziazio eta Genotipatze Zerbitzuaren (SEGE) laborategian, laborategiak aitatasun saioetan darabilen sistematika ebaluatzeko.

Auditoria inolako gorabeherarik gabe egin zen, eta ebaluazioa gainditu egin zen.