asteartea, 2015ko azaroaren 10a

Ikerbasquek Zientzia Euskadin txostena 2015 argitaratu du

Ikerbasquek Zientzia Euskadin txostena 2015 argitaratu du. Txosten honek Euskadiko emaitza nagusiak bildu ditu, ikerketa arloko langileei, zientziaren finantzaketari, emaitza zientifikoei eta transferentzia teknologikoari dagokienez. Jaso ditugun datuen artean hurrengo hauek azpimarratu nahi genituzke:

  • Euskadiko ekoizpen zientifikoak hirukoiztu egin da hamar urteren buruan.
  • 2014.urtean indexatutako 5.000 argitalpeneko muga gainditu zen, eta bilakaera hau lehen posizioetan diren eskualdeekiko bat-egite azkarra errazten ari da.
  • Gainera, ekoizpen zientifikoaren hazkundearekin batera, nazioarteko lankidetza areagotu eta argitalpenen arloko lidergoari eutsi zaio.

Emaitza bikain hauek kontutan izanda, lan eta dedikazio guztia eskertu nahi genizuke. Txostena eskuragarri duzu http://ikerboost.ikerbasque.net/