osteguna, 2015ko abenduaren 3a

SGIker IK4-TEKNIKER eta UPV/EHU-k antolatutako fotonika jardunaldian izango da

IK4-TEKNIKER eta UPV/EHU-k "Fotonika industrian: negozioak argiztatzeko giltzarri teknologikoak" izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi horretan argiaren teknologiekin lotutako aplikazioak eta hainbat sektoretan, besteak beste, osasunean, industrian edo elikagaigintzan izandako kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira.

Jardunaldia Fernando Plazaola, UPV/EHUko jarduneko errektorearen eta Alejandro Bengoa, IK4-TEKNIKER-eko zuzendari nagusiaren ongietorriarekin hasiko da. Haien ondoren, parte-hartzaile nagusiek hitz egingo dute; hots: Fraunhofer IPMS-ko Heinrich Grueger-ek eta Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) Javier Aizpuruak.

Horren ondoren, aplikazio eta esperientzia zehatzen atala hasiko da. Atal horretan, IK4-TEKNIKER-eko eta UPV/EHUko espezialistek hainbat kasu arrakastatsuri buruzko informazioa emango dute, besteak beste, osasun sektorean diagnostikoa egiteko biosentsore fotonikoak; laserraren erabilera materialak prozesatzeko, makro eta mikro prozesuetan, fluidoen lerroen monitorizatzeko irtenbideetan, industrian , elikagaigintzan eta osasunean; ausazko laser-iturriak; zuntz optiko berezietan oinarritutako gailuak; zuntz optikoan oinarritutako sentsoreak. Ekitaldi horretan, halaber, poster zientifikoak aurkeztuko dira. Posterretan, ikusmenari, metrologiari, estaldurei eta fabrikazioari dagozkion aplikazioak eta patenteak azaltzen dira.