astelehena, 2016ko otsailaren 8a

SGIker teknikariak EMN-en (Erresonantzia Magnetiko Nuklearra) sinposioan parte hartu du Mexicon

Erresonantzia Magnetiko Nuklearra funtsezko tresna bihurtu da egitura molekularrak eta beren dinamika argitzeko; beraz, oso garrantzitsu bihurtu da fisika, kimika eta biologia arloetan, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Metropolitarreko (UAM) "III Simposio de Resonancia Magnética Nuclear del Posgrado en Química" biltzarraren antolatzaileek esan zutenez.

Jarduerak (2016ko urtarrilaren 18an –astelehena– hasi zen, eta urtarrilaren 22an –ostirala– amaitu, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Metropolitarreko –UAM– Iztapalapa unitatean) Espainiako, Frantziako, AEBetako eta Mexikoko adituak bildu ditu.

Inaugurazioan, José Octavio Nanteras Domínguezek, doktore eta Iztapalapa unitateko errektoreak, azpimarratu zuen garrantzitsua dela ikasleei arlo horretako prestakuntza ematea. Esan zuenez, "beharrezkoa da eztabaidatzea eta argudiatzea, ezagutzaz eta esperientzia praktikoaz jabetzeko modu bakarra baita; orobat, ideiak eta planteamenduak askatasunez eztabaidatu behar dira, hainbat ikertalderen esperientzia zehatzen ezagutza oinarri hartuta".

Inaugurazio ekitaldira bertaratu ziren, halaber, honako hauek: Ana Arrieta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko (Espainia) Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Romualdo López Zarate eta Patricia Alfaro Moctezuma, Azcapotzalco eta Xochimilco unitateetako errektoreak, hurrenez hurren; berebat, UAMeko hiru egoitzetako dibisio zuzendariak eta sailburuak bertan izan ziren.

Sinposioan honako doktore hauek hartu zuten parte:

 

  • Armando Ariza Castolo dok. Cinvestav-eko Kimika Sailekoa.
  • Julio Alonso dok. Valladolideko Unibertsitatea. Ikastaroa: "Principios de Física Cuántica y Nuclear aplicados a la RMN".
  • Virginia Jauregi dok. Bruker Mexiko: "RMN como herramienta en el computo cuantico".
  • Pierre Florian dok. CNRS-Frantzia: "Combining Solid State NMR and First-Principle Calculations for the Structural Investigation of materials".
  • Oscar Millet dok. CIC-Biogune: "Structural elucidation of calmodulin bound to hélices A and B of KV7, 2 channles. The role of calcium".
  • Federico del Río dok. UAMM-Mexiko: "Importancia de la Estructura de Proteínas. Aplicación de la Resonancia Magnética Nuclear".
  • Fernando Cossío dok. UPV/EHU: "NMR Studies on Catalysis: from Structure-Activity Relationships to Aggregation Phenomena".
  • José Ignacio Santos dok. UPV/EHUko SGIker-RMN: "Characterization of cider apples juices using 1H spectra shift".
  • Miguel Ángel García-Garibay dok. Kaliforniako Unibertsitatekoa (UCLA). Molecular Compasses, Gyroscopes and Molecular Machines-Dynamic Characterization by Solid State NMR.