asteazkena, 2016ko otsailaren 17a

SGIkerrek (Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerkuntza Zerbitzu Orokorrek) akreditazio berri bat lortu dute sekuentziazio eta genotipo azterketen unitatearen eskutik (2016/02/17)

ISO/IEC 17025 araudiaren balditzetan oinarritutako aitatasun eta amatasun frogentzako akreditatuak.

ENAC-ek (Akreditaziorako Erakunde Nazionala), akreditazioa eman dio Sekuentziazio eta Genotipo azterketen Unitateari, genetika forensearekin erlazionatuta dauden analisiak egiteko.

Kasu honetan konkretuki, ahaidetasun frogak (aitatasun eta amatasun frogak) egiteko akreditazioa lortu da.

SGIker-en Sekuentziazio eta Genotipo azterketen Unitatean, aitatasun eta amatasun frogak, ISO/IEC 17025 araudi internazionalaren baldintzak betetzen eta emaitzen fidagarritasuna ziurtatzen duten barne kontrolen laguntzarekin eramaten dira aurrera. Barne kontrol hauek, laborategiko aditu teknikoek aurrera eraman duten balidazio prozesu luze baten ondoren eta GHEP-ISFG-ek (Grupo de Habla Española y Portuguesa de la International Society for Forensic Genetics) antolatutako interkonparazio ariketetan, 10 urtetan zehar parte hartu ondoren irabazitako experientziari esker, ezarri dira.

Akreditazio berri hau, 2013an AZNB-n (Bizkaiko Analisi Zerbitzu Zentrala) lortutakoari gehitzen zaio, SGIker-ek konpetentzia teknikoan oinarritutako sisteman egindako apostua indartuz.   

Eranzkin teknikoa ENAC-en webgunean eskuragarri egongo da.

Informazio gehigarria