asteartea, 2016ko martxoaren 1a

Ez al duzu aurkeztu proposamenik Horizon 2020ko 6. Erronkan? Egin zaitez ebaluatzaile!

Honi atxikita datorren dokumentua prestatu du Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Europako Bulegoak. Dokumentu horren helburua da ebaluatzaile berrien parte-hartzea sustatzea H2020ko Societal Challenge 6: "Europe in a changing world – inclusive, innovative and reflective Societies" baitan berriki itxi diren  deialdietan. Bertan, Ikertzaileek erraz identifikatu ditzakete proposamenak ebaluatuko diren alorrak, eta era horretan jakin ea galdatuko diren eurek adituak diren gaiak edo alorrak ebaluazio-prozesuan.
Ebaluatzaile aditu izateko beharrezkoa da parte-hartzailearen portalean inskribatzea ondorengo estekan:
 http://ec.europa.eu/research/participants/portal/desktop/en/experts/index.html.


Informazio gehiago: proyectoseuropeos@ehu.eus