asteartea, 2016ko martxoaren 22a

"Analisi Forentsea" masterreko ikasleek SGIkerren Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentralean egin dituzte beren praktikak. (2016/03/22)

Analisi Forentsea masterreko ikasleek aukera izan dute, bosgarren urtez jarraian, hainbat irakasgairen laborategiko praktikak Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentralaren instalazioetan egiteko. "Pigmentuak eta Tintak" irakasgaian matrikulatutako ikasleek (20) praktika bat egin zuten laborategian dokumentu baten datazioaz eta "Kirol Dopina" irakasgaian matrikulatutakoek (22) gernu laginetan diuretikoen screening bat egin zuten detektatzeko bi teknika desberdin erabilita (LC/MS eta GC/MS).