astelehena, 2016ko irailaren 19a

Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) Sekuentziazio eta genotipo azterketen unitateak, akreditazioaren eta CNUFADN-aren kalitate kontrolen inguruko akordioa betetzen du (2016/09/19)

ADN-aren Erabilera Forenserako Batzorde Nazionalaren (CNUFADN) Batzorde Tekniko Iraunkorrak (CTP), 2015.urtean kanpo kalitate kontroletan parte hartutako ziurtagiriaren eta Sekuentziazio eta Genotipo azterketen laborategiaren aitatasun eta amatasun frogen akreditazioaren (eranskin teknikoa) ebaluaketa egin du eta ebaluazio honen ondorioz, CNUFADN-ak 2009/07/21-ean onartutako Akreditazioa eta kalitate kontrolen inguruko Akordioa betetzen dutela onartzen duen zihurtagiria ematea erabaki du.