asteazkena, 2016ko urriaren 26a

XVII. Ikerketa Jardunaldiak (Araba ESI-UPV/EHU) (2016/10/26)

Ikerketako Zerbitzu Nagusietako (SGIker) ADN Banku Unitateko teknikari arduradun Maite Alvarezek UPV/EHUko Arabako Campusak eta Araba-BioAraba Erakunde Sanitario Integratuek (ESIk) antolatutako XVII. Ikerketa Jardunaldietan hartu du parte 2016ko urriaren 19an.

Jardunaldi horien helburu nagusia izan da ezaguera eta esperientzien trukea erraztea ikerketa eta berrikuntza proiektu berriak sortzeko, eta Araban osasun arloko ikerketan eta berrikuntzan zer lan egiten den ezagutaraziko zaio biztanleriari oro har.

Aurten lehen aldia izan da UPV/EHUk jardunaldi horietan modu aktibo eta garrantzitsuan parte hartu duena. Minikongresu gisa jardun zuten, zati bat (goizekoa) profesionalei eskainita eta beste bat (arratsaldekoa) herritarrei eskainita.

Goizeko zatian 8 eztabaida-foro sortu ziren ‘workshop' moduan, 17 lan mahaitarako bide eman zutenak, eta UPV/EHUko, Lascaray Ikerguneko, BioAraba Osasun Ikerketako Institutuko eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko osasun esparruarekin lotutako ikerketan interesa duten 100 profesionalek baino gehiagok hartu zuten parte. Mahaietan bi erakundeek esperientziak trukatzeko helburuz garatutako ikerketa eta berrikuntza gai nagusiak ardaztu ziren. UPV/EHUko ikertzaileen eta Araba-BioAraba ESIko klinikoen arteko etorkizuneko lankidetzetan bat egin zuten, eta ikerketa eta berrikuntza proiektu definitu eta ukigarrietan amaitzea espero da.

ADN Bankuak ‘Teknologia berriak' mahaian hartu zuen parte, Unitatea zein SGIker guztiak oro har ikusgai egiteko eta Araba-BioAraba ESIrekin izan daitezkeen ezohiko zerbitzuak finkatzeko. Gainera, aukera izan zen jakiteko zer ikerketa proiektu ari diren garatzen eta gara daitezkeen UPV/EHUko ikertalde guztiei laguntza egokiagoa emateko; izan ere, azken saio bat izan zen, eta mahai bakoitzean irten ziren etorkizuneko lankidetza eta ikerketa proiektuak azaldu ziren hor.