asteazkena, 2017ko otsailaren 22a

Sexu erasoetan erabiltzen diren drogak zehazteko erronkak. "Burundanga" drogaren kasua (2017/02/22)

Hilabete hauetan, prentsan zenbait albiste zabaldu dira delitu larriak (lapurretak, heriotza dakarten lapurretak edota bortxaketak) egin ahal izateko borondatea deuseztatzen duten drogak erabili direla eta. UNODC Nazio Batuen Bulegoak argitaratutako gidan familia horren barruan sailkaturiko drogetako bat, azkenaldian zoritxarrez albiste izan dena, eskopolamina edo "burundanga" da. Burundangak propietate oso narkotikoak ditu eta ez du usainik botatzen, eta gaur egun erraz-erraz lor daiteke landare apaingarrietatik edo Internetetik. Hori dela eta, biktimei korderik gabe daudela delituak eta erasoak egiteko gehien erabiltzen diren drogetako bat da.

BAZZ Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentraleko teknikari Luis Bartolomé doktoreak droga horri buruz mintzatzeko aukera izan du, eta azaldu du estatuko segurtasun indar eta kidegoek eta analisi zentroek zer-nolako erronkak dituzten lagin biologikoetan konposatu mota hori bizkor eta zehatz-mehatz aztertu ahal izateko. Erronka horiei aurre egiteko, sakon ikertu beharra dago metodologia bioanalitikoetan, droga edo drogaren metabolitoetakoren bat gaur egungoa baino epe luzeagoan detektatu ahal izateko masen espektrometriari akoplatutako GC edo LC bereizte tekniken bidez (gure ikerketa zentroetan jada erabil daitezke teknikok).