Eduki publikatzailea

UPV/EHUren Interneteko konexioa 4 Gb/s-ra handitu da

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/25

UPV/EHUk 1 Gb/s-ko laugarren lotura ezarri du I2Basquerekin; beraz, guztira 4 Gb/s-ko konektibitatea egongo da sare autonomikoarekin, eta horrek ahalbidetu egingo du Estatuko gainerako unibertsitateekin eta Internetekin trukatutako trafikoa areagotzea. Euskonix proiektua berriki amaitu delako eta telekomunikazioen azpiegitura hobetu delako areagotu da ahalmena; azpiegitura hori prest dago loturen hurrengo jauzirako: 10 Gb/s-koa izatea lortuko da.