Eduki publikatzailea

Hutsegite orokorra Eduroam wifi sarerako sarbidean

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/04

Eduroam wifi sareak zenbait ziurtagiritan oinarritzen du hein handi batean bere segurtasuna, ziurtagiriok sarea bera gestionatzen duten zerbitzarietan nola bertara konektatzen diren gailuetan kokatuta direlarik. Ziurtagiri hauek berritu behar dira aldian-aldian (3 urtetan behin normalean) eta ez dute ukitzen sarearen eraginkortasuna. Hala ere, oraingo honetan bi gertakari jazo dira batera. Batetik, gertatu da ziurtagiriak iraungi egin direla iragan den urriaren 3an, astelehenarekin, eta ez dela aldez aurretik abisurik jaso iraungiko zirela jakinaraziz. Bestetik, RedIRIS-ek ziurtagiriak sortzen dituen enpresa (Digicert) aldatu berri du. Enpresa aldaketa honen ondorioz, eguneratu behar dira gailuetan zein zerbitzarietan diren ziurtagiriak eta, honen eraginez, sarea ez da funtzionatu erroko ziurtagiria enpresa berriarekin eguneratuta ez zuten gailuetan (hutsegitea gertatzen zen egiaztatze fasean).

Behin problema identifikatu eta zerbitzarietarako ziurtagiri berriak sortuak direla, gailuetan instalatu behar dira ziurtagiri hauek. Hori egiteko Eduroam CAT instalagailua baliatu behar da:

Eduroam CAT (gailua edozein delarik: Windows 7, 8, 10, Linux, Apple, Android)

(Softwarearen eguneratze hauek Wifi sarearen bidez egin behar dira: EHU-wGuest (balioztatzeko beharrik gabe) bertan agertzen diren estekei jarraiki.)

Hautabidezko metodoak:

(1) Ohar garrantzitsua: nahiz eta Eduroam eskuz konfiguratzerakoan zerbitzariko ziurtagiria egiaztatzeko aukera saihets daitekeen, ez deritzogu egoki aukera honi, zeren erabiltzailea balidatzeko prozesuan (erabiltzailea/pasahitza) hirugarren pertsonak sartu ahal baitira.