Ogi apurrak

Fakultatea

Fakultateko dekanotza taldearen agurra

Donostiako Informatika Fakultatea erreferentziako zentroa da UPV/EHUn informatika alorrean, goi mailako prestakuntzan eta ezagutza zientifiko/teknikoan; gure unibertsitatea bezala, zentro publiko bat gara, ikertzailea, euskal gizartean errotua, eta munduari irekia.

Zentroak Informatika Ingeniaritzako Gradua eskaintzen du, hiru espezialitaterekin: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza. Fakultateko 97 irakasleok aukera ederra eskaintzen dizugu informatikako hainbat arlotan sakontzeko berezko hezkuntza-proiektu bat erabiliz, dinamikoa, parte-hartzailea -"Proiektutan Oinarritutako Ikaskuntza" metodologiak hainbat ikasgaitan erabiltzen dira- eta eleanitza, euskaraz, gaztelaniaz, eta, bigarren mailako ikasgai guztietan, ingelesez ere.

Graduaren ondoren, unibertsitate mailako prestakuntza osatzen jarraitu nahi baduzu, graduondoko Unibertsitate Master ikastaroen eskaintza oso zabala aurkituko duzu. 15/16 ikasturterako, sei proposamenen artean aukeratu ahal izango da: Informatika Ingeniaritzako Master profesionala, Ingeniería Computacional y Sistemas Inteligentes, Ingeniería de Sistemas Empotrados, Sistemas Informáticos Avanzados,  gaztelaniaz; Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua, euskaraz;  eta Erasmus Mundus - Language and Communication Technologies, ingelesez.

Master horiek atea irekiko dizute profesioan goi mailan aritzeko eta, baita ere, Doktorego Programa batean jarraitzeko, informatikako ikerketaren munduan lan egiteko. Izan ere, irakaskuntzaz arduratzeaz gain, irakasleak (non %90 doktoreak diren) ikerketan ere aritzen dira. 10 ikerketa talde baino gehiagok dute egoitza Fakultatean, eta 15-20 doktorego-tesi defendatzen dira urtero, spin-off enpresak sortu, patenteak erregistratu, eta abar.

Informatika Fakultateko zuzendaritzak, bertan lan egiten dugun guztion izenean, animatu nahi zaitu abentura honetan murgiltzera, osagai nagusiak irudimena eta sorkuntza dituen arlo batean zeure burua presta dezazun, sortu behar den/duzun mundu batean lan egiteko. Espazio berri bat, non zientziak eta teknologiak bat egiten duten.

Ongi etorri.

Kepa Sarasola
 Informatika Fakultateko dekanoa

Kontaktua

Posta-helbidea: Manuel Lardizabal pasealekua, 1 - 20018 Donostia - San Sebastián
Web helbidea: www.informatika.ehu.eus
Posta elektronikoa: info-dif-fiss@ehu.eus
Telefonoak: 

  • 943 018027 - Elixabete Mendizabal, Dekanoaren idazkaria
  • 943 015563 - Lorena Pérez-Lafarga, Ikastegiko teknikaria
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es