Gradurako sarbidea

  • Batxilergotik eta Goi Mailako Heziketa Zikloetatik
    Fakultateak 145 plaza berri eskaintzen ditu urtero, eta plaza horiek selektibitateko noten arabera eta zikloaren notaren arabera esleitzen dira.
    Gradurako izena emateko prozesua
    Matrikularako dokumentazioa
     
  • EHUko Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatika Ingeniaritzako Gradutik
    Leku-aldaketa
    EHUk Bilbon eta Gasteizen eskaintzen du Gradu hori. Lehenbiziko bi urteak berdinak direnez bi Graduetan, erraza da Gradu batetik bestera igarotzea, 1. eta 2. mailako ikasgaiak (eta Donostian ere eskaintzen diren gainerakoak) automatikoki baliozkotzen baitira.  
    Donostiako Fakultatera etorri nahi baduzu eta 60 kreditu baino gehiago gainditu badituzu, nahikoa da espedientea hona aldatzea, eta gainditu dituzun kreditu guztiak onartuko dira. Espedientea aldatzeko, "dekanoari eskaera" bat bete behar duzu (matrikula garaian), eta erantzunarekin (edo, gero, matrikularen frogagiriarekin) zure zentroko idazkaritzara jo beharko duzu eskaera bideratzeko. 
    Bestela, 60 kreditu baino gutxiago badituzu, aurreneko mailako matrikula egin behar duzu berriro (ohiko prozeduraz), eta, plaza lortu ondoren, kreditu horiek baliozkotzea eskatzea. 
    Informazio gehiago izateko edo zalantzak argitzeko, bidal iezaguzu mezu bat.
     
  • Beste unibertsitateetako Informatikako Gradu batetik
    Leku-aldaketa
    Prozedura aurrekoaren antzekoa da: espedientea aldatzea 60 kreditu baino gehiago gaindituta badituzu, edo lehenbiziko mailan matrikulatzea ohiko prozeduraz. Ondoren, gainditutako kredituen baliozkotzea eskatu behar da; erabakia (zer onartu eta zer ez) ikastegiko Baliozkotze Batzordeak hartuko du.
     
  • Fakultateko ikasleen automatrikula
    Automatrikula uztailaren 20etik 24ra izango da. Automatrikula egin ondoren, ikasgaietako hizkuntza aldatzea eskatu ahal izango da, bai idazkaritzan bai eta  on-line ere. Ebazpena irailean jakinaraziko da edo espedientean bertan ikusi ahal izango duzu.

     

  • Informazion gehigarria: idazkaritzako tramiteak eta inprimakiak

  • Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzua
     
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es