Informatikaren Ingeniaritzako Gradua - 2016/17

Graduaren laburpena

Informatika Ingeniaritzako Graduak eremu zabal-zabala eskaintzen dizu, ikasteko, ikertzeko eta berritzeko. Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak eguneroko bizitzaren alor guztietara zabaldu dira. Gradu honek alor ugaritan sakontzeko aukera emango dizu, alor zinez zirraragarriak: adimen artifiziala, robotika, lengoaia naturalaren prozesamendua, soinuaren eta irudien prozesamendu digitala, multimedia komunikazioak, etab.

Hori guztia landu eta garatu ahal izango duzu Informatika Ingeniaritzako Graduan. Gainera, hiru ibilbide izango dituzu espezializatzeko: Konputazioa, Konputagailuen Ingeniaritza eta Software Ingeniaritza. Eta prestakuntza ere jasoko duzu era autonomoan edo diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko.

Eskainitako plazak

145 plaza.

Gutxieneko nota

7,754 ezohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Informatika Fakultatea
  • ps. Manuel Lardizabal, 1 20018 Donostia

Harremanetarako

Informazio akademikoa

  • Izena: MAITE ORONOZ
  • Helb. el.: maite.oronoz@ehu.es
  • Telefonoa: 943018029

Informazio administratiboa

  • Izena: Mª LUISA SOLÉ SIMÓ
  • Helb. el.: luisa.sole@ehu.es
  • Telefonoa: 943018032
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es