Informatikaren Ingeniaritzako Gradua - 2017/18

Helburuak

Gradu honen helburua ikasleei Informatikaren ingeniaritzaren alorreko gaitasunak ematea da, gaitasun horiei esker, informatikaren ingeniaritzaren alorrean jardun ahal izango dute.


Horregatik, titulazioan proposatutako gaitasunak Unibertsitateetako Idazkaritza Orokorrak 2009ko ekainaren 8ko ebazpenean. (http://www.boe.es/boe/dias/2009/08/04/pdfs/BOE-A-2009-12977.pdf) jasotzen dituen gaitasun berak dira.


Bertan ezarri ziren garatu beharreko gaitasunak, bai izaera orokorrekoak, bai ikasketak egituratzeko eskainitako multzoei dagozkienak, bai eta oinarrizko prestakuntzari eta informatika alorreko komunei dagozkienak ere.

Sarrera-profila

Informatika oro har interesatzen bazaizu, erronka teknologikoa eta zientifikoa gustuko baduzu, jakin-mina baduzu, oinarri on bat matematikan eta abstrakziorako eta dedukzio logikorako gaitasuna, elektrizitateko eta elektronikako oinarrizko ezagutzak, irtenbide berritzaileak aurkitzeko irudimena, eta taldean lan egiteko gaitasuna, ez izan zalantzarik, Informatika Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Unibertsitatean sartzeko eskakizunak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Bachiller homologado
  • Beste Bideak
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

Kredituen banaketa

Urtea Adarrekooinarrizko irakasgaiak Bestelako adarretakooinarrizko irakasgaiak Gradu-amaierako lana Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Guztira
1 42 -- -- 18 -- 60
2 18 -- -- 42 -- 60
3 -- -- -- 12 48 60
4 -- -- 12 -- 48 60
Guztira 60 -- 12 72 96 240

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Nahitaezkoa izango da gradu-amaierako lan bat egitea.
  • Gradu Amaierako Lanean (GRAL) matrikulatu eta defendatu ahal izateko beharrezkoa da ikasketa planaren oinarrizko eta nahitaezko irakasgai guztiak gaindituta izatea.
  • GRALa matrikulatu eta defendatu ahal izateko hautazko 18 kreditu,gehienez, egin gabe egon daitezke.
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Informazio sistemen irakasgaien modulua egin ahal izateko, gaindituta izan behar dira gutxienez lehenengo eta bigarren ikastaroetako irakasgaien 60 kreditu, oinarrizko prestakuntzaren modulukoen eta informazio adarrarekiko modulu amankomunekoen artean.
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Graduko ikasketa hauek probetxuz eginez gero gera ezineko eboluzioan ari den alorreko prestakuntza zientifikoa eta teknologikoa lortuko du ikasleak. Prestakuntza horri esker, eten gabe aldatzen diren teknologia berrietara, antolaketa beharretara eta oinarrizko ezagutzetara egokitu ahal izango du. Proposatutako tituluak orientazio profesionala dauka; lege arauen, jarduera egokiko estandarren eta lanbidearen kode deontologikoen araberako lanak egiteko gaitasuna eman nahi dio graduatuari.
Era berean, graduatuei beren lanean berrikuntzak egiteko ahalmena ematen die Informatika Ingeniaritzako Graduak, horrela, ikasketetan aurrera egingo dute industriaren edota ikerkuntzaren beharren alorrean.
Graduatuek, lortutako profil aktiboari eta gogoetatsuari esker, era autonomoan eta jakintza-alor anitzeko taldeetan lan egin ahal izango dute. Horrez gain, giza ahalmenak era egokian zuzendu eta kudeatu ahal izango dituzte eta, lortuko duten praktikotasunari esker, lan-jarduerak eta proiektuak era eraginkorrean, ekonomikoki bideragarrian eta jasangarrian bideratuko dituzte.

Graduaren irtenbide profesionalak

Informatika Ingeniaritza gaur egun gehien eskatzen den lanbideetako bat da, bai teknologia berrien sektorean bai beste edozein adarretan:

  • Aplikazio informatikoen garapena edozein alorretan (enpresa, osasuna, aisia, komunikazioak...).
  • Sistema txertatuen eta komunikazio sistemen diseinua eta kudeaketa.
  • Konputazio sistema konplexuen edo datu-base handien administrazioa.
  • Multimedia sistemen, animazio sistemen eta bideojokoen diseinua.
  • Edozein enpresa edo teknologia gunetako baliabide informatikoen diseinua eta kudeaketa.
  • Administrazioaren sistema informatikoen kudeaketa eta diseinua.
  • Enpresa berritzaileen sorrera eta diseinua teknologia eta komunikazio berrien arloan.
  • Irakaskuntza hezkuntza-maila guztietan.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es