Informatikaren Ingeniaritzako Gradua - 2017/18

Titulazioko gaitasunak

Azalpena Mota
Arazoak ekimena, erabakiak hartzeko ahalmena, autonomia eta sormena erabiliz konpontzeko gaitasuna. Informatika ingeniari tekniko lanbidearen ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna. Orokorra
Ekonomiari, giza baliabideen kudeaketari eta proiektuen antolamenduari eta plangintzari dagozkion oinarrizko elementuen ezagutza eta aplikazioa, eta informatika proiektuen arloko legeriaren, erregulazioaren eta normalizazioaren ezagutza, 2009ko ekainaren 8ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren II. eranskineko 5. atalean ezarritakoari jarraiki eskuratu beharrekoa. Orokorra
Hardwarea, softwarea eta sareak barne hartuko dituzten informatika sistema edo arkitektura zentralizatuak edo banatuak sortzeko eta garatzeko gaitasuna, 2009ko ekainaren 8ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren II. eranskineko 5. atalean ezarritakoari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen arabera. Orokorra
Informatika ingeniari tekniko lanetan aritzeko beharrezko legeria ezagutzeko, ulertzeko eta aplikatzeko gaitasuna, eta nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egitekoa. Orokorra
Informatika ingeniaritzaren arloko proiektuak sortzeko, idazteko, antolatzeko, planifikatzeko, garatzeko eta sinatzeko gaitasuna. Proiektu horien helburua informatika sistemak, zerbitzuak eta aplikazioak sortzea, garatzea edo ustiatzea izango da, 2009ko ekainaren 8ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren II. eranskineko 5. atalean ezarritakoari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen arabera. Orokorra
Informatika sistemak, zerbitzuak eta aplikazioak garatzeko eta gauzatzeko hardware eta software plataformak zehazteko, ebaluatzeko eta hautatzeko gaitasuna, 2009ko ekainaren 8ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren II. eranskineko 5. atalean ezarritakoari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen arabera. Orokorra
Informatika sistemen, zerbitzuen, aplikazioen eta horien bidez kudeatutako informazioaren irisgarritasuna, ergonomia, erabilgarritasuna eta segurtasuna diseinatzeko, garatzeko, ebaluatzeko eta bermatzeko gaitasuna. Orokorra
Informatikaren arloko neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen plangintzak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak, 2009ko ekainaren 8ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren II. eranskineko 5. atalean ezarritakoari jarraiki eskuratu beharrekoak. Orokorra
Informatikaren arloko proiektuen helburu diren jarduerak zuzentzeko gaitasuna, 2009ko ekainaren 8ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren II. eranskineko 5. atalean ezarritakoari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen arabera. Orokorra
Kalitatea bermatzeko tresna gisa softwarearen ingeniaritzako metodoak erabiliz, informatika sistemak, zerbitzuak eta aplikazioak sortzeko, garatzeko eta zaintzeko gaitasuna, 2009ko ekainaren 8ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren II. eranskineko 5. atalean ezarritakoari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen arabera. Orokorra
Konponbide teknikoen gizarte eta ingurumen eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna, informatika ingeniari teknikoaren jarduerak barne hartzen duen erantzukizun etiko eta profesionala aintzat hartuz. Orokorra
Metodo eta teoria berriak ikasteko eta garatzeko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza. Orokorra
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es