Informatikaren Ingeniaritzako Gradua - 2017/18

Moduluak

Gakoa Izena
M01 Oinarrizko Prestakuntza
M02 Informatika Adarreko Moduluarekin Bateratua
M03 Konputazioa
M04 Softwarearen Garapena
M05 Sistema Adimendunak
M06 Hautazko Osagarriak
M07 Gradu Amaierako Proiektua






Oinarrizko Prestakuntza
Gaitasunak Mota
Enpresa kontzeptua, haren marko instituzional eta juridikoa, eta enpresen antolakuntzaren eta kudeaketaren oinarrizko kontuak egoki ezagutzea Orokorra
Informatikaren oinarri fisiko eta teknologikoak, elektromagnetismoa, uhinak, zirkuitu-teoria, elektronika eta fotonika ezagutzea eta menderatzea, baita haiek erabiltzea Ingeniaritzari dagozkion arazoak ebazteko ere. Orokorra
Ingeniaritzari dagozkion arazo matematikoak ebazteko gaitasuna. Aljebra, kalkulu diferentzial eta integrala, zenbakizko metodoak, estatistika eta optimizazioa arloetako ezagutzak erabiltzeko ahalmena Orokorra
Konputagailuak, sistema eragileak, datu-baseak, eta, oro har, Ingeniaritzako aplikazio informatikoak erabiltzeko eta programatzeko oinarriak ezagutzea. Orokorra
Matematika diskretua, logika, algoritmika, eta konputazio-konplexutasuna ezagutzea eta menderatzea, baita haiek erabiltzea informazioa konputazio-sistemen bidez automatikoki tratatzeko eta Ingeniaritzari dagozkion arazoak ebazteko ere. Orokorra
Sistema informatikoen egitura, funtzionamendua eta haien arteko konexioak ezagutzea, baita beraiek programatzeko oinarriak ere. Orokorra


Gora



Informatika Adarreko Moduluarekin Bateratua
Gaitasunak Mota
Pertsonen eta konputagailuen arteko interfazeak diseinatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatuz. Orokorra
Aplikazio informatiko sendoak, seguruak eta eraginkorrak diseinatzeko, analizatzeko, egiteko eta mantentzeko gaitasuna, egokienak diren paradigma eta programazio-lengoaiak erabiliz. Orokorra
Arazo jakin bat ebazteko egokienak diren datu-egiturak eta datu-motak ezagutzeko, diseinatzeko eta eraginkorki erabiltzeko gaitasuna. Orokorra
Arazoak ebazteko teknologia informatikoen oinarrizko prozedura algoritmikoak ezagutzeko, erabiltzeko, eta proposamenen egokitasuna eta konplexutasuna analizatzeko gaitasuna. Orokorra
Datu-baseen ezaugarriak, funtzionalitateak eta egitura ezagutzea eta aplikatzea, egoki erabili ahal izateko, eta haietan oinarritutako aplikazioak diseinatzeko, analizatzeko eta gauzatzeko gaitasuna. Orokorra
Indarreko estandar eta arautegiekin bat datorren instalazio informatikoen baldintza teknikoen agiria egiteko gaitasuna. Orokorra
Informatikaren arauak, legeak eta erregulazioak ezagutzea, eremu guztietan: nazionalean, europarrean eta nazioartekoan. Orokorra
Informazio-sistemetako datuak gordetzeko, prozesatzeko eta atzitzeko behar diren tresnak ezagutzea eta erabiltzea, atzitzeko, eta datuak gordetzeko, web-ean oinarritutako sistemak barne. Orokorra
Konputagailuen egitura, arkitektura eta osagaiak ezagutzeko, ulertzeko eta ebaluatzeko gaitasuna. Orokorra
Negoziazioaren, lan-ohitura eraginkorren, lidergoaren eta komunikazio-trebetasunen garrantzia ulertzeko gaitasuna, software-garapeneko arlo guztietan. Orokorra
Programazio paraleloaren, konkurrentearen, banatuaren eta denbora errealekoaren oinarrizko printzipio eta teknikak ezagutzea eta erabiltzea. Orokorra
Proiektu, zerbitzu eta sistema informatikoak sortzeko, planifikatzeko, garatzeko, eta zuzentzeko gaitasuna, edozein arlotan, baita haien abia-jartze eta etengabeko hobekuntza prozesuak lideratzeko eta eragin ekonomiko eta sozialak ebaluatzeko gaitasuna ere. Orokorra
Sistema adimendunen oinarrizko printzipio eta teknikak ezagutzea eta erabiltzea. Conocimiento y aplicación de los principios fundamentales y técnicas básicas de los sistemas inteligentes y su aplicación práctica. Orokorra
Sistema banatuen, konputagailu-sareen eta internetaren ezaugarriak, funtzionalitateak eta egitura ezagutzea eta aplikatzea, eta haietan oinarritutako aplikazioak diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna. Orokorra
Sistema eragileen ezaugarriak, funtzionalitateak eta egitura ezagutzea eta aplikatzea, eta haien zerbitzuetan oinarritutako aplikazioak diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna. Orokorra
Sistema eta aplikazio informatikoak diseinatzeko, garatzeko, aukeratzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, beti ere fidagarritasuna, segurtasuna eta kalitatea bermatuz eta printzipio etikoak eta indarrean dauden arauak eta arautegiak kontuan hartuz. Orokorra
Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen ezagutza eta haiek kudeatzeko eta mantentzeko gaitasuna. Orokorra
Software-ingeniaritzaren oinarriak, metodologiak eta bizitza-zikloak ezagutzea eta aplikatzea. Orokorra


Gora



Konputazioa
Gaitasunak Mota
Arazo baten konputazio-konplexutasuna ebaluatzeko gaitasuna, eta, ebazteko lagungarriak diren estrategia algoritmikoen artean, ezarritako betebeharrekin bat etorriz eraginkorrena dena gomendatzeko, garatzeko eta gauzatzeko gaitasuna. Orokorra
Giza ezagutza sistema informatikoetan adierazteko, formalizatzeko eta eskuratzeko gaitasuna, edozein arlotako arazoak konpondu ahal izateko, bereziki ingurune adimendunetan agertzen direnak, konputazioari, pertzepzioari eta jarduerari lotuak. Orokorra
Konputagailuen bidezko ikasketa-teknikak ezagutzeko eta garatzeko, eta teknika horiek erabiltzen dituzten aplikazio eta sistemak diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna, datu kopuru handietatik informazioa eta ezagutza erauzten dituztenak barne. Orokorra
Konputazioaren oinarrizko printzipioak eta ereduak sakonki ezagutzea, eta, haien bidez, informatikako kontzeptuak, teoriak, erabilerak eta garapen teknologikoak interpretatzeko, aukeratzeko, baloratzeko, modelatzeko eta sortzeko gaitasuna. Orokorra
Programazio-lengoaien teoria-oinarriak eta dagozkien prozesatze lexiko, sintaktiko eta semantikoaren teknikak ezagutzea, eta, haien bidez, lengoaiak sortzeko, diseinatzeko eta prozesatzeko gaitasuna. Orokorra
Sistema adimendunen oinarriak, paradigmak eta teknikak ezagutzea, eta teknika horiek erabiliz, sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoak analizatzeko, diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna, edozein arlotan. Orokorra
Sistema interaktiboak eta informazio konplexua azaltzen duten sistemak garatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, pertsonen eta konputagailuen arteko elkarrekintza arloko arazoak ebazteko. Orokorra


Gora



Softwarearen Garapena
Gaitasunak Mota
Hainbat aplikazio-arlotarako egokiak diren soluzioak diseinatzeko gaitasuna, alderdi etiko, sozial, legal eta ekonomikoak kontuan hartzen dituzten software-ingeniaritzako metodoak erabiliz. Orokorra
Integrazio-arazoak ebazteko gaitasuna, eskura dauden estrategiak, estandarrak eta teknologiak kontuan hartuz. Orokorra
Ager daitezkeen arriskuak identifikatzeko, ebaluatzeko eta kudeatzeko gaitasuna. Orokorra
Arazoak identifikatzeko eta soluzioak diseinatzeko, garatzeko, egiaztatzeko eta dokumentatzeko gaitasuna, egungo teorien, ereduen eta tekniken arabera. Orokorra
Bezeroaren beharrak ebaluatzeko eta beraiek asetzeko behar den softwarearen ezaugarriak espezifikatzeko gaitasuna, horretarako helburuetan sor daitezkeen gatazkak konponduz, kostuaren, denboraren, dagoeneko existitzen diren sistemen eta erakundeen mugak kontuan hartuz Orokorra
Software-zerbitzu eta -sistemak sortzeko, mantentzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, software-ingeniaritzaren teoriak, hastapenak, metodoak eta praktikak erabiliz, eta, betiere, eraginkorrak, garatzeko eta mantentzeko sinpleak, eta kalitate-arauak eta erabiltzailearen betebeharrak errespetatzen dituztenak. Orokorra


Gora



Sistema Adimendunak
Gaitasunak Mota
Aplikazio eta zerbitzu informatikoak garatzeko eta exekutatzeko hardware plataformak analizatzeko, ebaluatzeko, aukeratzeko eta konfiguratzeko gaitasuna. Orokorra
Aplikazio txertatuak eta denbora errealekoak gauzatzeko hardware eta software egokienak analizatzeko, ebaluatzeko eta aukeratzeko gaitasuna. Orokorra
Berariazko prozesadoreak eta sistema txertatuak garatzeko eta haientzako softwarea sortzeko eta optimizatzeko gaitasuna. Orokorra
Konputagailuen arkitektura, plataforma paraleloak eta banatuak barne, analizatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, baita haientzako softwarea sortzeko eta optimizatzeko gaitasuna ere. Orokorra
Konputagailu-sareak diseinatzeko, garatzeko, administratzeko eta kudeatzeko gaitasuna. Orokorra
Sistema digitalak, konputagailuak, mikroprozesadoreetan oinarritutako sistemak, komunikazioko sistemak¿ diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna Orokorra
Sistema informatikoen bermea eta segurtasuna ulertzeko, erabiltzeko eta kudeatzeko gaitasuna. Orokorra
Sistemako eta komunikazioetarako softwarea diseinatzeko eta sortzeko gaitasuna. Orokorra


Gora



Hautazko Osagarriak
Gaitasunak Mota
Capacidad para analizar y valorar el impacto social y medioambiental de las soluciones técnicas, comprendiendo la responsabilidad ética y profesional de la actividad del Ingeniero Técnico en Informática. Orokorra
Capacidad para concebir, desarrollar y mantener sistemas, servicios y aplicaciones informáticas empleando los métodos de la ingeniería del software como instrumento para el aseguramiento de su calidad, de acuerdo con los conocimientos adquiridos según lo establecido en el apartado 5 del Anexo II a la Resolución de la Secretaría General de Universidades de 8 de Junio de 2009. Orokorra
Capacidad para concebir, redactar, organizar, planificar, desarrollar y firmar proyectos en el ámbito de la ingeniería en informática que tengan por objeto, de acuerdo con los conocimientos adquiridos según lo establecido en el apartado 5 del Anexo II a la Resolución de la Secretaría General de Universidades de 8 de Junio de 2009, la concepción, el desarrollo o la explotación de sistemas, servicios y aplicaciones informáticas. Orokorra
Capacidad para concebir y desarrollar sistemas o arquitecturas informáticas centralizadas o distribuidas integrando hardware, software y redes de acuerdo con los conocimientos adquiridos según lo establecidoen el apartado 5 del Anexo II a la Resolución de la Secretaría General de Universidades de 8 de Junio de 2009. Orokorra
Capacidad para conocer, comprender y aplicar la legislación necesaria durante el desarrollo de la profesión de Ingeniero Técnico en Informática y manejar especificaciones, reglamentos y normas de obligado cumplimiento. Orokorra
Capacidad para definir, evaluar y seleccionar plataformas hardware y software para el desarrollo y la ejecución de sistemas, servicios y aplicaciones informáticas, de acuerdo con los conocimientos adquiridos según lo establecidoen el apartado 5 del Anexo II a la Resolución de la Secretaría General de Universidades de 8 de Junio de 2009. Orokorra
Capacidad para dirigir las actividades objeto de los proyectos del ámbito de la informática de acuerdo con los conocimientos adquiridos según lo establecido en el apartado 5 del Anexo II a la Resolución de la Secretaría General de Universidades de 8 de Junio de 2009. Orokorra
Capacidad para diseñar, desarrollar, evaluar y asegurar la accesibilidad, ergonomía, usabilidad y seguridad de los sistemas, servicios y aplicaciones informáticas, así como de la información que gestionan. Orokorra
Capacidad para resolver problemas con iniciativa, toma de decisiones, autonomía y creatividad. Capacidad para saber comunicar y transmitir los conocimientos, habilidades y destrezas de la profesión de Ingeniero Técnico en Informática. Orokorra
Conocimiento de las materias básicas y tecnologías, que capaciten para el aprendizaje y desarrollo de nuevos métodos y tecnologías, así como las que les doten de una gran versatilidad para adaptarse a nuevas situaciones. Orokorra
Conocimiento y aplicación de elementos básicos de economía y de gestión de recursos humanos, organización y planificación de proyectos, así como la legislación, regulación y normalización en el ámbito de los proyectos informáticos, de acuerdo con los conocimientos adquiridos según lo establecido en el apartado 5 del Anexo II a la Resolución de la Secretaría General de Universidades de 8 de Junio de 2009. Orokorra
Conocimientos para la realización de mediciones, cálculos, valoraciones, tasaciones, peritaciones, estudios, informes, planificación de tareas y otros trabajos análogos de informática, de acuerdo con los conocimientos adquiridos según lo establecido en el apartado 5 del Anexo II a la Resolución de la Secretaría General de Universidades de 8 de Junio de 2009. Orokorra


Gora



Gradu Amaierako Proiektua
Gaitasunak Mota
Banaka egin eta unibertsitate tribunal baten aurrean defendatu behar den lan originala, Informatika Ingeniaritza Teknikoko proiektu profesional bat alegia, non Graduan zehar lorturiko gaitasunak sintetizatu behar diren. Orokorra


Gora

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es