Enpresa Gelak

Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Enpresa Gelen helburua unibertsitate komunitatearen eta inguruneko enpresen arteko lankidetza erraztea da, ikasleek eskuratutako ezagutza akademikoen aplikazio praktikoa sendotzen lagunduko duten jarduerak gauzatuz, betiere, garapen eta truke teknologikoa eta zientifikoa sustatzeko asmoz.

Hauek dira, besteak beste, Enpresa Gela horietan egin daitezkeen jardueretako batzuk: ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko ikerketa proiektuak garatzea; Gradu Amaierako Lanak sustatzea eta egitea; prestakuntza ikastaroak, mintegiak eta jardunaldiak ematea, bai espezifikoak bai etengabeko prestakuntzaren plan orokorraren barnekoak; irakasleak, langile adituak eta profesionalak trukatzea; instalazioak partekatzea, azterketa eta lan esperimentalak edo ikerketakoak egiteko; eta informazio zientifikoa eta teknologikoa transferitzea.

Gaur egun, ikastegiak honako gela hauek barne hartzen ditu:

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es