INIZIA EKIN

Zer da Agudezia – Inizia?

Ekintzailea izatea zer den bertatik bertara BIZITZEKO tailerra. Negozio-ideien diseinu PRAKTIKOA. BABESTE profesionala.

Zer da Agudezia?

Irudia

 Agudezia Arabako Campusak ekintzailetza sustatzeko INIZIA Arabacampus programaren ardatz gisa 2006az geroztik bultzatzen duen Ekintzailetza Tailerra da.

Zeren bila gabiltza? Unibertsitate-komunitateko kolektiboetara (ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, ikertzaileak) ekintzaile izateko funtsezko trebetasunak era praktikoan eta bizipenaz hurbildu nahi ditugu, zeharkako gaitasun gisa ulertuta.

Aldi berean, Agudezia-INIZIA-ren asmoak hauek dira:

  • UNIBERTSITATE-EZAGUTZARI BALIOA EMATEA Unibertsitate-komunitatean

    sortzen den ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituta gauzatzen diren ideien eta negozio-proiektuen sorkuntza eta garapena bultzatzea.

  • ESPERIENTZIAK GURUTZATZEA Ekintzaileen kolektiboaren aniztasuna (hainbat garapen-fasetan: ideia sortzen denetik, lehen urratsak eman arte) eta inguruko enpresa-ekosistemarekin dituen harremanak aprobetxatzea, kolektiboaren irakaskuntza bideratzeko. Horrela, prozesua arintzea da asmoa eta/edo ekintzaileak laguntzarik gabeerabili ohi duen "saiakera-errorea" metodoaren berezko arriskua murriztea.
  • LEHIAKORTASUNA BIDERATZEA Enpresa kudeatzeko egiazko jardueretan

    lehenbailehen aritzeko aukerak sustatzea, ekintzailearen eta bere proiektuaren lehiakortasun-iturri gisa.

 

Ikuspegi berezi samarra:

  • Ekintzailetzara TUTORE bidez hurbiltzea..
  • Prozesua bertatik bertara BIZITZEA.
  • Negozio-ideiak sortzea, ekintzailearen aurrekarietan oinarrituta.
  • Negozioaren aurretiko bideragarritasunaren diseinu PRAKTIKOA.
  • Lehenbiziko ERABAKIAK hartzea.
  • Lehenbiziko harremanak EGIAZKO enpresa-inguruarekin.