Ogi apurrak

INIZIA Jardunaldia Ekintzaile esperientziak: On4u (Saioa)

Data:

  • Hasiera: asteazkena, 2017ko maiatzaren 10a 18:00:00 CEST

Deskribapena:

Porrota da talentu asko eskaintzeko duzula jakin eta lehenengoan amore ematea. Zorionez, On4u enpresako kideek (UPV/EHUko hiru ikasle ohi) ez zuten euren lehenengo ekintzaile esperientzian amore eman eta, esperientzia eurek espero zutena izan ez bazen ere, ez zuten adorerik galdu. Aitzitik, ekimenari eutsi eta arriskatu egin ziren berriro, eta Espainiako eCommerce-aren arloko agentziarik garrantzitsuenetako bat sortzea lortu zuten.

Era askotako bezeroak dituzten arren, On4u agentziara datozen enpresa guztiek premia bera dute: gero eta aldakortasun eta teknologiarekiko menpekotasun handiagoa duen merkatu batean lehiatzea. Bezero horietako batzuk dira Adolfo Domínguez, Mustang edo Würth marka ezagunak.

Hala ere, agentzia honetan esanguratsuena ez da horrenbeste zer egiten duten, baizik eta nola egiten duten. On4u enpresa berritzailea da, apustua egin duena eredu tradizionaletatik guztiz aldendu arren, erabat iraunkorra izan daitekeela erakutsi duen antolaketa eredu baten alde.

Ángel Villak, On4u agentziako zuzendari exekutiboak (CEO), bere ekintzaile esperientziaren berri emango digu zuzenean eta bere enpresaren arrakastaren gakoetako batzuk azalduko dizkigu. 

Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.

 

  • Lekua: Lascaray Ikergunea (Bideokonferentzia gelan). . Miguel de Unamuno etorbidea, 3, 01006 Vitoria-Gasteiz
  • Data: Maiatzaren 10ean
  • Ordutegia: 18:00 - 19:30
  • Antolatzailea: INIZIA Arabacampus programa
  • Informazio gehiago:  945298282 edo emailez
  • Izen-emateak: Euskadi Innova

 

Norentzat:

  • UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP), Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
  • Jardunaldian interesa duten guztientzat.

 

Egitaraua:

  • Ángel Villak, On4u agentziako zuzendari exekutiboak (CEO), ekintzaile esperientziaren berri emango du eta enpresaren arrakastaren gakoetako batzuk azalduko dizkigu.
  • Galderak.


 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es