Eduki publikatzailea

"Gazte ekintzailetza" programaren bekak

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/04

"Gazte ekintzailetza" izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 45. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.
Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2014/2015, 2015/2016 edo 2016/2017) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute, edo 2017/2018 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo masterrean matrikulatuta badaude.


Proiektuen tipologia:
1. UPV/EHUren hiru campusetan ekintzailetza laguntzeko diren programetan lagundutako enpresa ideiak.
2. Heltze fase ezberdinetan diren enpresa ideia, proiektu edo ekimenak.
3. UPV/EHUko ikertzaile edo ikasleen lankidetzaz enpresa berrikuntza helburu garatzen ari diren proiektuak.

Bekaren zenbatekoa:
Hautatutako proiektuek 3.960 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute. Gainera, UPV/EHUk mentoreen sarea jarriko du programan parte hartuko duten parte hartzaileen eskura, proiektua garatu ahala aholkularitza profesionala eskainiko dietenak.

Eskaerak aurkeztea: 2017ko urriaren 9era arte

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:
https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gazte-ekintzailetza-programa