Eduki publikatzailea

Ikasleentzako aparkalekua Bizkaiko Campusean erabiltzaile askoko ibilgailuetarako

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/20

Helburua da ibilgailua neurriz erabiltzea bultzatzea, gune publikoen erabilera hobetzea eta ibilgailu pribatuek sortzen duten kutsadura eta energia kontsumoa gutxitzea.

Irekita dago, Bizkaiko Campuseko ikasleentzat, erabiltzaile askoko ibilgailuak aparkatzeko deialdia.

Hauek dira aparkalekua erabiltzeko baldintzak: ibilgailuan hiru lagun edo gehiago etortzea egunero, eta horiek denak UPV/EHUko ikasleak izatea.

Plazak honela banatuko dira:

- 6 plaza Sarrikon: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea.

- 22 plaza Leioa-Erandio eremuan: liburutegiaren eraikineko aparkalekuan.

Eskariak egiteko, erabili ondoko eskaera orria (web bidez): http://go.ehu.es/erabiltzaileaskokoibilgailuak

Hau da ekimen honetako plazak eskatzeko epea: uztailaren 3tik irailaren 2ra bitartean. Irailaren 4eko astean bidaliko ditugu erantzunak. Epe horretan plaza guztiak bete ezean, deialdia irekita egongo da harik eta guztiak bete arte.

Eskariak eskainitako aparkalekuak baino gehiago badira, lehentasuna izango dute ikasle gehien dakartzaten ibilgailuek.

Aparkalekuak erabiltzeko baimena 2018ko uztailaren 31ra artekoa izango da. Baldintzak ez direla betetzen egiaztatuz gero, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak bertan behera utziko du baimena.

Baimena emateak ez du esan nahi aparkalekuko plaza gordeta izango denik, aparkalekuak ibilgailuak heldu ahala beteko baitira. Eskaera onartu zaionari ikaslearen txartelean kargatuko zaio baimena, aparkalekura sartzeko langa ireki dakion.