Eduki publikatzailea

Iraunkortasunaren auzia ikuspegi kritiko batetik

Iker Etxanok " Ekonomia eta iraunkortasuna:oinarriak eta aplikazioak"liburua argitaratu du.

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/04

Irudia

Liburu honek ekonomiaren eta iraunkortasunaren arteko harremana du aztergai, eta hori jorratzeko Ekonomia Ekologikoaren ikuspegia gailendu egiten du.

Batetik, ekonomia eta iraunkortasunaren inguruko oinarrizko kontzeptuak, adierazleak eta pentsamoldeak jasotzen ditu.

Bestetik, egungo krisi sistemikoaren gaineko hausnarketa ere bultzatu egiten du, garapen-eredu globalaren iraunkortasun eza azaleratuz.

Gaurkotasuneko gai hori zein oinarri kontzeptualak unibertsitate-irakaskuntzan beharrezkoa den zorroztasunetik jorratzen dira. Zentzu horretan, ekonomia eta iraunkortasuna ildo nagusitzat duten irakasgaietarako eskuliburu baliagarria da, nahiz eta gaiarekin zerikusia duten askotariko irakasgaietan ere erabil daitekeen. Hala ere, iraunkortasunaren auziari ikuspegi kritiko batetik heldu nahi dion edonori ere zuzenduta dago.

http://www.ueu.eus/denda/ikusi/ekonomia_eta_iraunkortasuna__oinarriak_eta_aplikazioak