Eduki publikatzailea

Zine-Solasaldia "Nacido en Siria"

Martxoak 15ean, arratsaldeko 18.00etan, Zuzenbideko Fakultatean (UPV/EHU)

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/10

Irudia

Datorren asteazkenean, Martxoaren 15ean, Zuzenbideko Fakultateko Gradu Aretoan (UPV/EHU, Donostia), arratsaldeko 18.00retan espero zaitugu, "Nacido en Siria" dokumentala ikus dezagun, berriki Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatua izan dena.


Film dokumentalaren zuzendaria den Hernán Zin-ek, José María Forqué Saria jaso zuen iaz (2016) "Nacido en Gaza" dokumentalaren bitartez, eta aurten Goya Sarietera joateko hautatu dute egin duen lan berriarekin. 20 urte daramatza gatazka armatuak herrialdez herrialde aztertzen, 50 herrialde baino gehiago jada, testu, liburu eta dokumentaletan gatazka horien benetako egoera ikusarazi eta islatu ahal izateko, munduan giza eskubideak kontuan hartu gabe jasotzen diren gertakarien inguruan.

Gipuzkoako SOS ARRAZAKERIAk proiektatuko duen dokumentala, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformaren laguntzarekin (OEE Gipuzkoa, Bizkaia eta UPV/EHU) baita Zine Klubaren eta Gipuzkoako Kanpuseko Errektoreaordetzaren babesarekin, Siriako jatorria duten 4 milioi pertsonek duten errealitateari eskainita dago, haien herrialdetik ihes egin behar baitute 5 urtez dirauen Gerra Zibilaren biktima zuzenak baitira, eta haien sufrimendua ez baita eteten Europara iristean.

Dokumentalak gogorarazten digu II.Mundu Gerraz geroztik exodo handiena gertatzen ari dela 3.500 bizitza baina gehiago Europarako bidean utzita. Exodo honen biktima ahulenak haurrak eta umeak dira eta Europaren erantzuna gertakari hauen aurrean harresiak eraikitzea, biktimak kriminalizatzea eta eragozpenak ezartzea pertsonek asilo eskubidea izan ez dezaten.

"Nacido en Siria" zazpi umeen eta zazpi nerabezaro istorioen ahotsa da, hamaika herrialdetan zehar ibilitakoa, haien familia egitura, eta harekin, haien nerabezaroa desagerraraziz. Infernua ezagutu ondoren, ezingo dute ahaztu, eta zama horrekin bizi beharko dira etorkizunean.
Astintzen gaituen errealitate honen inguruan hausnarketa elkarbanatzeko UPV/EHU-ko ikasleek eta irakasleek espero zaitugu. Garai hontan eraikitzen ari diren harresiekin, film dokumental honek duen helburua zubiak eraikitzeko laguntza sortzea da.