ISM taldeari buruz

Ikerketa eta formazio taldearen inguruko zenbait orientazio:

Kontuan izanik ez dugula helburu aprioristikorik, esan dezakegu interesgune batzuk ditugula komunean.

  • Partaidetza eta jabe-gabetzea zeharlerro gisa duten lan egiteko modu aplikagarriak ikastea, parte hartzen duten pertsonen lan eta bizi eremuetan baliagarriak izango direnak.
  • Partaidetza eta jabe-gabetze moduak eraikitzea irakaskuntzarako, ikerketarako eta kolektibo eta mugimendu sozialetarako baliagarriak izango direnak.
  • Ilusionismo sozialaren eta jabe-gabetzearen kontzeptuak hedatzea eta kontzeptu hauen garapen eta aplikazio berriak kolektiboki eraikitzea.
  • Eztabaida konplexuak probokatzea parte hartzeko, hezteko, jabe-gabetzeko, zientzia eraikitzeko eta gizartean partaidetzaren bidez esku hartzeko modu desberdinen inguruan
  • Askotariko formatuetan komunikatzea (ahozkoak eta idatzizkoak) pentsatze, sentitze eta egiteen inguruan egindako ekarpenak, aurrerapenak, kontzeptualizazioak eta transferentziak.
  • Gradu Amaierako Lanetan, Master Amaierako Lanetan eta antzerakoetan laguntzea orientazioa emanez, eta bizikidetza sustatzen duten lan komunitarioen garapena bultzatzea, hedatzea eta partekatzea.
     
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es