Formas de participar

Parte hartzeko

Nola hartu parte Ilusionista Sozialen Mintegian?

  • Parte hartu, proposatu edota kolektiboki eraiki proiektuak, eztabaidak eta formazio jarduerak: jardunaldiak, ikastaroak, topaketak, kedadak...
  •  Irakaslan edota ikerlan zehatzetan orientazioa eskatu edota eskaini, hala nola Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak, ikerketa proiektuak, hezkuntza eraldaketarako ekintzak edo proiektuak, gizarte eraldaketarako ekintzak edo proiektuak...
  • Irakaskuntza edota ikerkuntza jardueren eraikitze kolektiboan parte hartzea
  • Irakaskuntza edota ikerkuntza jarduerak koordinatzea leku geografiko zehatz batean

Parte hartu nahi lukeen jendea:

  • Gradu hauetako ikasle, irakasle edo administrazio eta zerbitzuetako langileek: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Antropologia, Gizarte Lana, Pedagogia, Jarduera Fisiko eta Kirol Zientziak, Osasun Zientziak... Nolanahi ere, edozein unetan sar daitezke beste gradu batzuetako irakasleak, ikasleak edo bestelako langileak.
  • Arlo hauetan lan egiten duten pertsonak: komunitatea, hezkuntza, animazio sozio-kulturala, partaidetza, hizkuntz dinamizazioa...
  • Jakintza herrikoiak transmititzen dituzten pertsonak
  • Gai hauen inguruan interesa duen edozein pertsona. ISMn parte hartzeko ez da beharrezkoa unibertsitate titulurik izatea, ezta unibertsitatearekin erlaziorik izatea ere. Talde irekia da eta ongietorria ematen diogu parte hartzeko interesa duen dagoen orori.

Harremanetarako:

Bidaliguzu mezu bat eposta honetara (euskaraz edo gaztelaniaz):

ilusionistasozialak (a bildua) gmail.com

Edo ikertzaile nagusiarekin jarri harremanetan:

ainhoa.ezeiza (a bildua) ehu.eus