Nazioarteko harremanak

Institutuak harremanak ditu atzerriko elkarte ugari eta garrantzitsuekin. Sortu zenetik, Kriminologiaren Euskal Institutuak eginahalak egin ditu nazioartean egoteko, eta parte hartzeko. Kezkabide hori hainbat modutan gauzatu da. 

Harreman instituzionalak nazioartean

Nazioarteko erakunde ezagunekin, hala nola: 

1977tik 1981era IVAC/KREIren orduko zuzendari Antonio Beristainek Kriminologiako Nazioarteko Elkartearen Batzorde Zientifikoan parte hartu zuen, eta bertako Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen, 1981etik 2005era.

IVAC-KREIren egungo zuzendari José Luis de la Cuesta Arzamendi, berriz, Revue Internationale de Droit Pénal aldizkariaren gaztelaniazko erredaktoreburu laguntzaile izendatu zuten 1987an. Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkartearen idazkari nagusi izendatu zuten 1989n -tradizio eta prestigio gehien duen elkartea, eta munduko herrialde guztietatik etorritako ikastunak biltzen dituena-; 1994an eta 1999an berriro hautatu zuten. 

XVII. Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Biltzarrean, 2004ko irailean Pekinen egindakoan, José Luis de la Cuesta Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkartearen lehendakari eta Instituto Superiore Internazionale di Scienze Criminali de Siracusa (Italia) institutuaren Administrazio Kontseiluko kide izendatu zuten.

1995eko urtarrilaz geroztik, José Luis de la Cuesta Kriminologiako Nazioarteko Elkartearen Zuzendaritza Kontseiluko kidea da (bere agintaldia berritu egin zen, 2000 eta 2005. urteetan). 1990etik 1995era, Kriminologiako Nazioarteko Elkartearen Batzorde Zientifikoaren kide izan zen.

Delinkuentziari, Bazterkeriari eta Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroaren zuzendari Cesar San Juan irakasle doktorea Kriminologiako Nazioarteko Elkartearen Batzorde Zientifikoko kide izendatu zuten, 2006an.

Kriminologiako nazioarteko ikastaroak

Nazioarteko erakundeen lankidetzaz eginiko nazioarteko ikastaroak:

  1. 1976an, Paue eta Adur Herrialdeetako Unibertsitatearen Centre de Sciences Criminelles zentroarekin batera, IVAC-KREIk XXVI. Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroa antolatu zuen, Gazteen delinkuentziari eta egokitugabetasunari buruz. Pauen, Baionan eta Donostian egin zen.
  2. 1979an, erabakigarria izan zen IVA-KREIren lana XXIX. Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroa antolatzeko eta egiteko. Demokrazia berrietan kriminologiaren eginkizunari buruzko ikastaro hura Iruñan egin zen.
  3. 1989ko urriaren 16tik 21era, XLI. Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroa egin zen Donostian, Kriminologiako egungo unibertsitate-irakaskuntzari buruz.
  4. Kriminologiako Nazioarteko Elkarteak, Kriminologiako Euskal Institutuaren laguntzaz, antolatutako LXVI. Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroa Donostian egin zen, 2003ko ekainaren 23tik 27ra. Delinkuentziari, Bazterkeriari, Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Zentroak eta Kriminologiako Nazioarteko Elkartearen ikerketa-institutuak parte hartu zuten. Aztergaia honako hau izan zen: Justizia soziala eta giza eskubideak globalizazioaren aroan.

Lankidetza atzerriko unibertsitateekin

Unibertsitate hauek dira aipagarrienak: 

  • Fribourgeko Unibertsitatea, Leuvengo K.U. eta Lovainako U.C., 
  • Paue eta Adurreko Herrialdeetako Unibertsitatea
  • Tilburgeko Unibertsitatea
  • Greifswaldeko Unibertsitatea
  • Cataniako Unibertsitatea
  • Pekineko Unibertsitate Normala
  • Buenos Airesko Unibertsitate Nazionala
  • La Salleko Unibertsitatea (Mexiko)
  • Zientzia Penalen Institutu Nazionala, D.F.
  • Etab...

Irakaskuntza-lankidetzako europar programak
Ekintza integratua, Paue eta Adur Herrialdetako Unibertsitatearen Krimenaren Zientzien Zentroarekin (1978-1982). "Zuzenbide Penala eta Krimenaren Zientziak: Europako zigor-politika berriak" gaiari buruzko unibertsitate arteko lankidetza-programa. Erasmus/Sokrates programen testuinguruan, UPV/EHUren Zuzenbide Publikoa Sailarekin eta Europako 18 unibertsitateekin batera egindakoa (1987az gero).

Era berean, IVAC-KREIk Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Lankidetza Programan parte hartu du, goi-mailako irakaskuntza eta prestakuntza arloan (ikasleen mugikortasuna). Kriminologia eta Justizia Penaleko ikasleentzako programa honetan Biktimizazioa, Bitartekaritza eta Justizia Lehengoratzailea aztertu dira. Unibertsitate koordinatzailea: Leuvenko K.U. (96-07-CAN-005-00). Ikasturteak: 1996-1997, 1997-98 eta 1998-99. Globalizazioaren garaiko Justizia Sozialari eta Giza Eskubideei buruzko GLOBUS programan, ere parte hartu du. Aurreko lankidetzari jarraituta, Kanadako eta Europako hamabi unibertsitatek parte hartu dute.

Institutuak hedapen nabarmena izan du ere Europa eta Iberoamerikaren arteko zubi gisa.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es